ZER BLOG MOTA DA HAU?

Seximenduz


12 iruzkin:

izas erabiltzaileak esan du...

Seximenduz, Fernando Morillo euskal idazleak 2007. urtean argitaratu zuen gazteentzako liburua da. Liburu honek kontatzen dizkigu bi lagunen arteko historiak. Hauetako bat ia batere ligatzen ez duen mutil bat da eta bestea, honen laguna, nesketan aditu samarra da. Unai da lagunari laguntza eske joaten den mutila, eta Aitor “laguntzailea”. Unai eta Aitorrek 23 urte inguru dituzte, eta biak bakarrik dauden arratsalde batean Unaik aitortzen dio Aitorri desesperatu samar dabilela nesken kontuan. Neskak ezagutzea gustatuko zitzaiola baina lotsa ematen diola. Orduan, Aitorrek, gaztetan 15 urte inguru zituenean idatzi zituen fitxa batzuk uzten dizkio Unairi. Fitxa hauetan Aitorrek idatzi zituen ligatzeko “trikimailuak” edo hobeto esanda berak neskekin izandako esperientziak eta esperientzia hauetatik ateratako ondorioak. Unaik fitxa guzti hauek irakurtzen ditu eta Aitorren aholkuei kasu egitea erabakitzen du. Aitorrek fitxa hauetan azaltzen dituen gauzetariko batzuk hauek dira; nola tratatu neskekin, nola hitz egin egoki hauekin, eta sexuari buruzko hainbat datu ere.





Hasteko, nire iritziz, liburu hau irakurtzeko oso erraza da eta nire adineko edozeini gomendatuko nioke irakurtzea. Denbora gutxi behar izan dut liburu hau irakurtzeko,alde batetik; gaia oso interesgarria iruditu zaidalako eta aldi berean gaia egokia dela uste dut nire adineko jendearentzat. Bestalde, liburua nahiko errealista iruditu zait, hau da, Unaik dauzkan beldur ala zalantzak edozeinek izan ditzaken dudak dira, beraz agian liburua laguntza modukoa izan daiteke. Niri pertsonalki asko gustatu zaidan liburu bat izan da.


IUNE DORRONSORO 1.G

Unknown erabiltzaileak esan du...

Bi mutil azpeitiar daude; Unai eta Aitor. Lehenengoa, neskekin hitz egitera ausartzen ez den hogeita hiru urteko mutila da; bestea adin berekoa, baina nesketan askoz jantziagoa. Unaik mesedez eskatuko dio Aitorri neskekin nola jokatu erakustea eta honek mesedea egingo dio. 15 urte zituela, nesken munduak liluratuta, Aitorrek fitxa batzuk idaztea erabaki zuen, neska eta sexu inguruan bizitako esperientziekin, bere lehen hanka sartzeekin …
Irakurtzen doan heinean, Unai ligatzeko jokoaren inguruan gehiago trebatuko da. Horrela, Osane ezagutuko du, Aitorren nerabezaroko lagun “berezietako” bat. Unai Osanerekin hitz egiten hasiko da eta azkenean elkarrekin bukatuko dute.


Gustatu zaidan liburua izan da. Oso erraz irakurri dut, gaztaroko gaiak jorratzen baitira, interesatzen zaizkigun gaiak. Txantxa-gida sentimental dibertigarria da eta humorea duten gazteei gomendatuko nieke. Idazleak esaten duen moduan; “angustiak itota bazaude, edo hala egon izan bazara inoiz, gomendatzen dizut. Barre egingo duzu. Hainbat eta hainbat oztopo umorez hartzen ikasiko duzu.”

Unknown erabiltzaileak esan du...
Egileak iruzkina kendu du.
Unknown erabiltzaileak esan du...
Egileak iruzkina kendu du.
Unknown erabiltzaileak esan du...

Fernando Morillok idatziriko Sexi-menduz liburu hau, gaur egun gertatzen diren gauza ohiko bati buruz hitz egiten du. Bi lagun Unai eta Aitor,23 urte, bata oso trebea da neskatan ibiltzen baina bestea aldiz oso lotsatia eta nesketan ibiltzeak lotsa ematen dio, segurtasunik ez duelako bere buruagan.
Aitor eta Unai arratsalde batean gelditu ziren, eta Unaik Aitorri aitortu zion neska bat gustatzen zitzaiola baina ez zekiela nola hurbildu beregana. Aitorrek 15 urte inguru zituenean, berak ligatzeko erabiltzen zituen teknikak etab. idatzi zituen koadernotxo batean eta Aitorrek lagungarria egingo zitzaiola pentsatu zuen. Aitorrek Unairi fitxak ematen dizkio taberna batean bilduta daudenean. Unaik paperak irakurtzen ditu eta bertan idatzita dauden aholkuei kasu egitea erabakitzen du.


