ZER BLOG MOTA DA HAU?

Berandu da gelditzeko

7 iruzkin:

Unknown erabiltzaileak esan du...

liburu honetan agertzen diren gai nagusiak izan daitezke
gazteen bizitza eta haien arazoak, adibidez drogak, alkohola
gazteak egiten dituzte parrandak.
Liburu honek kontatzen digu Mikelen bizitza, Mikel Bilbon bizi
bere etxe-kidearekin, Dionisos. Mikel musikako talde batean dago,
Zuria-Beltz izenekoa, talde honetan Ane eta Jon ditu partaide eta
bere lagunak dira. Liburuan kontatzen duenez taldearen managger-a
Txapli da eta honek beti parrandan egon nahi du eta laukote hau
drogetan sartuta daude.
Mikelen bizitza aldatuz doa liburuan zehar, kazetaritza ikasi du eta
lan bat lortzen du.
liburu hasieran mikel egitzen du lagun bat Jokin izena duena, Aneren
lehengusua dena, azkenean Jokin ETAko partaide bat da eta atxilotu egiten
dute. Mikel jakin gabe laguntzen dio eta horregatik Bilbotik joan egiten
da pentsatzen duelako poliziak bere bila dagoela.
liburuaren hasieran ez nuen ezer ulertzen baina irakurriz joaten zarenean gauzak ulertu egiten dituzu pixka bat gehiago, nire ustez liburua ondo dago nahiz eta nire gustukoa ez izan, gustatu zait baina ez asko.
Jon Gonzalez Vega 1.B

Unknown erabiltzaileak esan du...

Mikel izeneko gazte bat istoria honen protagonista da. Mikel Bilbon bizi da Dionisos izeneko gizon batekin. Mikeleri musika asko gustatzen zaio eta Zuri-Beltz izeneko musika talde batean sartzen da. Bertan Ane eta Jon izeneko bi gazte ezagutzen ditu, taldearen partaideak direnak. Bilboko festa batzuetan, Aneren lehengusu bat ezagutzen du eta istorio guztiaren zehar Mikeleri arazo asko sortzen dizkio, ETAko kide bat delako eta poliziatik ihesian dabil.
Liburu hau gustatu zait, ondo irakurtzen delako eta gazteei gertatutako gorabeherak kontatzen dituelako naturaltasunez; haien harteko haserreak eta liskarrak, diru kontuak, lanpostua izateko beharra etab. Alkolaren eta drogaren kontuak ere kontatzen ditu modu egoki batean.

Unknown erabiltzaileak esan du...

BERANDU DA GELDITZEKO:
Liburu honen protagonista Mikel izeneko gazte bat da. Mikel, Zuri-Beltz musika taldearen partaidea da. Talde horretan Ane eta Jon izeneko bi gaztetxo daude eta taldearen managger-ak Txapli izena du eta parranda ikaragarri gustatzen zaio. Talde honetako partaide guztiak drogetan sartuta daude. Mikel Bilbon bizi da Dionisosekin. Bilboko festetan, bere taldekide Aneren lehengusu bat ezagutzen du. Gerora, izugarrizko arazoak ekarriko dizkio ezagututako lehengusu hurak, ETAko partaidea delako eta poliziatik ihesi dabilelako.
Istorioan zehar, Mikelen bizitza aldatuz joango da. Berak ikasitako ikasgaian lana aurkituko du. Eleberri honek bikain azaltzen ditu gazteen gorabeherak: beraien arteko liskarrak, haserreak eta arazoak, lanpostuen eta diruaren beharra, etab.
Nire ustez gustura irakurtzen den liburu bat da, gazte baten arazoak islatzen dituelako eta denetarik ikusteko aukera ematen digulako. Hasiera batean zaila egin zait istorioa ulertzea, baina azkenean oso ondo irakurri dudan liburua izan da.
Aroa Alcaide 1.B

Andrea erabiltzaileak esan du...

Protagonista Mikel da. Istorio hau 2000. urtean gertatzen da. Mikel, Zuri-Beltz musika taldeko baxujolea da, baina ez dauka ez lanik ez dirurik. Zuri-Beltz taldeko partaideak Mikel, Ane eta Jon dira. Diru falta kontuengatik, Mikel Dionisio, gizon xelebre batekin bizitzen ari da. Biak, pisu batean bizitzen ari dira. Istorioaren gauza gehienak, Bilbol gertatzen dira. Gau batean, Bilboko festa batzuetan, bere taldekideko neskaren, Ane, lehengusina ezagutzen du. Bere lehengusua Jokin deitzen da. Baina mutil hori, Jokin, Mikeli arazoak ekarriko dizkio, lehengusu hori ETA-ko kidea delako, eta istorio guztian zehar, poliziatik ihesian dabiltzate. Istorioan zehar, Euskal Herri osotik mugitzen dira pertsonai hauek.

