ZER BLOG MOTA DA HAU?

Zoaz infernura, laztana!


23 iruzkin:

Unknown erabiltzaileak esan du...

ZOAZ INFERNURA, LAZTANA
Tratu txarrei buruzko liburu honetan, kartzelako psikologo kontsulta baten bitartez, Rosaren, 25 urteko emakume gazte baten bizitzaren pasarteak kontatzen dira. Rosa, bera baino zaharragoa den gizon batekin ezkonduta dago, Tomasekin. Taberna eta gasolindegi baten jabeak dira eta bertan lanean pasatzen dute bizitza. Tomasen amak eta emazteak ez dute inoiz harreman onik izan, Amaliak Rosa gorroto duelako. Rosaren amaginarrebak alzheimerra izaten hasten denean eta gaixotzen denean, Tomas eta Rosaren arteko arazoak hasten dira eta Tomas Rosa iraintzen eta jotzen hasten da. Orduz geroztik, Rosak bere senarrak nahi duen guztia egiten du, hau da, pozik mantentzen saiatzen da, beldurrez bizi delako. Hala ere, Tomas gero eta maizago iristen da mozkorturik etxera eta aitzakiaren bat aurkitzen edo asmatzen du emaztea jotzeko. Borroka bakoitzaren ostean, Tomasek sexuarekin eta barkamena eskatuz konpontzen saiatzen ditu gauzak, baina Rosa beldurturik bizi da eta bere maitale Inaziori esker, Tomasekin bukatzeko indarra lortzen saiatzen da.
"Zoaz infernura, laztana" Anjel Lertxundiren liburua, inoiz irakurri dudan liburuetatik guztiz desberdina izan da. Erraz harrapatu nau eta nahiz eta gogorra iruditu, istorio interesgarria eta erraz irakurtzeko modukoa da nire ustez. Tratu txarretan ematen den sufrimendua argi adierazten da. Liburu errealistak eta bizitzaren arazoekin lotuta dauden liburuak gustatzen zaizkien pertsonei gomendatuko nieke.

Sara Nieto Barcenilla 1.E

Unknown erabiltzaileak esan du...

Liburu honetako protagonista Rosa da. Rosa, Tomasekin dago ezkonduta, bera baino askoz ere zaharragoa den gizon batekin. Tomasen ama, Amalia, oso gaizki moldatzen da Rosarekin eta beti Rosa kritikatzen dabil. Guztiak, errepide ondoko taberna batean egiten dute lan eta gasolindegi bat ere badute.
Tomas, nahiko matxista den gizon bat da eta beraren ustez, senarrek beraien emazteekin nahi dutena egin dezakete horregatik, Rosarekin bat ez dagoenean Rosak bere senarrarengandik jipoiak jasan behar izaten ditu.
Bestaldetik, nahiz eta Amaliarekin gaizki moldatu, Iruñera joan behar da astelehen orotan, bertako zahar- etxe batera Amalia gaixo baitago eta Tomasentzat oso zaila delako joatea.
Rosa egoeraz nazkatuta, egunero jasaten baititu jipoiak eta Tomasek dena sexuarekin konpontzen duelako, Inaziorekin, tabernara joaten den gizon batekin, hasten du harreman bat eta bien artean Tomasen hilketa prestatzen dute.

"Zoaz infernura laztana" liburua, liburu bikaina iruditzen zait; irakurtzeko erraza, interesgarria eta argumentu on batekin. Kontatutako istorioa egunero, gure herriko zenbait etxetan gertatzen da eta ondo dago jakitea nolakoa izaten den emakume bortxatuen egunero bizitza eta egoera.
Gainera, egoeraz konturatuta, ni pertsonalki eta are gehiago emakumea izanda, emakumeak defendatu eta lagundu behar ditugula pentsatzen dut, emakumeak gizonak baino gutxiago ez baikara.


AINHOA INDAKOETXEA 1.B

Unknown erabiltzaileak esan du...


“ZOAZ INFERNURA, LAZTANA”
Liburu hau tratu txarrei buruzko liburu bat da. Liburuko protagonista Rosa da eta Tomasekin ezkonduta dago. Senar-emazte hauek gasolindegi eta taberna baten nagusi dira eta egun osoa pasatzen dute bertan. Tomasen amak (Amalia) eta Rosak ez dute harreman honik, baina Rosa astelehenero joaten dan Iruñeko zahar etxera Amalia bisitatzera. Rosa eta Tomasen hartean arazoak sortzen dira eta Rosak beti Tomasek nahi duena egiten du. Tomas mozkortuta iristen denean etxera, edozergatik Rosa jipoitu egiten du. Borroken ondoren, Tomasek sexuarekin eta gero barkamena eskatuz konpontzen ditu gauz guztiak. Rosak nazkatuta dago bere bikotearekin eta bere maitale Inazioren esker, (tabernara joaten den gizona) Tomasekin bukatzeko estrategia pentsatzen dute.

