ZER BLOG MOTA DA HAU?

Motoa


7 iruzkin:

Unknown erabiltzaileak esan du...

“Motoa” izeneko liburu honen gaia gaur egungo egoerarekin oso lotuta dago. Izan ere, krisia, gazteen gorabeherak, adiskidetasuna etab. lotzen ditu. Igorrek, liburuko protagonistak, moto berri bat erosten du bere aitonak utzitako diruarekin. Hasieran oso gustura dabil motoarekin herritik alde batetik bestera. Baina bere bizitza aldatuko duen gertakizun bat gertatzen da, zaharragoa den neska eder bat ezagutzen du. Neska horrek eta bere lagunek, ez dute oso fama handia ikastolan, baina Irenek erakarrita, haien laguna egiten da. Etxeko arazoez gain, diruz larri, amak aita utzi etab. arazo larriagoetan sartuko da Igor, drogen inguruko munduan murgilduta. Igor erabilita sentitzen da Irene eta bere lagunen aldetik, baina bere adiskideek eta familiakoek lagunduta, mendekua hartzea lortuko du.

Nire iritziz, liburua oso interesgarria da, gaur egungo gaiak jorratzen dituelako, esaterako adiskidetasuna, maitasuna, gauaren mundua, krisia… Igor gure adinekoa izanik, identifikatuta sentitu naiz momentu batzuetan, eta gainera adin honetako gazteak sartzen diren arazoetan murgilduta ikusten da Igor, drogen mundua, ezinezko maitasuna, etxeko iskanbilak esaterako. Hizkuntzari dagokionez ez da batere zaila ulertzea, nahiz eta elkarrizketetan, ulertzeko astunagoa den hika erabiltzea. Gainera liburua motza izanik, azkar irakurri dut eta ez zait batere korapilatsua iruditu trama guztia. Bukatzeko, lehen esan dudan bezala protagonista nire adinekoa izanik, 15-16 urtetako gazteei gomendatuko nioke, haiek ere seguruenik identifikatuta sentiaraziko direlako istorioaren zenbait pasartetan.

Unknown erabiltzaileak esan du...

Eneko Barandiaran, 1.G.
LIBURUAREN LABURPENA:
Igorrek, hamabost urteko gazte isil batek, moto berria eskuratu du aitonak utzitako jaraunspen eta haren Tripazorro ezizeneko adiskidearen muntaketarako laguntzaz. Egun batean, bi lagunak Igorren motoan dabiltzan bitartean, Irene, institutuko neska eder baina helduago bat, estualdi batean ikusi eta motoaz baliatuz salbatu egiten dute. Orduan, honek hurrengo ostiralean bere mutil-lagun eta adiskideekin geratzea proposatzen dio Igorri esker moduan, eta nahiz eta lagunak lelo hutsak iruditu, Irenerengananzko erakarpena dela eta, aurkeztu egiten da. Denbora pasa ahala, haien arteko erlazioa sendotu egiten da, Irenek maitasuna adierazten bait dio. Alabaina, gau batean droga-negozioan sartuta daudela eta horretarako erabili egin nahi dutela ohartzen da Igor. Hortaz, droga gordetzen duten tokia aurkitu eta anonimoki ertzainei ematen die informazioa, arreba eta Tripazorroren laguntzaz. Amaitzeko, denak espetxeratu ondoren, Igorrek aitonaren herentziako soberan duen dirua aitari eman eta etxeko krisi-egoera konpontzen lortzen du.

IRITZIA:
Asko gustatu zait liburu hau haren alderdi guztietan. Hasteko, pertsonaia nagusiaren egoera gurearen oso antzekoa da: motoa gora, motoa behera, arratsaldeetan instituturako lanak egiten, etxeko iskanbilak, krisia, gaztetako maitasunak, etab. Gainera, liburua oso motza denez eta erabiltzen den hizkuntza sinpleagatik, oso erraz eta gustura irakurri dut. Pertsonaien aldetik ere, gure ingurukoen oso antzekoak direnez, nolabaiteko hurbiltasuna nabaritu dut irakurtzerakoan. Ondorioz, liburu hau dudarik gabe gomendatuko nuke, nire adineko jendeari, batik bat.

ivan martinez erabiltzaileak esan du...

Ivan Martinez, 1.F
Liburu honek nerabezaroko egoera sinple bat kontatzen digu. Igor,15 urte diruen gure protagonista, bere aitonak utzitako herentziarekin moto bat montatu zuen bere lagun "Tripazorro"-ren laguntzaz. Haiek motoarekin ibiltzea oso gustukoa zuten eta beti zenbiltzan herrian barrena harekin jolasean. Baina egun batean Irene izeneko neska heldu eta ezezagun bati arrisku batetik ateratzen laguntzean, Irenek gonbidatu egiten du Igor haren lagunekin eta mutil-lagunarekin joateko egunen batean. Igor, Ireneren edertsuna kontuan hartuz, nahiz eta bere lagunak batere ez gustatu, hara joatea erabakitzen du. Egun batzuk haiekin geratu eta gero droga kontuetan sartuta daudela eta dena bera eralbiltzeko trikimailu bat zela konturatzean, bere arrebarekin hitz egin eta tripazorroren aitaren laguntzaz poliziari deitu eta droga non dagoen esatean bere mendekua lortzen du Irene eta bere aita polizia ustela enkartzelatzen. Gainera, bere familiarekin egoera ona lortzen du aitonak emandako dirua aitari emanez diru arazoak konpontzeko asmoz.