Liburu hau gustatu zait, idazlea, Unai Iturriaga, azaldu dituelako gazteen gorabeherak, adibidez beraien arteko liskarrak eta haserreak, lanpostuen beharrak, diru kontuak... etab. Ere bai, azaltzen ditu gai batzuk, gizartearentzako ez direnak oso atseginak, adibidez, drogak eta alkohola, adierazten ditu naturaltasunez. Gainera, liburuko pasarte batzuetan umorez hartzen ditu gauzak, eta gustura irakurtzen duzu, baina ez horregatik bakarrik gustura irakurtzen da, ere bai da istorioan zehar ez zarela aspertzen, beti gertatzen delako zerbait, eta horrek istorioa interesgarria bihurtzen da. Liburu hau gomendatuko nioke gazteei.

Andrea 1.F

Unknown erabiltzaileak esan du...

Mikel izeneko gazte bat istorio honen protagonista da eta Dionisos izeneko gizon baten etxean bizi da. Mikel ez dauka dirurik ezta lanik ere, baina azkenean, ikasten ari den ikasgaian lana aurkitzen du. Historia hau Bilbon kokatuta dago, baina Euskal Herri guztitik mugitzen joaten dira. Mikel "Zuri-beltz" izeneko musika talde batean sartzen da, musika asko gustatzen zaiolako eta bertan, Ane eta Jon (taldearen partaideak) izeneko bi gazte ezagutzen ditu. Beranduago, Bilbon ospatzen diren festa batzuetan, Aneren lehengusua ezagutzen du eta honek, istorio guztiaren zehar Mikelreri arazo asko sortzen dizkio, poliziatik ihesian dabil eta.
Eleberri hau gustatu zait, oso istoria bitxiak kontatzen dituelako eta oso ondo eta azkar irakurtzen delako. Gazteen arteko gorabeherak eta gataztak kontatzen dira eta dibertigarriak izaten dira. Gai askotaz hitz egiten da liburu honetan eta modu egoki batez kontatzen eta tratatzen ditu.

Unknown erabiltzaileak esan du...

Hasteko,nire ustez liburu honek gai nagusi bat baino gahiago
dauzka, lehen aipatuko dudana gazteen bizitza eta haien arazoak izango zen,
adibidez drogak, alkohola gazteak egiten dituzte parrandak.

Liburu honek kontatzen digu Mikelen bizitza, Mikel Bilbon bizida
bere etxe-kidearekin, Dionisos izena duena. Mikel musikako talde batean dago,
Zuria-Beltz taldean, talde honetan Ane eta Jon ditu partaide eta
bere lagunak dira. Liburuan kontatzen duenez taldearen managger-a
Txapli da eta honek beti parrandan egon nahi du. Laukote hau
drogetan sartuta daude eta gehienetan alkohola edaten ere.
Mikelen bizitza aldatuz doa liburuan zehar,gauza asko gertatzen
zaizkio, adibidez kazetaritza ikasi du eta honi eskerlan bat lortzen du.

Liburu hasieran Mikel Jokin izeneko mutil batekin topo egiten du eta lagunak egiten dira, Aneren
lehengusua dena. Azkenean Jokin ETA-ko partaide bat da eta atxilotu egiten
dute. Mikel jakin gabe laguntzen dio eta horregatik Bilbotik joan egiten
da pentsatzen duelako poliziak bere bila dagoela.

Hasiera batean, liburua irakurtzen hasi nintzenean, ez nuen ia ezer ere ulertu, pertsonaiak
agertuz joaten dira eta batzuetan ez dizu esaten nortzuk diren, liburua irakurtzen
duzun bitartean konturatu egiten zara hainbat gauzetaz, hau da, zeintzuk dira pertsonaiak edo
Mikeli gertatutako gauzak, nire iritziz liburua ez dago gaizki, baina ez da nire gustuko
liburu batizan, erraz irakurri dut baina istorioa ez zait oso erakargarria egin, esan beharko nuke
liburuaren izenburuarengatik hartu nuela liburua baina ez da nik pentsatzen nuen bezala.