ZER BLOG MOTA DA HAU?

Tangerko ametsak


3 iruzkin:

Sara erabiltzaileak esan du...

Sara Justo 1.A

Argumentua:

Fatima prostituta bat da, lan hori aukeratzera behartuta egon da hainbeste maite duen alabari jaten emateko.
Moussa, Fatimaren lagun afrikarra, Espainiako bidean Tangerren geratu behar izan zen Europara pasa ezinik. Bere familiari dirua bidaltzeko eta laguntzeko joan zen etxetik, baina orain kalean dago eta ez du ezta jateko dirurik ere.
Mohamed Espainiatik Tangerrera joan da lan bat egiteko. Tangerren Fatimarekin topatuko da eta biek afektuzko erlazio bat hasiko dute.
Azkenik, Lauraren istorioa dugu. Laura familia afrikar baten laguna egingo da, familia horren apopiloa den bitartean.
Protagonista hauek beraien ametsak lortzeko edozer egingo dute, baina Tangerko hirian zenbait hilketa gertatu eta gero ez da hain erraza izango. Izan ere, afrikarrek egin zituztela esaten hasten direnean Moussaren bizitza zaildu egingo da. Baina ez da arraroa bakarrik pateretan bidaiak egiten zituztenen hilketak izatea, batez ere bertako poliziari paterak ez zaienean ezer komenitzen?

Iritzia:

Ametsez beteta dagoen istorio hau gustatu egin zait. Ondo ulertzen den liburu bat da euskara aldetik. Kontaketa aldetik berriz, hasieran pixka bat nahasten zara, baina azkenean oso ondo ulertzen da eta liburu entretenigarria da, nahiz eta bukaera nire gustukoa ez izatea. Liburu hau beste leku batzuetaz irakurtzea gustatzen zaien pertsonei gomendatuko nieke.

Unknown erabiltzaileak esan du...

Liburu hau, hasiera batean, Laura Bamakora iristen denean hasten da, baina ez da argitzen zein den bere bidaiaren helburua. Mohammed hiltzailea, aldiz, Espainiatik Tangerrera joaten da, Tanger jende pobretuz garbitzeko eta turismoa erakartzeko.lan bat egiteko. Jende asko Afrikatik Europara pateraz joaten da, bertan zortea aurkitzeko asmoz, baina dirurik ez dutenez, dirua lortu arte Tangerren geratu behar dira eta horrek herrialdea jende pobretutaz betetzen du. Horregatik, Tangerren turismoa izateko,gobernuari ez zaio komeni hainbeste jende txiro egotea. Beraz, Mohammedi paterako bidaiak antolatzen dituzten pertsonak hiltzea agintzen dio, paterako bidaiak bukatzeko eta horrela herrialdea jende pobreez garbitzeko. Bere lana espero zuen denboran betetzen ari da, baina beste hilketa bat burutu ondoren hondartzatik paseatzen ari denean Fatima putakumea ezagutu eta bere zerbitzuak kontratatzea erabakitzen du. Aste horretan zehar, gauero, Fatima Mohammeden hotelera joaten da,goi-mailako pertsonen luxuak aprobetxatuz eta gainera, diru asko irabaziz. Egun horietako batean, Mohammedek Espainiara joateko patera batean sartu ahal diola esaten dio, bere lagunekin batera. Fatimak proposamena onartu eta Moussa (bere laguna ) eta bere umearekin batera pateran sartzen da, Tarifara joateko asmoz. Beste aldetik, Laurak, Afrikan daraman denboraldian; etxean hartu dion familiaren ohiturak nahiko ongi ezagutzen hasten da, bertako kide bat bezala sentituz, baina bera ez zen horretarako joan, beraien etxean hartu zioten familiari eragiten zion gertakizun bat esatera baizik, eta oraindik ez du gertakizun hori kontatzeko unerik aurkitu.

Niri liburua oso interesgarria iruditu zait, misteriozko puntu bat duenez, hurrengo orrialdeetan zer gertatuko den ez dakizulako. Idatzita dagoen moduaren aldetik korapilatsua dela esan daiteke, liburuan gertatzen diren ekintza batzuk liburua irakurtzen duzunean argi gelditzen ez direlako eta behin eta berriro pasarte hori irakurri behar duzu gertatzen dena benetan ulertzeko, baina, orokorrean, liburu hau gomendatzen dut, bukaeran espero ez duzuna gertatzen delako.

Edwin erabiltzaileak esan du...

Edwin Agirretxe 1.A


Historia honek hainbat pertsonai ditu; Laura, Mohammed, Fatima eta Moussa, non bakoitzak bere helburuak edo ametsak dituzte. Tangerren kokatzen dira gertakizun guztiak, azken ferryan heldutako Mohammed, Moussa eta, bera bezala, ez aurrera ez atzera bertan preso gelditu diren gizon eta emakume; Fatima eta Soraya prostitutak, paterako mafiosoak...askoren bizitza eta tirabirak kontatzen dira.
Norberak bere historioa dauka, esaterako: Mohammed espainatik etorritakoa da, lan baten bila. Bertan(tangerren) Fatimarekin aurkitzen da eta bere zerbitzuak probatu ondoren, beretaz maitemindu eta erlazio bat hasten dute.
Bestetik Lauraren bizimodua kontatzen digute. Izan ere, familia afrikar bat ezagutu eta haren ohiturak ezagutzen hasten da.
Azkenik Moussa dago, Fatimaren laguna, non europarako bidean Tangerren geratu behar izan zuen kalean eta dirurik gabe.
Denek edozertarako prest daude baina zenbait istilu eta hilketen ondoriz dena korapilatzen da eta dena zailtzen da beraien bizitzetan.

Liburu hau ez zait asko gustatu, niretzat pisutsua iruditu zait. Baina euskararen aldetik nahiko ondo ulertzen da, aipatzekoa da batzuetan gauzak korapilatzen egiten direla eta nahasten egiten direla. Gainera niri eleberri beltzak ez zaizkit gustatzen.