“Zoaz infernura, laztana” liburua nire ustez erraz irakurtzen den liburua da. Istorioa oso ondo dago kontatua eta horrek liburuaren irakurketa errazten du. Gainera, Istorioaren gaia, gaur egungo etxe batzuetan gertatzen den gaia da eta nire ustez ondo dago jakitea nola sentitzen diren tratu txarrak jasotzen dituzten emakumeak. Nik liburu hau mundu guztiari gomendatuko nioke, horrela gizon batzuk bi aldiz pentsatuko lukete emakume bati jo aurretik.

Andoni Eizaguirre
1. D

Unknown erabiltzaileak esan du...

“ZOAZ INFERNURA, LAZTANA”
Liburu honetan Rosak, bere senarrarengandik jasaten dituen tratu txarrak direla eta emakumeak daukan bizimodua azaltzen da. Rosa emakume gazte eta ederra da eta bera baino zaharragoa den gizon batekin, Tomas, dago ezkonduta. Senar-emazteak taberna batean eta tabernaren ondoan dagoen gasolindegi batean egiten dute lan. Tomasen amak, Amaliak alzheimerra duela jakiten dutenean arazoak hasten dira Tomas eta Rosaren artean. Gizonak edozein aitzakia bilatzen du Rosa iraindu, gutxietsi edo jotzeko. Emakumeak barneratuta dauka bera dela egoeraren errudun bakarra eta soluzio bat bilatzen saiatzen da. Baina ahalegina eginda ere ez du ezer lortzen .Hala dabilela, Inazio ezagutzen du eta elkar maitemintzen dira. Bikotea konturatzen da beraien artekoak ezin duela normaltasunez jarraitu Tomasen presentziarekin eta berarekin bukatzen saiatzen dira.
Ez da estilo honetako liburu bat irakurtzen dudan lehen aldia eta pertsonalki asko gustatzen zaizkit errealitatea islatzen duten liburuak. Gainera, honek genero indarkeriaren alorra jorratzen du, oso gauza ezaguna gure gizartean, zoritxarrez. Hitz gutxitan liburua interesgarria eta ulertzeko nahiko erreza iruditu zait. Orokorrean, irakurtzea gustuko duen eta gaur egungo gaiak interesatzen zaizkion edonori gomendatuko nioke.

Lierni Estefania 1.B

Nerea Ubiria erabiltzaileak esan du...

``ZOAZ INFERNURA, LAZTANA’’
Liburu honetan, genero indarkeria jasaten duen emakume baten bizitza kontatzen da. Rosa, gure protagonista 25 urteko emakume alai eta gaztea da eta Tomasekin dago ezkonduta, bera baino zaharragoa den gizon batekin. Gasolindegi-taberna batean lan egiten dute, eta bertan jasotzen duten diruaz bizi dira. Haien arteko harremana, ona dela dirudi hasieran, baina Tomasen amak, Amaliak, istilu ugari ditu Rosarekin; izan ere, gorroto diote elkarri. Amalia, alzheimerraz gaixotzen da eta hemen hasten dira bikotearen arazo gehienak. Izan ere, Tomas, Rosa iraintzen eta jipoitzen hasten da, eta hau egunerokoa bihurtzen da. Rosa zeharo beldurturik bizi da. Gainera, Tomasek, jipoi izugarriak eman ondoren, sexuaren bitartez barkamena eskatzen dio Rosari, eta Rosak beti onartzen du, bai eta nahi ez dituen gauzak egin ere. Inazio, Rosaren maitalea, Rosak behar dituen indarrak ematen dizkio Tomasen kontuari aurre egin ahal izateko, eta elkarrekin gauzak hobetzen direla dirudi.


Anjel Lertxundiren liburu hau, oso gogorra iruditu zait, baina era berean, oso liburu ona da. Erraz irakurtzekoa da, harrapatzen zaituen horietakoa. Dudarik gabe liburu hau gomendatuko nuke, batez ere bizitzako errealitatea nolakoa den ohartarazten duelako. Gai honi buruz irakurtzea edonori komeni zaio; beraz ez nioke publiko zehatz bati soilik gomendatuko. Nire ustez gauzak aintzat hartzen laguntzen du.

Unknown erabiltzaileak esan du...

