ZER BLOG MOTA DA HAU?

Ez naiz ni


6 iruzkin:

Unknown erabiltzaileak esan du...

Berrogei urte inguru dituzten gizon emakumeen egoerak azaltzen diren liburu honetan, hamabi istorioetatik “Arrosen arantza” izenekoa aukeratu dut. Bakarne eta Ane betidanik izan dira lagunminak. Anek beti miretsi du Bakarne, baino ez dio inoiz esan, alde batetik, onartzen duelako gorroto duela hain perfektua eta ederra izateagatik. Gazteak zirenean, mutil guztiak Bakarneren atzetik zebiltzaten eta Ane arantzarik gabeko arrosa balitz bezala sentitzen zen, nahiz eta bera polita izan, ezin zelako Bakarneren edertasunarekin konparatu. Denboraldi batean, Bakarnek bere bizitzako maitasuna aurkitu balitz bezala zegoen eta Nestor izena zuen, baina kanpora joan behar izan zen ikastera eta orduantxe aprobetxatu zuen Peruk, orain bere senarra dena, bera konkistatzeko. Orain Bakarne hiriaren kanpoaldean bizi da Perurekin eta bere semearekin, bizitza sozialetik apartatuta Peruk etxea erosi zuenetik. Anek sei urte daramatzazki Markelekin bizitzen eta semerik gabe nahiz eta saiatu. Bakarne oporretara bere familiarekin doala aprobetxatuz, Aneri deitu eta bere larrosondoa zaintzeko eskatu dio. Anek baietz esan eta lehenengo egunean ustelduta zeudela ikustean ordenagailua hartu eta konpobidea aurkitu zuen, baina bide batez Bakarneren Facebook-a irekia zegoela aprobetxatuz, Nestorrekin kontaktuan jarri eta Bakarneren telefonoa eman zion. Bakarne oporretaik pozik bueltatu zen eta larronsondoa primeran zegoen berriz.

“Ez naiz ni” Karmele Jaioren liburua tratatzen duen gaia asko gustatu zait, kontuan hartuta ez naizela irakurle amorratua. Irakurtzeko erraza iruditu zait eta bertan aurkitzen diren egoerak oso errealistak, nola pertsonaiak beraiek egindako bizitza osoa berregituratu nahi duten, monotonian eta asperduran ikusten dutelako haien buruak murgilduta. Batez ere, nire adinatik aurrerako neskeei gomendatuko nieke liburu hau, uste dudalako haiek emakumeak izateagatik hobeto ulertuko luketela liburuko egoerak.

Mirenii erabiltzaileak esan du...

(Enara Carrillo)
Raul arropa dendetako poltsekin agertzen da etxean eta Martak ezin du sinistu berak erosten bait zizkion beti. Raulek, aspaldian zuen belarritakoa jarri ez ezik, ile luze xamarra utzi du. Berriz ere gaztea izango balitz bezala. Gainera, Raulek Heavy Metal eta Rock entzuten hasten da.
Bi seme dituzte: Egoitz, 17 urtekoa eta Unai 5ekoa.
Bere bizitzeren egun guztiak berdinak direla konturatu eta Marta Raul beste neska batekin dagoela susmatuz bere lagunarengana, Silviarengana, aholku bila doa.
Egun batean, garbiketa egitean, aspaldiko gauzez beteriko kaxa bat aurkitzen dute eta han dago Raulen txupa beltza.
Egoitz lagun batekin joatean, Martak bere galtzak hartzen ditu eta drogak aurkitzen ditu. Rauli esatean, hauek porroak erretzen hasten dira balkoian. Gauzak berriz ere biziak izaten hasten dira. Haien urteurrena iristean, Marta, gazteago sentitzeko eta Rauli gustatzeko, larruzko galtzak janzten ditu eta Raulek haien urteaurrena gogoratzen duelaren itsaropenarekin sekulako afaria prestatzen du. Raul iristean, oparia ematen dio: BBK-Liven agertutako abestiak grabatu dizkio CD batean.


Liburu hau, Karmeleren beste liburuak bezala, irakurtzeko oso erraza dela iruditu zait eta haren deskribapen zehatzek hobeto imajinatzea laguntzen dute. Kontuan hartu behar dugu egoera errealistak lantzen dituela eta gainera 40 urteko emakumeen bizitzarenak. Karmele Jaio bezalako emakumeenak. Horregatik oso erraz idatzi duela iruditzen zait.
Niri ez zaizkit horrelako gaiak gustatzen eta are gutxiago 40 urteko emakumeen bizitzak baina irakurle amorratua izan edo ez izan liburu hau gomendatzen diet neskei. Haiek soilik ulertuko dituztelako liburu honetan suertatzen diren egoerak.

Unknown erabiltzaileak esan du...

