ZER BLOG MOTA DA HAU?

Paper-festa!


1 iruzkin:

Josune erabiltzaileak esan du...


Paper-festa Anjel Lertxundi

Ipuintxo txiki desberdinez osatutako liburua da Anjel Lertxundiren Paper-festa izenekoa. Narrazio hauetan, idazleak bere gogoetak kontatzen ditu eta pertsonalki bere bizitzako momentuak azaltzen ditu. Liburuan bildutako gogapenak, literaturaren eta bizitzaren nahaste dira eta eguneroko gai arruntez hitz egiten digute. Gehienak, gerra eta egoera politikoari buruzkoak dira, beste batzuk ordea maitasuna edo gaixotasunak aipatzen dituzte. Sinbologia asko agertzen da bakoitzean eta idazleak galderak airean uzten ditu irakurlearen buruan, bakoitzak bere erara interpretatu ahal izateko. Ez da testuen pilaketa hutsa baizik eta lotura berezi samarra dute narrazioen liburua.
Nire iritziz, liburu polita da osotasunean. Istorio batzuen esanahia benetan adierazgarria da eta pentsatzea eragiten naute. Beste batzuk ordea ulertzeko zailak egin zaizkit edota gaia ez da hain interesgarria. Hala ere, liburu hau irakurtzera animatzen zaituztet bizitzako gauza sinpleenei buruz hausnartzen laguntzen duelako.