ZOAZ INFERNURA, LAZTANA
Liburu honetan, emakume batek bere senarrarengandik jasotzen dituen tratu txarretan oinarritzen da. Liburuaren protagonista Rosa izena du,emakume gazte eta ederra. Rosa, bera baino zaharragoa den gizon batekin ezkonduta dago, Tomas. Taberna eta gasolindegi baten jabe dira eta Rosak batez ere, ordu asko pasatzen ditu bertan. Amalia, Rosaren amaginarreba, Rosa gorrotatzen du lehen aldiz ikusi zuenetik. Amalia alzheimerraz gaixotzen denean, bikotearen arazoak handitzen dira eta Tomas Rosa jipoitzen du edozein aitzakia bilatuz. Hori gutxi balitz, Tomas borroka guztien ondoren Rosaren barkamena lortu nahi du sexuaren bitartez. Bere maitaleari esker, Inazio, egoera latz horri aurre egiten dio eta Tomasekin bukatzen saiatzen dira.
Liburua asko gustatu zait. Irakurtzeko erreza eta erosoa da eta hasieratik harrapatu nau. Lertxundik, emakumearen barne sentimenduak oso ongi azaltzen dituela iruditu zait. Hala ere, beste bukaera bat espero nuen, zehaztasun gehiagorekin agian. Edonori errekomendatuko nioke, gai hau gure gizartean oso ikusia bait dago eta jende askori interesatzen zaiola uste dut.

Uxue Lucas 1.E

Unknown erabiltzaileak esan du...

ZOAZ INFERNURA LAZTANA
Liburu hau tratu txarrei buruzko eleberri bat da. Rosa eleberriko protagonista da, eta Tomasekin eskonduta dago. Tomasek Rosari jipoiak eta irainak egiten dizkio. Bikote hau errepidearen ondoan dagoen gasolindegi batean eta taberna batean lan egiten dute. Hasieran bikotea soso ondo bizitzen dira. Amalia Tomasen ama da, eta Amalia eta Rosa ez dira oso ondo eramaten. Egun batean Amalia gaixo jartzen da, eta horrek Rosari ez zaio batere gustatzen, Rosa Amaliari zaintzera joan behar zahar-etxera. Tomasen ustez bere ama gaixo egotearen errua Rosarena dela uste du, eta Rosa jipoitzen eta beraren errua dela esaten dio beti. Beranduago Tomasek barkamena eskatzen dio, eta pentsatzen du horrela konponduko duela, Rosarekin harreman sexualak izaten dituztelako. Ignazio beti tabernara doan pertsona bat da, eta Rosataz maintemintzen da. Denbora pasata amodio historia bat izango dute. Ignazio eta Rosa Tomasen hilketa prestatzen dute, berataz alde egiteko, baina azkenean ez da hori pasako.
"Zoaz infernura Laztana" nire ustez oso erraz irakurtzen den liburu bat da. Mota honetako historiorik ez dut inoiz irakurri, eta gustatu zait irakurtzea. Nire ustez bizitza nolakoa den eta tratu txarrak ez direla egin behar pentsarazi egiten dizu. Nik liburu hau gonbidatuko nuke.

IKER DEL CAÑO 1.D

Unknown erabiltzaileak esan du...

ZOAZ INFERNURA, LAZTANA

Liburu honetako protagonista Rosa izeneko emakumea da. Rosa Tomasekin ezkonduta dago eta hasieran dena oso ondo doa baina tratu txarrak jasotzen hasten da. Berak ez du ezer egiten hori gerta ez dadin baina bitartean beste gizon batekin ikusten da, Inaziorekin hain zuzen ere. Inaziok motoan ibiltzera eramaten du eta ezkutuan ikusten dira senarrak arrapa e ditzan baina horrela ibiltzeaz asperturik Tomas hiltzeko planak egiten dituzte eta istripu bat simulatzen dute. Dena pentsatu moduan ateratzen da baina poliziarekin egon eta gero etxera iristen denean Inaziori denbora batean ez duela nahi berekin egon esaten dio eta honek jo egiten du. Rosak azkenean poliziari egia guztia kontatzen dio eta espetxera eramaten dute.


“Zoaz infernura, laztana” liburua asko gustatu zait egoera erreal bat kontatzen duelako. Liburua irakurtzea ez zait batere kostatu interesgarria iruditu zaidalako eta erraz ulertzen zelako. Gainera narratzailea lehenengo pertsona denez askoz gutxiago kostatu zait irakurtze. Hala ere, nire ustez, amaiera oso tipikoa dauka eta irakurri baino lehen banekien horrela amaituko zela. Laburbilduz, liburua asko gustatu zait baina amaiera aldatuko nioke, nahiz eta hori ondo dagoen, eta mundu guztia animatzen dut liburu hau irakurtzera.