IRITZIA:
Liburiu hau oso gustukoa izan dut pertsonaia nagusiaren egoera oso antzekoa izan delako nire egoerarekin edo edozein neraberekin. Printzipalki, nik liburu hau aukeratu nuen niri pertsonalki asko gustatzen zaidalako motoen mundua. Gainera, gaur egungo krisi egoerarekin normala da liburu honetan ilustratzen duen etxeko egoerarekin konpara ahal izatea. Gaur egun, zoritxarrez oso zabaldua dago drogen mundua nerabeen artean eta liburu honek zer egin behar dugun drogen munduari hurbiltzerakoan esaten digu. Liburu hau oso motza iruditu zait, nire ustez gehiago luzatu egin beharko zen beste egoera bat gehituz, baina orokorki oso gomendagarria da.

Iñaki Aizpuru erabiltzaileak esan du...


Iñaki Aizpuru 1.G

Liburuaren argumentua:

Honako liburu honek, gaur egungo familia batek jasan dezakeen egoera bat da, non, nerabe baten ikuspuntutik kontatzen da istorioa. Nerabea, Igor da, 15 urteko gaztea, non, ez zaio gehiegi gustatzen hitz egitea eta bestea arreta lortzea. Gainera, arreba bat dauka, Marina, 17 urtekoa eta haien gurasoak dibortziatuta daude, honetaz gain, Igorren aita arazo ekonomikoak ditu. Bere aitona hiltzerakoan, aitonak jaraunspena utzi zion, zilarrezko bitxi bat eta 10000 euro. Lortutako diruarekin, motor zahar bat erosi, eta Tripazorroren laguntzarekin, motoa trukatu eta primeran uzten dute. Igorri eta Tripazorrori asko gustatzen zitzaien motoan ibiltzea, baina egun batean tripazorrori lapurtu zioten. Motoa bilatzen ari zirenen bitartean, neska bat laguntza eskean dabil eta Igorrek laguntzen dio, motoarekin Irenen, neskaren, etxera eramanaz. Irenen mutil-lagunak eskertzen dio Irene laguntzeagatik eta beraiekin gelditzea proposatzen dio mutil-lagunak Igorri. Hemendik aurrera, zenbait Igorre jarrera aldatzen da eta zenbait gauza gertatzen zaizkio, eta zer gertatzen zaion jakiteko nahia baldin baduzu, irakur ezazu liburua.

Nire iritziz, liburu hau asko gustatu zait, gaur egungo nerabe baten bizitzari buruzkoa delako, non, egoera batzuetan, liburua irakurtzen ari zaren bitartean,niri gertatutako zenbait gertakizun eta liburukoak bat datoz eta horrek irakurtzeko nahia handitu zizkidan, gutxienez nire kasuan. Honetaz aparte, badaude zenbait egoera oso ohikoak direnak Ameriketako pelikuletan, adibidez nola maitemintzen den Igor Irenetaz. Norbaiti irakurtzea gustatzen bazaio edo ikastolan liburu bat irakurtzeko behartzen bazaituzte, liburu hau irakurtzea gomendatuko nuke.

Unknown erabiltzaileak esan du...
Egileak iruzkina kendu du.
Unknown erabiltzaileak esan du...

Igor 15 urteko mutil isil bat da eta marina bere 17 urteko arreba da. Beraien gurasoak bananduta daude eta bere aitona hiltzean 10.000€ eman zien bakoitzari. Igorrek diru horrekin moto zahar bate erosten du eta tripazorrorekin, berria uzten dute. Egun batean, tripazorroren motoa bilatzen ari zirela, norbaitek lapurtu zuelako, neska bat ikusten dute arriskuan. Neska hori Irene zen eta Igorrek bere etxera eramaten du. Horregatik, Ireneren mutil laguna beraiekin ostiral gauean ateratzeko eskaintzen dio. Ireneren lagunekin gelditzen da ostiral gauetan eta bere jarrera aldatzen hasten da. Azkenik igor konturatzen da erabili nahi dutela, draga ezkutatua dagoen tokia aurkitzen du eta anonimoki salatzen ditu ertzainei, marina eta tripazorroren laguntzarekin. Egoera ekonomiko txarrean zeudenez aitona emandako dirua bere aitari ematen dio.

Liburu hau asko gustatu zait, motorren mundua gustatzen zaidalako eta zenbait momentutan identifikatua sentitu naizelako. Nire ustez, igor eta lagunak antza dute gure bizitzarekin. Liburua pixka bat motza izan da historia luzeagoa izatea gustatuko litzaidake. Azkenik liburu hau erraza irakurtzeko da eta motoak gustuko duten 16 urte inguru duten gazteei

geografia erabiltzaileak esan du...

Kaka bat da liburua.