ZER BLOG MOTA DA HAU?

Aurkezpena

Blog honetan ebaluazioan zehar irakurritako liburu(ar)en ARGUMENTUA eta IRITZIA eman behar dituzu. Beraz, topa ezazu zuk irakurritako liburuaren IRUDIA eta IRUZKINA IDATZI!!
 

2 iruzkin:

Unknown erabiltzaileak esan du...

ORTZADARRA SUTAN (ANE BAYO 1.D)


Zortzi lagunen istorioa kontatzen digu. Hemezortzi urte zituztenean, ezagutu ziren (Alex, Imanol, Julen, Haritz, Alazne, Mirari, Arantxa eta Irene). Urte horretan, Donostian zegoen Imanolen anaiaren etxera joan ziren egun batzuk pasatzera, bertan mutilak eta nexkak elkartu ziren, harremana estutu zuten,... Opor horien ondoren, Julen eta Mirari alde batetik joan ziren, Alex bestetik, Imanol eta Alazne beraien harremana utzi zuten,... Hau da, taldea guztiz puskatuta gelditzen da. Hamabost urte pasa eta gero, dei bat jasotzen dute Imanolengan eta berriz denak elkartzen dira ermita txiki batean. Geldialdi horretan, jakingo dute, Alex gaixorik dagoela burutik. Beranduago Alex agertzen denean, beraiekin hitz egin, beraren gaixotasuna besteei berresan, eta ermitari sua ematen dio. Denek, taldeka lortzen dute ermita horretatik alde egitea eta salbu jartzea, Alex izan ezik. Lehenengo momentuetan, beste zazpi protagonistek pentsatzen dute, Alexek hil egin nahi zituela. Baina azkenik, konturatzen dira taldea berriz elkartzeko egiten duela hori.
Liburu hau asko gustatu zait, ez zait batere kostatu irakurtzea oso interesgarria izan bai da. Hala ere gustatu ez zaidan gauza bakarra hau izan da, liburuaren pertsonaiak hikaz hitz egiten zuten, horren ondorioz, batzuetan pixka bat kostatu zait beraien elkarrizketak jarraitzea. Fernando Morillo idazlearen lan hau, mundu guztiari aholkatuko nioke.

Unknown erabiltzaileak esan du...

KALE GORRIAN (MAITEA ORTEGA 1.E)

Liburu honetan Bradford-en bizi den Link izeneko gazte baten istorioa kontatzen digu, nola etxetik atera behar den bere aitaordearekin harremanak txarrak direlako eta horren ondorioz kaleko bizitzan pairatzen duena azaltzen da liburuan. Liburuaren hasieratik bi pertsonai desberdinen istorioak azaltzen dira paraleloki, nahiz eta gero elkartu. Link da pertsonai nagusia, baina paraleloan dagoen istorioan Shelter deitzen den 47 urteko gizon bat da, bere arazoa hasten da soldadutzatik botatzen dutelako eta ideial nazia bereganatzen du, berak kaleak garbitzeko helburua duen uniformezko soldadu bat dela dio. Istorioa aurrea doan einean garbi azaltzen da Linken egoera Londresera joatean. Kaleko bizitza gogorra da, baina lagun bat egiten du Ginger izenekoa, honek denbora darama kaleko bizitzan eta dena erakusten dio Linkeri lo egiteko lekuak, nola lortu dirua... Aldi berean, Shelter kaletan zehar doa jende bila, hauek erreklutatzeko, baino modu berezi batez. Liburu honetan, garbi ikus daiteke kaleko bizitza nolakoa den, familiako gatazkak, trauma baten ondorioak idealetan, bortizkerian..., nolakoa den gizartea kaleko jendearekin eta beste hainbat gauza interesgarri. Robert Swindells-en liburu hau misteriozkoa edo agian gehiago beldurrezkoa da kasu batzuetan, baina garbi dago kaleko bizitza errealismo handiz azaltzen duela idazleak. Edonori gomendatuko nioke irakurtzea, benetan gustokoa izan dudalako, trama bukatzen deneko egoera beldurgarria da benetan, eta gainera azkar eta erraz irakurtzen da hizkuntza aldetik eta luzea ez dela kontuan hartuta.