Unknown erabiltzaileak esan du...

ZOAZ INFERNURA LAZTANA
Eleberri honek, senar emazte batzuen arteko erlazio txarretan oinarritutako istorio bat eta harreman txar horrek izan ondorioak kontatzen dizkigu. Senarrak, Tomasek, sekulako jipoiak ematen dizkio Rosari, emazteari, eta bigarren honek pairatzen duen sufrimenduraren aipamen ugari egiten dira eleberrian. Tomas eta Rosa, errepide ondoan dauden taberna eta gasolindegi baten jabe dira eta istoriako hainbat pasarte bertan gertatzen dira, hala nola, Rosak Inazio ezagutzea, gerora, istorian pisu asko edukiko du hauen bien arteko erlazioak. Tartean badago beste pertsonaia bat gehiago, Amalia, Tomasen ama, baina gertakizunetan handirik ez dauka. Dena dela, aipatzekoa da, Rosak Amaliarekin daukan harreman txarra.
Tomasek, Rosa oso gaizki tratatzen duenez, Rosak Inaziorekin maitasun harreman bat hasten du, Inaziorekin askoz hobeto sentitzen delako. Denbora pasa ahala,ordea, harreman hori eramanezina bihurtzen da, elkar ikusteko hartzen dituzten arriskuengatik,eta norbaitek elkarrekin ikusteko beldurrez, arazo hori konpontzeko erabaki bat hartzen dute, gerora istorioaren ardatz nagusia izango den erabakia.

Istorioa ez zait gustatu,nire ustez bukaera hobeto azaldua egon beharko lukeelako. Akzio gehiago ere nahiko nuke. Dena den, erraza izan da irakurtzeko. Zenbait gauza gustatu zaizkit: Bizitzaren gogortasuna erakusten duela, hau da istorio gordina dela, eta tratu txarrei egiten dien kritika.Esan beharra daukat ere, oso istoria errealista dela. Edozeini gomendatzen diot liburua irakurterraza delako eta ez daukalako hiztegiaren inguruan zailtasunik.

Unknown erabiltzaileak esan du...

"ZOAZ INFERNURA, LAZTANA"

Liburu honetan, tratu txarrei buruzko kontakizuna kontatzen da. Rosa, 25 urteko emakumea, Tomasekin ezkonduta dago, bera baino zaharragoa dena eta Taberna eta gasolindegi baten jabe dira. Bertan, Amaliak, Tomasen amak, egiten du lan beraiekin, Rosarekin ondo moldatzen ez dena, baina halako batean Amaliak gaixotasun bat duela ohartzen dira eta Iruñera eramatea erabakitzen dute hor zaintzeko eta une horretan hasten da Tomas Rosa jipoitzen. Hasieran, mozkortzen zenean bakarrik jipoitzen zuen, baina pixkanaka arrazoirik gabe egiten hasi zen eta Rosa nazkaturik, honekin bukatzea erabakitzen du, Inazioren laguntzarekin, bere maitalearekin.

"Zoaz infernura, laztana" liburua, erraz irakurtzeko liburua iruditzen zait, ez delako oso luzea eta hiztegiarekiko arazorik ez dagoelako. Argumentuari dagokionez, interesgarria iruditzen zait, edonori irakurtzea gustatuko litzaiokeen gaia jorratzen duelako eta ezin duzulako irakurtzeari gelditu, entretenigarria delako. Liburu hau edozeini gomendatuko nioke, pentsatzeko gaia lantzen delako.

IGOR NIETO ARZUAGA 1.E

Unknown erabiltzaileak esan du...

Eleberri honek, gaur egun asko ikusten diren tratu txarrei buruz hitz egiten du. Rosak eta Tomasek gasolindegi bat eta taberna bat dituzte eta tabernan Tomasen ama, Amalia, dago lanean harrikoa egiten, alzheimerra duela esaten dioten arte. Orduan, Tomasek bere ama zaindu beharrean Rosa joan behar izaten da erresidentziara nahi ez duen arren. Rosa Iruñara doan egun batean Inazio ezagutzen du trenean. Egun batzuk geroago, Inaziok motorrean eramaten du Rosa, eta berak, ez oso gustura baietz esaten dio eta hortik aurrera Inaziok Rosa behin baino gehiagotan eramaten du, eta gauetan Rosak jipoi ederrak jasaten ditu Tomasengandik, mozkortu egiten delako. Jipoien ondoren, larrua jotzen dute nahiz eta Rosak nahi ez izan. Beraz, Inaziok eta Rosak sufrimendu honekin amaitzen dute.

