ZER BLOG MOTA DA HAU?

Arotzaren eskuak


2 iruzkin:

Unknown erabiltzaileak esan du...

Ane, hil berri den aitonaren baserrira bizitzera joaten da, arazo pertsonalak baztertu nahian. Bertako aurkikuntza krudel batek bere eginbeharrak aldatuko ditu, eta erailketa segidak nahiz artelan osketen ikerketa batean murgiltzen da, polizia erretiratu baten laguntzaz.
Gertakari hauek bunker ahaztu eta zikin batera eramaten gaituzte, baita luxuzko jauregietara ere, hainbat pertsonaiek emandako pistengatik aurkitzen ditugunak.
Erailketa segidak Bigarren Mundu Gerrako garaian gertatu ziren, Frantzian zegoen Nazien aurkako erresistentzia lerroan (Maginot lerroan) eta Parisen kokatzen gaituzte.
Emaitza gisa, ustegabeko bukaera izango dugu, nobela osoan suspensea mantenduz.
-------------
Liburua oso interesgarria iruditu zait, istorioa jarraia delako eta liburuak berak bultzatzen zaituelako gehiago irakurtzera.
Nobelak ateak irekitzen dizkigu Bigarren Mundu Gerrako garaira joateko, Euskal inguruetara, Iparraldera gehienbat.
Pertsonaien arteko loturak eta haien joerak nobela interesgarriagoa egiten du, badaudelako pertsonai batzuk bi garaiak bizi dituztenak.
Duda barik, misteriozko nobela bikaina!

Mattin de Sande 1.F

Unknown erabiltzaileak esan du...

Leire ezin dut aurreko iruzkina ezabatu eta orain bi iruzkinak agertuko dira:

Argumentua:

Egun batean Foruzaingoko tenienteak Aneri telefonoz deitzen dio bere aitonaren(Matias Duhalde)ondasun guztien hartzailea dela esanez, eta honek Eguzkienea eta lur sail batzuk oinordetzat hartzen ditu. Ane, baserria goitik behera garbitzen hasten da, hasiera batean baserria saltzea erabakitzen duelako baina lorategian aurkitutako gorpu baten eskeletoa antolatutakoa bertan behera uztea eragiten dio.Eskeletoarekin batera, hildakoaren nortasun ageria dago, eta istorian zehar gauzatutako hainbat gertakarik ezbehar hori ulertzera lagunduko diote Aneri.

Liburuaren garaia gaur egungo mendean kokatu dezakegu, nahiz eta liburuaren gertaera nagusia 2. mundo gerrakoa(Nazien garaia)izan. (Gertaera hori da gorpu horren aurkikuntza ulertzen lagunduko diguna).

Narratzaileak istoria iraganean kontatzen digu, eta pertsonaien bizitza oso ondo ezagutzen du.

Istoriaren toki garrantzitsuena "Urraul ibarra"(Nafarroa) da, hor baitdago Eguzkienea baserria.Baina istorian zehar Frantziako leku batzuk ere ezagutuko ditugu.

Iruzkina:

Liburua oso erakargarria iruditu zait, izan ere liburu honen misterioak hasieratik bukaera arte istorioan murgildurik egotea eragiten dizulako. Azkar irakurtzen den liburu bat da, eta lexiko aberatsa du, beraz hitz berri asko ikasi dezakezu, eta aldi berean, zure hiztegia ere hobetu dezakezu. Misteriozko nobela interesgarria eta bikaina da, idazleak oso ondo antolatu duelako misterioa azkeneko kapitulura arte eramaten. Hasieratik gorpu baten hezurren kontakizunak istorioarenganako interesa pizten dizu, eta bukaeraraino hiltzailea nor den jakiten ez denez, liburua erne eta gustora irakurtzen da.

Isabel Losantos Nekotxea / 1.D