ZER BLOG MOTA DA HAU?

Ahaztuen mendekua


4 iruzkin:

Unknown erabiltzaileak esan du...

Ahaztuen mendekua liburuak bikoteen artean gertatutako kontuak eta eragin ditzazkeen arazoak lantzen ditu, gaur egungo gizartean gertatutako kontu asko aztertzen. Ana eta Oskar senar-emazteen liskarrarekin dauka hasiera. Iratin txango batean dabiltzala, Anak Oskarri beste gizon batekin harremanak izan dituela leporatu, eta basoan barrena abiatzen da haserre. Iluntzear dagoenez, Oskar aparkalekura joaten da Ana bueltatuko dela pentsatuz. Baina ilundu eta Ana bueltatzen ez dela ikusita, Oskarrek poliziari dei egin eta hauek, Armentia inspektore buru, Anaren kasua ikertzen hasten dira. Beste alde batetik, Oskar, idazle amorratua dena, emaztearen kasua bera bakarrik argituko duelakoan, bere kabuz ikertzen hasten da, egoeraren errudun sentituko balitz bezala.

Pertsonalki liburua nahiko interesgarria iruditu zait. Bai pertsonaiak bizitzen dituzten egoerak gaur egun ikusi daitezkenak direlako, bai elkarrizketa ugariz osatua dagoelako. Modu honetan, irakurtzeko arinagoa egiten da. Alberto Ladrón Aranak idatzitako eleberri honek, intriga handia eragiten du irakurlean liburuaren lehenengo hamar orrialdeetan nagusiki; kontu guztia bertan gertatzen baita.

Unknown erabiltzaileak esan du...
Egileak iruzkina kendu du.
Unknown erabiltzaileak esan du...

Hona hemen nik irakurri dudan liburuaren laburpena:
Ana eta Oskar Iratin dauden bitartean, Ana jabetzen da Oskarrek bere lagun Xabierrekin engainatu diola; orduan, Ana haserretzen da eta mendian zehar abiatzen da. Oskar aparkalekura itzultzen da, baina Ana agertzen ez denez, poliziari deitzen dio. Alde batetik Armentia ispektorea kasua ikertzen hasten da, baina beste aldetik Oskarrek bere hipotesiak planteatzen ditu Anaren desagerpena bere kabuz prestatu duela pentsatzen.
Eleberri hau asko gustatu zait bikoteen gai bat landu duelako, gainera oso erraz irakurri dut, kapituluetan banatuta egon arren, erabiltzen duen hiztegia erraz ulertzen da eta elkarrizketa asko erabiltzen dituenez errazago egin zait. Edozein adineko pertsonari aholkatzen diet, oso gai interesgarria da eta.

Unknown erabiltzaileak esan du...

Ahaztuen mendekua, misteriozko eleberria da. Eleberri honen hasiera, horrela hasten da:
Oskar eta Ana, hogeita hamar urte inguruko bikote bat, Irati mendian daude pista segitzen. Bat-batean, eztabaidatu eta bakoitzak bere aldetik jotzen du (eztabaidaren arrazoia, Oskarrek maitatzaile bat zuela zen, Xabier). Denbora pasata, Ana desagertu dela jakiten du Oskarrek. Polizia deitu eta inork ez du Anaren berri. Hemendik aurrera, Oskarrek Anaren desagerpenaren hipotesiak egiten ditu Xabierrekin bat ikertzen (poliziak bere aldetik ikertzen du). Dirudienez, Ana hil dute.
Azkenean, Anaren hilketaren arrazoia, Anaren adiskide bateri bururatutako mendekua zen, gerra garaian gertatutako hilketa anonimoekin du lotura baita eta honen atzetik dirutza handia.

Eleberri hau, nire gustukoa izan da misteriozko eleberriei gustua diedalako. Hala ere, gerra garaian gertatutakoari buruz hitz egitean, pixka bat astuna egin zait. Ongi ulertzen da dena, baina gaia horrekin nahastea ez zait aproposena iruditzen. Horretaz gain, erraz irakurtzen da, ez gara irakurtzerakoan galtzen, eta behin hasita, bukatu beharra ikusten dugu intriga dela eta.
Eleberri honek merezi du.