Liburu hau irakurtzeko erraza da, eta gainera gaur egungo gai bat jorratzen du. Honetaz gain, Rosak narratzaileari kontatutako istorioa izateak, adierazi dezake tratu txarrak sufritzea kontatu behar dela. Liburua beste edozeini gomendatuko nioke, nahiz eta momentu batzuetan luzea egin.

RAUL GONZALEZ 1.G

Unknown erabiltzaileak esan du...

ZOAZ INFERNURA,LAZTANA
Anjel Lertxundiren eleberri honetan senar-emazte baten istorioa kontatzen da, Rosa eta Tomasena. Rosa eta Tomasek taberna eta gasolindegi baten jabe dira, bakoitzak bere lanak ditu haietan eta istorioaren gertaera asko tabernan eta gasolindegian gertatuko dira. Rosa tratu txarrak jasotzen ditu Tomasengandik, eleberrian tratu txarrei buruzko pasarte asko kontatzen dira. Amalia Tomasen ama da eta gaixo dago, Tomas ez da bere amaz arduratzen eta ardura guztia Rosari uzten dio, azkenean zahar-etxe batean sartzen dute. Inazio eleberri honetako beste pertsonai garrantzitsua da, Rosaren maitale bihurtzen da, Rosak Inaziorekin dagoenean guztiz eroso sentitzen da eta biek nazkatuta daude Tomasen tratu txarrengatik eta egoera horrekin bukatzea adosten dute.
Liburu hau asko gustatu zait irakurtzea, gainera oso erraza iruditu zait irakurtzea,irakurtzen duzun bitartean pasarte eta datu berriak ematen dituelako orduan arreta eta intriga sorrarazten dizu liburuaren bukaerara arte.Gai nagusia tratu txarrak dira eta baita gaur egun ere bizitzan nagusi den gai bat da orduan istorioa errealagoa badirudi.Liburua edozein adineko pertsonei gomendatuko nieke .
Uxue Oyarzun. 1.B

Unknown erabiltzaileak esan du...

"Zoaz infernura laztana" genero-indarkeriari buruzko eleberria da. Honetako protagonista Rosa da. Rosa bera baino zaharragoa den gizon batekin ezkonduta dago, eta biek taberna bat eta gasolindegi bat dute. Rosa inoiz ez da ondo moldatu bere amaginarrebarekin, Amaliarekin. Baina Amaliak Alhzeimerra dauka eta egun batean oso gaixo jartzen da. Egun hartan hasten dira Rosaren arazoak, orduan delako Tomasen jipoiak eta irainak jasaten hasten denean. Tomasek geroz eta gehiago jotzen du Rosa, gehienetan mozkor iristen delako etxera eta sexu bidez konpontzen saiatzen da. Rosa beldurrez bizi du bere eguneroko bizitza, eta Tomas beti pozik egoteko ahaleginak egiten ditu. Horregatik joaten da astelehenero zahar-etxe batetara Amalia zaintzera. Egun batean Inazio ezagutzen du, gasolindegiko mutila. Honek zaindu egiten du eta gutxinaka lekutxo bat hartzen du Rosaren bizitzan. Azkenean, Inaziok eta Rosak maitasun erlazio bat hasten dute ezkutuan egoera aldatu behar dela erabakitzen duten arte. Momentu hartan, Tomasen hilketa antolatzen dute bien artean.
Liburu honen gaia asko gustatu zait gaurkotasuna duen gaia delako eta idazle asko ez direlako ausartzen horrelako gaiei buruz idaztera. Hala ere, Anjel Lertxundiren idazkera ez zait asko gustatzen nahiko korapilatsua iruditzen baitzait. Dena den, liburu hau irakurtzea gustatzen zaien nerabe guztiei gomendatuko nieke.
Itsaso Aranburu 1.A

ainara erabiltzaileak esan du...