Liburua asko gustatu zait, gazteak gareneko ohiko arazoak baitira . Kasu honetan sexuari buruzko arazoa agertzen da. Ni pertsonalki ez naiz irakurle oso hona baina liburua irakurtzerako garaian oso errez irakurtzen den liburu bat da eta jendeari aholkaraziko niokeen liburua da, gehienbat nerabeei. Zati dibertigarriak baditu eta humorea ere bermatzen da bertan. Gazteetan humorea baita gauzarik garrantzitsuena irribarretsu bizitzeko ere.
Maddi Aranguren 1.F

Unknown erabiltzaileak esan du...

Liburu honek bi mutil euskaldunen abenturak kontatzen dizkigu. Unai eta Aitor aspalditik ezagutzen diren 23 urteko mutilak dira. Oso erlazio ona daukate eta beti elkar laguntzen dira. Aitor oso trebea da nesketan eta haiekin egotea oso gustuko du. Unai berriz, neskekin ibiltzerako orduan asko lotsatzen da eta ez da ezta haiekin hitz egitera ausartzen. Unaik Aitorri mesede bat eskatzen dio: neskekin nola jokatu erakustea. Unaik lagunari laguntzeko, 15 urte zituenean nesken inguruan idatzitako fitxa batzuk uzten dizkio. Fitxa horietan sexua, nesken pentsatzeko modua, kondoia eta beste hainbat gai azaltzen ditu. Unaik fitxa hauek irakurriz, pixkanaka pixkanaka aurrera pausoak ematen ditu neskekin eta Osane ezagutzen du. Fitxak bukatu orduko Osane eta Unai elkar maitemintzen dira.

Niri asko gustatu zaidan liburua izan da. Oso erraz irakurri dut, gaiak oso interesgarriak iruditu zaizkidalako eta kapituluak motzak direlako. Gainera, gaur egun gazteoi kezkatzen diguten gauzak eta interesgarriak iruditzen zaizkigun gaiak jorratzen ditu. Nire adineko guztiei gomendatuko nieke liburu hau, momentu onak pasako dituzte eta.

ANE POMBAR 1.F

Eneritz Etxeberria erabiltzaileak esan du...

Liburu honetan bi mutil azpeitiarren abenturak ikus ditzakegu. Unai eta Aitor aspaldiko lagunak diren 23 urteko mutilak dira eta oso erlazio estua dute haien artean. Aitor oso trebea da nesketan, haiekin hitz egitea gustuko du, baita haiekin egotea ere. Unai berriz, oso lotsatia da eta ez da inoiz ausartzen neska batengana joan eta berarekin hitz egitera. Beraz, Unaik ideia bat izaten du eta Aitorri laguntza eskatzen dio, nesketan nola ibili ikasten laguntzeko eskatzen dio, eta honek, berak 15 urte zituenean eta neskekin hasi berria zenean betetako fitxa batzuk emango zizkiola esan zion, berak irakur ditzan eta honela pixkanaka-pixkanaka ikasteko. Fitxa hauetan, Aitorrek neskekin hasitakoan izandako arazoak edo ezustekoak kontatzen dira; nesken pentsaera, hauen jokatzeko era, sexua, kondoiak… Liburuan zehar, Unai fitxak irakurriz doa eta hauek Aitorrekin komentatuz eta zalantzak argituz. Honela, Unai aurrera pausoak egiten hasten da eta Osanerekin hitz egiten hasiko da, azkenean maiteminduz.



Niri liburu hau asko gustatu zait, irakurtzeko erraza egin zaidalako, bai kapituluak ez direlako oso luzeak beraz ez da nekagarria egiten eta baita "hikaz" hitz egin arren oso erraz ulertzen delako. Gainera, gure adineko neska-mutilei gaur egun, interesgarriak iruditzen zaizkigun gaiak ukitzen ditu eta nik gure adineko neska mutil guztiei gomendatuko nieke, bai gai hauetan trebeak direnei eta baita hasieran daudenei edo Unairen kasuan bezala, nola hasi ez dakitenei ere.

ENERITZ ETXEBERRIA 1.F

Unknown erabiltzaileak esan du...

Puta mierda de libro. Si lo viera al autor franco lo fusilaba

Unknown erabiltzaileak esan du...

Iñaki si ves esto no he leído nada

Unknown erabiltzaileak esan du...

El que sea es un genio (Soy Andoni)?😂

Unknown erabiltzaileak esan du...

Tu si k eres un genio lokoo

Unknown erabiltzaileak esan du...

(Unai)