ZER BLOG MOTA DA HAU?

Xake Mate


5 iruzkin:

Unknown erabiltzaileak esan du...

IDOIA ALAKANO 1.A

Xake mate eleberriak, Bigarren Mundu Gerrako Alemaniako mutiko baten gertaerak kontatzen ditu. Mutilari aita hiltzen zaio, eta ondorioz, amarekin bakarrik bizi da. Mutikoak gerrako miserietan hanka galtzen du eta gurpil-aulki batean dabil. Etxean dagoela, bere aitaren xake jokuaren liburua aurkitzen du eta irakurtzen hasten da. Handik aurrera, bere bizitza xake jokuarekin konparatzen du, bera beti ere peoia izanik. Mutikoak, herriko plazako tabernan pasatzen du denbora gehien xake partidak ikusten, beste umeekin harremanetan sartzea oso zaila egiten baitzaio. Baina egun batean neskatxa bat ezagutzen du, Angela izenekoa, eta berataz maitemintzen da. Hala ere, haien arteko harremana oso laburra izango da, Angelaren aitaordeak neskatoa bortxatu eta hiltzen duelako.

Eleberriaren argumentua dramatikoa izan arren, asko gustatu zait. Pertsonaien sufrimendua eta poztasuna oso ondo azaltzen ditu eta horregatik, haien bizimoduan sartzea oso erraza egin zait. Garai hartan jendea nola bizi zen ulertzeko eta gauzak gehiago baloratu behar ditugula ohartzeko balio izan dit liburuak. Irakurtzeko erraza iruditu zait, hala ere, hainbat hitzen esanahia hiztegian begiratu behar izan dut. Narratzaileak kontatutakoa oso erreala zen, bai ekintzak baita pertsonaien jarrerak. 15-16 urtetik gorako edozein pertsonari aholkatuko nioke, dena dela, xakea gustoko duenak hobeto ulertuko du eleberri hau.

Unknown erabiltzaileak esan du...

Xake Mate eleberriak, Bigarren Mundu Gerran kokaturiko mutil baten gertaerak kontatzen ditu. Mutikoa amarekin soilik bizi da aita hil zaiolako, eta gerraostekoan hanka bat galdu du penizilina faltarengatik. Hortik aurrera, gurpildun aulki batean dabil. Nahikoa lotsatia denez, lagunak egitea eta bere adinekoenekin harremanetan ibiltzea kostatzen zaio, gainera, gurpildun aulkian ibiltzeak ez dio gehiegi laguntzen. Egun batean, etxeko txoko batean xakearen azalpen liburua aurkitzen du, eta hortik aurrera bere bizitza xakea jokuaren ikuspegitik ikusiko du. Maximilian plazan gertatzen dira ekintza gehienak. Bertan, xake partidak ikusten ditu (azkenean berak ere jokatu) eta Angela izeneko neska bat ezagutzen du. Berataz azkar maitemintzen da baina harremanak ez du luzerako iraunduko bere aitaordearen erruarengatik. Kontrabandoan aritzen da, Angela maiz bortxatzen du, eta azkenan hil egiten du.

Eleberri hau dramatikotzat kalifikatuko nuke, baino hala ere gusto izan dut. Hiztegiaren aldetik hitz batzuen esanahia ez nekien arren ez dut arazo handirik izan kontakizuna ulertzeko. Bigarren Mundu Gerran kokatuta dagoenez bertan nola bizi ziren ikus daiteke. Laburbilduz, gure adinako gazteei gomendatuko nioke Xake Mate eleberria, drama gustukoa baldin badu noski.

Unknown erabiltzaileak esan du...

Borja Sanchez 1.F

Eleberri honek, mutil gazte eta lotsati baten gertaerak kontatzen ditu. Bigarren Mundu Gerrako Alemanian bizirauten du, eta bere amarekin soilik bizi da, bere aita frontean hil zelako. Eleberria penizilinaren kontrabandoarekin erlazioa dauka, eta protagonistak hanka bat galtzen du ez dutelako diru nahikorik penizilina erosteko. Mutilak bere aitaren xake liburu bat aurkitzen duenean, bere bizitza xakearen ikuspuntutik ikusten hasten da. Mutilak Maximilian plazan ematen ditu arratsalde gehienak xakean jolasten, zehazki bertan dagoen garagardotegian. Plazan Angela ezagutzen du eta maitemintzen da. Nahiz eta, mutila eta Angela ez izan harreman esturik, Angela bere aitak bortxatzen eta hiltzen duenean mutilak mendeku hartzen du aitaren kontra. Mendeku hau xake mate partida bat bezala konparatzen du, eta peoi ziztrin batek nola partida irabazten duen ikusten da.

Eleberri polita izan da, nahiz eta orrialde gutxi izan. Hiztegiaren aldetik, hitz berriak ikasi ditut eta ulertzeko erraza izan da. Gehien gustatu zaidan zatia hasierako kapitulua izan da, gerra garaia nola bizi izan duen deskribatzen duelako babesleku batetik. Eta azaltzen duen moduan oso errealista da. Liburua gustatu zaidanez, denei gomendatuko nieke, baina xakea gustukoa badute gehiago gustako zaie liburua.

Unknown erabiltzaileak esan du...

Ez dut irakurri eta bihar azterketa daukat, norbaitek laburpentxo bat😅?

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Gaindituta?😂