ZER BLOG MOTA DA HAU?

Autokarabana


3 iruzkin:

Unknown erabiltzaileak esan du...

Jon de Pedro 1.A

Iritzia:
Niri liburu hau ez zait gehiegi gustatu, luzeegia da nire gustorako, hartu nuenean, pentsatu nuen autokarabanetako bizimodua kontatuko zuela baina ez da horrela izan. Ez da oso erraza da ulertzeko, beraz gustoko duena irakurtzeari gomendatuko nioke, baita maila egokia dutenei. Ondo ulertzen bada ona da.

Argumentua:
Liburu hau Fermin Etxegoien idatzi zuen, eta esperientzian oinarrituta dago, hau da, berari gertatu zitaion historio bat da. Gaur egungoko historio bat da, protagonista Elias Aldasoro da. Bilbo eta Oñati artean gertatzen da historioa. 40 urte bueltan dabilen oñatiarra da Elias, Bilbon bizi dena aspaldi. Bizimodua hankaz gora dauka, Dibortziatua dago eta, alaba txiki baten aita dena, baina ez daki bera zaintzen, oraingo bikoteak ere utzi egin du, 40 urteko krisialdian murgilduta dago, lanean ere zorte handiegirik izan ez duena… Oñatira itzultzen da, kooperatiba batera lanera, proiektu itxaropentsu batera, baina proiektu honi ere ez zaio bideragarritasun handirik ikusten. Eliasen gorabeherak dira eleberriaren muina, trama oso sinplea du protagonistaren ibilerak eta kezkak, kooperatiba barruko azpijokoak da kezkatzen dutena

Unknown erabiltzaileak esan du...

Nire iritziz, liburu hau irakurtzea zaila gertatzen da, hizkuntza aldetik ulertzea zaila iruditu zaidalako.
Liburuak ez dauka ezer ikusirik karabana batean bizi ditzakezun abenturekin, beraz,
desilusioa gertatu zait liburua irakurtzerakoan.Hau guztia esanda, ez nioke liburu hau nire adineko inorri gomendatuko.

Eleberri honen protagonista, Elias Aldasoro da, 40 urteko oñatiarra, dibortziatua baina Irantzu izeneko emakume batekin harremana dauzkana.
Emazte ohiarekin alaba txiki bat dauka, baina hura zaintzeko arazo handiak suertatzen zaizkio, eta ez daki zer egin.
Eleberri hontan, idazlearen, hau da, Fermin Etxegoienen bizitzaren paralelismo bat da, idazlearen gertakizunak kontatzen direlako.

Unknown erabiltzaileak esan du...

Eider Encinas de Miguel.
1A.

Argumentua:

Elias Aldasoro, liburuaren protagonista, Oñatin bizi den 40 urtetako aita dibortziatu bat da. Emazteaz banandu zenetik, elkarrekin daukaten alaba txikia zaintzea egokitzen zaionean gero eta zailagoa egiten zaio. Gainera, Irantzurekin hasi duen amodio harremana ezinezkoa egiten ari zaio; beharbada kooperatibako lankideak direlako, "supergizona"-taz jeloskor dagoelako edo adin desberdintasunarengatik. Zeinek daki! Bestetik, gurasoekin daukan harrema hari batetik zintzilik dago eta arrebak eta gurasoek daukaten harremanak ere tentsioa areagotzen du. Bukatzeko, aipatu beharra dago, sexu kontuetan gero eta galduagoa sentitzen dela gauero Interneten sartzen denean eta batez ere, 50 urteko kooperatibako lankide batekin txortan egiten duenean.

Eleberri honek antiheroi garaikide baten istorioa kontatzen du; izan ere, 40 urtetako aita dibortziatu batek gaur egungo arazoie nola aurre egiteaz hitz egiten du. Jakintsu askoren arabera, Ferminek bere buruan oinarritu du protagonista eta, beraz, esan dezakegu liburua bere benetako bizitzaren paralelismo txiki bat dela.

Iritzia:

Bukatzeko eta liburuaren iritzi pertsonala emateko, esan beharra dut liburua ez zaidala gehiegi gustatu. Hartu aurretik, pentsatu nuen liburuak autokarabana batean bizitako pasarteez hitz egingo zuela, eta ez da horrela izan. Beharbada horregatik ilusioa galarazi egin dit. Hala ere, ulertzeko oso erraza egin zait hizkuntza nahiz egitura aldetik eta liburua oso ona da. Irakurtzea gustatzen zaioen norbaiti gomendatuko nioke eta nik irakurri dudan aurreikuspuntu horretatik ez hartzea esango nioke