ZER BLOG MOTA DA HAU?

Gose Jokoak II


2 iruzkin:

Unknown erabiltzaileak esan du...
Egileak iruzkina kendu du.
Unknown erabiltzaileak esan du...

Dena sutan, etorkizuneko zibilizazio batean gertatzen da, Panem izenekoa. Boteretsuek agintzen dute, gainera barrutietako langileei oso arau zorrotzak inposatzen dizkiete. Arau hauetako bat, haien barrutietako gazteak Gose Jokoetan parte hartzea da, non beste barrutietako gazteekin borrokatu behar duten. Haien helburua bizirik irautea da.

Katniss izeneko neska batek Jokoetan parte hartu ondoren, txinpartak sorrarazi ditu. Barrutietan matxinadak gertatu dira eta Katniss eta beste errebelde guztiek boteretsuen aurka borrokatu egingo dute.

Nire aburuz, liburu hau oso eramangarria eta irakurterraza iruditu zait. Era berean, behin liburua hasiz gero, irakurtzeari uztea zaila da; egileak, kapitulu guztien bukaeran gertakizun harrigarri edo interesgarri bat kontatzen du, ondorioz hurrengo kapituluan zer gertatuko den jakinmina duzu.

Beste alde batetik, matxinadak gai interesgarria iruditu zait. Gainera, gerrez eta borrokez gain, amodioak ere garrantzia handia du istorio honetan.