ZER BLOG MOTA DA HAU?

Zorion perfektua


3 iruzkin:

Unknown erabiltzaileak esan du...

MAIDER BERRIDI 1ºA

Zorion perfektua, atentatu baten lekuko izan den hamasei urteko neska bati buruzkoa da. Hasiera batean, neska honek gazte baten bizitza normal bat zuen, baina atentatua gertatu ondoren, asko kostatzen zitzaion bere betiko bizitzarekin jarraitzea. Gainera, liburua egun bakar batean kontatzen da, hau da, protagonista heldua egiten denean gaztetan gertatutako istorioa kontatzen du. Bestealde, atentatua gertatu ondoren, gurasoek kezka asko zituzten, ez zuten nahi bere alaba institutura joatea egoera deseroso batean sentituko zelako.

Horretaz gain, bigarren mailako pertsonaiak, argazkilaria, kazetariak, periodiko manipulatzaile horretako nagusiak...etabarren jarrera, desegokia izan dela iruditzen zait, adibidez, argazkilariak atentatua gertatzean neskaren argazkia egunkariaren portadan publikatzen duenean.

Liburuak jorratzen duen gaia gizartearekin lotu daitekeela pentsatzen dut, gaur egungo gizartea zer jarrera duen kasu batzuetan isladatzen duelako.

Bukatzeko, liburua gustatu zait lehenengo pertsonan idatzita dagoenez, oso erreala iruditu zaidalako eta neskaren paperean sartzea erraza izan delako, gainera, euskararen aldetik ulergarria izan da.

Laburbilduz, gure adineko edonori gomendatuko nioke liburua, gaur egungo bizitzarekin lotura asko duelako eta liburua ez delako batere astuna izan.

Unknown erabiltzaileak esan du...

ZORION PERFEKTUA-ANJEL LERTXUNDI

Anjel Lertxundiren nobela moral honen protagonista hamasei urteko neska bat da. Bere piano klasetik etxera zihoala, atentatu baten lekuko izan zena. Hildakoaren azken begirada beretzat izan zen, eta gertatutakoak aho bete hortz utzi zuen gure protagonista, beste ezertan pentsatu ezinik. Atentatua gertatu zen lekura jendea hurbiltzen hasi zen, baita argazkilariak ere. Hauetako batek, hildakoaren eta neskaren argazki bat atera zuen eta egunkarian argitaratu, neska hau lekuko izan zela argi utziz.
Nobela honetan, egun hartatatik aurrera protagonistak zer sentitzen duen kontatzen digu, flashback-a erabiliz. Oraindik ahaztu ez duen kontu bat da atentatuarena, eta bere bizitzako egun askotan oroitzen da gertaera hartaz. Bere humorea aldatu egiten da atentatuan pentsatzerakoan, baina jende askok ez daki hori dela arrazoia.

Nire iritziz, narrazioa indarra galduz doa istorioan zehar. Hasiera oso interesgarria da eta irakurtzen jarraitzeko gogoak sartzen zaizkio bati. Baina aurrera joan ahala, ez da ekintza nabarmen berririk gertatzen, eta hainbat momentutan horrek aspertu egin nau. Neskaren sentimenduak eta ekintzak argi eta garbi azaltzen dira, egilearen deskripzioak oso egokiak baitira. Irakurtzeko nahiko erraza gauzatu zait eta, orokorrean, interesgarria da nire ustez, gomendatuko nuke.

Unknown erabiltzaileak esan du...

Pianoko klaseetatik etxerako buelta beti izan da normala gure 16 urteko protagonistarentzat. Baina nobela hasten den egunean,bere bizitza aldatuko duen zerbait gertatuko da.
Etxera doalarik tiroak entzuten ditu eta bat-batean hildakoa ikusten du bere aurrean, izugarrizko inpaktua edo "shock-a" sortuz. Baina ez da hau arazo bakarra izango neskatoarentzat. Hildakoaren aurrean zegoelarik, mugitu ezinik, prentsako argazkilari batek, hurrengo egunean prentsako lehen orrian agertuko den argazkia ateratzen dio hildakoaren ondoan. Handik aurrera arazoak hasten dira. Bizitza normala eramatea zaila egiten zaio hilketan pentsatu gabe eta bere aitak prentsako zuzendariarengana eramaten du argazki horren salaketa egin nahi baitu. Egunak pasa ahala neskatoak hilketa ahaztu eta bere bizitzarekin jarraituko du, zorion perfektua bilatuz.

Hasiera asko gustatu zait baina nire ustez, nobelak interesa galtzen du hilketaren ondoren, ez baita ezer berririk gertatzen. Liburua astuna ez izateak laguntzen du, baita lehenengo pertsonan idatzia egoteak ere. Flashback-a teknika erabiltzen da historian zehar protagonistaren bizitzaren etapa desberdinak adieraziz. Orokorrean ez nuke liburu hau gomendatuko nahiko aspergarria iruditu zaidalako. Bukaera hobea eta gertakizun gehiago behar ditu nobelak nire gustokoa izateko.