Rosa dugu eleberri honetako protagonista. Txikitatik bere aita etxetik alde egin zuen eta hainbat tragedia bizi izan zituen, horregatik ez du ia inoiz bere haurtzaroa gogoratzen. Orain, ezkondu eta hilabete batzuetara, bere senarraren partez tratu txarrak jasotzen ditu eta Rosak bere bizitza osoan zehar gizonekin zorte txarra izan duela nabaritzen du. Gainera bere bizitza eguneroko ohikeriez eta tristuraz beterik dago; taberna eta gasolindegi batez arduratzen da bere senarra eta bere amaginarrebarekin batera. Hala ere, bere bizitzaren ohikeriak guztiz aldatuko dira Inazio ezagutzen duenean, gizon atsegin, gazte eta adeitsu bat. Honek hain ezti tratatzen du Rosa non Inazioz maitemintzen da. Isilpeka elkar ikusten dira denbora luze batez Iruñeko hotel batean eta jenderik gabeko guneetan baina badakite ezingo dutela Rosaren senarra ikusteko beldurrez gehiago iraun eta senarra hiltzeko plan bat adosten dute biek. Zalantzak izanda ere, dena antolatuta daukatelarik plana martxan jartzen dute baina azkenean, ez da haiek adostutako moduan gauzatuko.
Nire ikuspuntutik, Anjel Lertxundik sekulako gaurkotasuna duen gai batez idatzi duela iruditu zait, emakumearen tratu txarrez, alegia. Idazkera aldetik zenbaitetan maila zaila izanda ere, kapituluetan banatuta dagoenez eta istorioa interesgarria iruditu zaidanez oso eramangarria egin zait. Nolabait atsekabetuta utzi nau liburuaren bukaerak oso desberdina den beste bat espero nuelako. Oro har, amodiozko liburuak irakurtzea gustatzen zaienei gomendatzen diet batez ere baina, edonork irakurri dezakeen liburua da.

Unknown erabiltzaileak esan du...

ZOAZ INFERNURA LAZTANA
Tratu txarrei buruzko eleberri bat da. Rosa, liburuaren protagonista, tratu txarrak jasaten dituen pertsonaia da, beste protagonista Tomas da, Rosari jipoiak eta irainak egiten dizkiona.

Historian, Rosa eta Tomas errepide ondoko taberna eta gasolindegi batean lan egiten dute, hasieran dena ederto doa, Amalia (Tomasen ama) gaixotu arte, Rosa eta Amalia ez dira inoiz ondo eraman eta orain astelehenero Rosa Amalia zaintzera joan behar du zahar etxera. Amalia gaixotzen denean Rosaren infernua hasten da, Tomasek bere ama gaixotzearen errua botatzen diolako, Rosari jipoiak ematen hasten zaio. Bertatik aurrera beste hainbat jipoi pairatzen ditu Rosak, gehienbat Tomas oso mozkortuta iristen delako etxera eta haserrea Rosarengan botatzen duelako, hau egin ondoren Tomasek barkamena eskatzen dio eta sexu harremanak izanez, Rosari barkamena eskatzeko moduan. Denbora askoz horrela irauten du, Rosak, jipoian jasotzen ezer esan gabe Ignazio agertu arte. Ignazio tabernara doan pertsonetariko bat da, Rosaz maitemindu eta berarekin amodio historia bat izaten du.

Historiaren bukaeran Ignazio eta Rosa, Tomasez kokotaraino, eta Rosarengan jipoiak handitu ahala, Tomasen hilketa prestatzen dute biak elkarrekin joateko, baina ez da horrela gertatzen.

“Zoaz Infernura Laztana” liburua oso ona iruditu zait, Lertxundiren idazteko modua, nolabait esanda, zertxobait arraroa iruditu zait, ala ere, historia gustatu eta unkitu egin dit, ez daudelako liburu asko gai honetaz hitz egiten dutenik. Liburua atal batzuetan gogorra izan arren ez dago errealitatearen kanpo eta edozein etxetan gerta daiteke. Liburua gure adinetik aurrerako pertsonei gomendatuko nieke.

ANDONI GARCIA 1.A

Unknown erabiltzaileak esan du...


Narratzaileak kontatzen digun bezala, haurtzaro zaila izan zuen Rosak eta hori gutxi balitz, Tomasen jipoiak pairatzen hasiko da geroago, honen ama, Amaliak alzheimerra duelako. Dena den, Inazio azalduko da Rosa babesteko, zein deborarekin bere maitale bihurtzen da eta berari esker Rosak Tomaseri uzteko pausua ematea saiatzen lortzen du.
Beste aldetik, liburu honen argumentua,gaurkotasun handikoa dela esan daiteke, emakume batek senarrarengandik jasotzen dituen tratu txarretan oinarritzen baita. Beraz, esan daiteke genero beltzeko literatura eta gai soziala elkartzeko ahalegina egin duela idazleak liburu honetan. Nobela erraz irakurtzen da, baina batuzetan zaila ulertzeko.Argumentua interesgarria iruditu zait, baina nobelak atentzioa eman didaten zenbait elementu dauzka, oso koherenteak iruditu ez zaizkidanak. Hainbat narratzaileren nahasketa da osagai horietako bat, nire ustez, halako nobela batean soberan dagoena. Bestalde, garai aldetik dagoen zehaztugabetasuna ere aipagarria iruditzen zait, ez baitago jakiterik zehazki noiz kokatzen diren gertakariak: 60ko hamarkada gogora ekartzen duten osagaiekin batera, 80ko hamarkadaren erdialdekoak edota modernoagoak diruditen beste batzuk agertzen baitira. Ginera, idazleak oso ondo jakin du suspensea neurtzen argumentua garatzerakoan eta intriga maite duen irakurlea erraz geratuko da kateatuta gasolindegian lan egiten zuen emakume horren istorioan.

MARTA VILLA 1.A

Unknown erabiltzaileak esan du...

Liburu honetan tratu txarrei buruzko istorio bat kontatzen da. Rosa liburu honen protagonista da, eta bere senarra Tomas da. Kafetegi eta gasolindegi bat dute, eta bertan egiten dute lan. Tomasen amarekin bizi dira, Amalia izena duena, eta Rosarekin ondo moldatzen ez dena. Denbora pasa ahala, Amalia alzheimerraz gaixotzen da, eta momentu hortan Rosa eta Tomasen arteko arazoak areagotzen dira, Rosa jipoiak eta abusu psikologikoak jasan behar dituelarik. Bere bizitzak beldurra du oinarri. Rosak Tomas nahi duen guztia egiten du, jipoiak ez jasotzearren. Jipoi bakoitzaren ostean, Tomasek sexuaren bitartez barkamena eskatzen dio; baina guztiz oker dago. Horregatik, Rosa, bizitza paralelo bat izaten hasten da bere maitale Inaziorekin.

" Zoaz infernura, laztana " liburua, liburu paregabea iruditu zait, arlo guztietan. Nire ustez, oso ondo idatzia dago. Oso ondo adierazten du, nola sentitu daitekeen tratu txarrak jasaten ari den pertsona bat. Argumentua ere, oso ona da; istorio hau errealitatean pasa daitekeelako. Batzuetzan oso gogorra da, baina ondo dago konturatzeko noraino heldu daitekeen pertsona bat. Liburu hau guztiz gomendagarria iruditzen zait.

Unknown erabiltzaileak esan du...

Liburu honetan, emakume batek bere senarrarengandik jasotzen dituen tratu txarretan oinarritzen da. Liburuaren protagonista Rosa izena du,emakume gazte eta ederra. Rosa, bera baino zaharragoa den gizon batekin ezkonduta dago, Tomas. Taberna eta gasolindegi baten jabe dira eta Rosak batez ere, ordu asko pasatzen ditu bertan. Amalia, Rosaren amaginarreba, Rosa gorrotatzen du lehen aldiz ikusi zuenetik. Amalia alzheimerraz gaixotzen denean, bikotearen arazoak handitzen dira eta Tomas Rosa jipoitzen du edozein aitzakia bilatuz. Hori gutxi balitz, Tomas borroka guztien ondoren Rosaren barkamena lortu nahi du sexuaren bitartez. Bere maitaleari esker, Inazio, egoera latz horri aurre egiten dio eta Tomasekin bukatzen saiatzen dira.
Liburua asko gustatu zait. Irakurtzeko erreza eta erosoa da eta hasieratik harrapatu nau. Lertxundik, emakumearen barne sentimenduak oso ongi azaltzen dituela iruditu zait. Hala ere, beste bukaera bat espero nuen, zehaztasun gehiagorekin agian. Edonori gomendatuko nioke, gai hau gure gizartean oso ikusia baitago eta jende askori interesatzen zaiola uste dut.

Unknown erabiltzaileak esan du...

ZOAZ INFERNURA,LAZTANA
Anjel Lertxundiren eleberri honetan senarra-emazte baten istorioa kontatzen da, Rosa eta Tomasen istorioa. Rosa eta Tomas taberna eta gasolindegi baten jabe dira, bakoitza bere zereginak ditu haietan eta istorioaren gertaera asko tabernan eta gasolindegian gertatuko dira. Rosa tratu txarrak jasotzen ditu Tomasengandik, eleberrian tratu txarrei buruzko pasarte asko kontatzen dira. Amalia Tomasen ama da eta gaixo dago, Tomas ez da bere amaz arduratzen eta ardura guztia Rosari uzten dio, azkenean zahar-etxe batean sartzen dute. Inazio eleberri honetako beste pertsonai garrantzitsua da, Rosaren maitale bihurtzen da, Rosak Inaziorekin dagoenean guztiz eroso sentitzen da eta biek nazkatuta daude Tomasen tratu txarrengatik eta egoera horrekin bukatzea adosten dute.
Liburu hau asko gustatu zait irakurtzea, gainera oso erraza iruditu zait irakurtzea,irakurtzen duzun bitartean pasarte eta datu berriak ematen dituelako horrezkero arreta eta intriga sorrarazten dizu liburuaren bukaera arte.Gai nagusia tratu txarrak dira, gainera gaur egun bizitzan nagusi den gai bat da orduan istorioa errealagoa badirudi.Liburua edozein adineko pertsoni gomendatuko nieke.
Uxue Oyarzun. 1.B

Unknown erabiltzaileak esan du...

ZOAZ INFERNURA LAZTANA
Liburu hau tratu txarrei buruzko eleberri bat da. Rosa eleberriko protagonista da, eta Tomasekin eskonduta dago. Rosak Tomasengandik jipoiak eta irainak jasaten ditu. Bikotea, errepide ondoan gasolindegi eta taberna bat daukate. Hasieran bikotea oso ondo bizitzen dira. Amalia Tomasen ama da, eta Amalia eta Rosa ez dira oso ondo eramaten. Egun batean Amalia gaixo jartzen da, eta horrek Rosari ez zaio batere gustatzen, Rosa Amaliari zaintzera zahar-etxera joan behar delako. Tomasen ustez bere ama gaixo egotearen errua Rosarena da, eta Rosa jipoitu eta beraren errua dela esaten dio beti Rosari. Jipoien eta irainen ondoren, Tomasek eta Rosak harreman sexualak izaten dituzte, eta Tomasen ustez horrela barkatzen dira .Ignazio beti tabernara doan pertsona bat da, eta Rosataz maintemintzen da. Denbora pasata amodio historia bat izango dute. Ignazio eta Rosa Tomasen hilketa prestatzen dute, berataz alde egiteko, baina azkenean ez da hori pasako.
"Zoaz infernura Laztana" nire ustez oso erraz irakurtzen den liburu bat da. Mota honetako historioak ez dut inoiz irakurri, eta gustatu zait irakurtzea. Nire ustez bizitza nolakoa den eta tratu txarrak ez direla egin behar pentsarazi egiten dizu, baita emakumeak nola pasatzen duten pentsarazi egiten dizu. Nik liburu hau gomendatuko nuke.
Iker del Caño.
1.D

Unknown erabiltzaileak esan du...

Liburu honetan, emakume batek bere senarrarengandik jasotzen dituen tratu txarretan oinarritzen da. Liburuaren protagonistak Rosa izena du,emakume gazte eta ederra. Rosa, bera baino zaharragoa den gizon batekin ezkonduta dago, Tomas. Taberna eta gasolindegi baten jabe dira eta Rosak batez ere, ordu asko pasatzen ditu bertan. Amaliak, Rosaren amaginarreba, Rosa gorrotatzen du lehen aldiz ikusi zuenetik. Amalia alzheimerraz gaixotzen denean, bikotearen arazoak handitzen dira eta Tomas Rosa jipoitzen du edozein aitzakia bilatuz. Hori gutxi balitz, Tomas borroka guztien ondoren Rosaren barkamena lortu nahi du sexuaren bitartez. Bere maitaleari esker, Inazio, egoera latz horri aurre egiten dio eta Tomasekin bukatzen saiatzen dira.





Liburua asko gustatu zait. Irakurtzeko erraza eta erosoa da eta hasieratik harrapatu nau. Lertxundik, emakumearen barne sentimenduak oso ongi azaltzen dituela iruditu zait. Hala ere, beste bukaera bat espero nuen, zehaztasun gehiagorekin agian. Edonori gomendatuko nioke, gai hau gure gizartean oso ikusia baitago eta jende askori interesatzen zaiola uste dut.

Unknown erabiltzaileak esan du...
Egileak iruzkina kendu du.
Unknown erabiltzaileak esan du...

ZOAZ INFERNURA LAZTANA genero-indarkeriari buruzko jarduten duen eleberri bikaina da. Honetan, Rosaren -25 urteko emakumea- bizitza aztertzen du. Oso gaztea zelarik bere senarrarekin, Tomas, bizitzera joan zen. Tolosa aldeko gasolindegi bat daramate bien artean, eta bertan ere bizi egiten dira jatetxearen gaineko pisuan. Denbora pasa ahala, Rosaren alaitasuna, indarra eta bere izaera osoz aldatu egingo dira, bere senarrarengandik jasaten dituen tratu txarren ondorioz. Rosa amaierarik gabeko gurpil batean murgilduko da, Inaxio ezagutzen duen arte...

Eleberri honetan egileak ez du istorioa linealki kontatzen. Aldi berean, ez da Rosa bera narratzailea, baizik eta kartzelako psikologoa. Nahiz eta liburua amaitu baino lehen, egileak amaiera aurreratzen dizun, erabiltzen dituen baliabideek kontakizunarekiko interesa mantentzen laguntzen dizu.

Horregatik, nire ustez Anjel Lertxundiren lana ezberdina, nahiz bikaina da.