Alaitz Elosegi
"Ez naiz ni" liburua hamabi atalez osatuta dago eta nik "Ekografiak" atala aukeratu dut.
Elena eta bere ahizpa gazteenak bidai bat egin behar dute.Bidai honen arrazoiak urduri jartzen dute Elenaren ahizpa eta gauetan horrekin amets egiten du. Bidaiaren arrazoia ume baten bila doazela da, baina ez da edozein ume, Elenaren ahizparen umea izango denaren bila doaz. Umea neskato txiki bat da bi urtekoa gutxi gorabehera eta Amina du izena. Elena eta ahizparen gurasoei ez zaie asko gustatzen ume bat hartzearen ideia, beraien ustez oraindik gizon bat aurkitu dezakeelako ume bat izateko, biena.Hala ere bere senarra izandakoarekin bueltatuko delakoaren esperantza dute gurasoek, Garirekin. Oso ondo pasatzen dute bi ahizpak elkarrekin bidaian zehar,aspaldian ez zutelako hain beste denbora elkarrekin egoteko. Elenari gogor xamarra egiten zaio bidaia etxetik urruti dagoelako eta inoiz ez zegoelako etxetik hain urrun. Elena etxera deitzen du eta bere senarrarekin hitz egiten du, Josu; eta bere bi seme-alabekin, Mikele eta Jon.
Etiopiara iristen Mamo izeneko neska beltzaran bat dago haien zain. Mamo umezurztegiraino laguntzen die joaten diren guztietan 4X4 kotxe batean doaz gizon beltzaren batekin.
Elenaren ahizpa beldurtuta dago ea Aminak baztertuko duen edo ez ez dakiela, eta amatzat hartuko duen edo ez kezkak kezkatzen duelako. Azkenean Amina Aulestira eramateko eguna iritsi da,eta Aminak onartuko duen edo ez jakingo du Elenaren ahizpak.


Karmele Jaoioren liburu hau gustatu zait baina ez asko.Gaien aldetik asko zait denetatik gordetzen duelako liburu honek,sentimenduak eta oso ondo ditu eta horrek liburua hobeto ulertzen laguntzen du. bestalde atalen artean zerikusia ez izateak ez zait asko gustatu kontatzerako momentuan zaila egiten zaidalako. Liburu hau emakume helduentzat gomendatzen dut, oso ondo ulertuko dituztelako liburuan agertzen diren hainbat gertaera,hala ere edozeinek irakurri dezakeen liburua dela uste dut ulertzeko erraza delako eta interesgarria iruditu zaidalako.

Unknown erabiltzaileak esan du...
Egileak iruzkina kendu du.
Unknown erabiltzaileak esan du...

Ez naiz ni" liburua 12 istorio laburrez osatuta dago. Denek antzeko gaia dute eta bakoitzeko perstonaiek kezkak, buruhausteak eta zerbaiten falta dute, nahiz eta zerena den ez jakin. Hauek guztiek zerikusia dute; zahartzea. Gehienak emakumeak izanda, beren bizitzako momentu bat iritsi da non gauzak ez dira haiek pentsatzen zuten bezala, eguneroko ohikerian murgilduta daude. Ez dute norbere burua ezagutzen, hutsune bat sentitzen dute haien barruan, bizitzeko pasioa galduta, eta maitasunarena ere, pasio hori berpizteko eta gaztetasunaren azken aldiak aprobetxatzeko saiakerak egiten hasten dira. Azken istorioan, "Gasteiz-Ibiza-Benidorm"-en Margak, protagonistaren lagunak, hauxe esaten dio Alazneri(protagonista): "zailena ez da zahartzea...zailena zahartzen hastea da". Kontu hau ipuin-bildumaren koska da. Denek 40 urte inguruko pertsonak dira, familia eta lana dutenak, eta guztia izan arren, ez dira pozik bizi, eta horregatik errealitatetik alde egiten dute beren pentsamenduetan, eta gaztearoko gauzak gogoratzen dituzte.

Liburu honetan lantzen den gaia jakinda, asko gustatu zaidala esan behar dut, zein gaia den eta nola landuta dagoen kontuan hartuta. 12 istorio ezberdinetan banatuta dago eta istorioak pertsonaien sentimenduetan oinarrituta daude. Gaia arrunta eta ohikoa da, eta nire ustez, denon kezka da, etorkizunean nola egongo garen, nola izango den gure bizitza zahartzerakoan. Eta helduen gehiengoa horrelako zerbait pasatzen egongo da ziur aski. Liburu interesgarria iruditu zait eta denei gomendatzen diet, batez ere emakume helduei, behar bada istorioen pertsonaiekin bat etor daitezke eta haiek ere aldatzen saiatu dezakete. Baina edonork irakurtzea ondo legoke, adin jakin batekin nola senti gaitezkeen jakiteko.

Unknown erabiltzaileak esan du...

Karmele Jaiok, 2012. urtean, “Ez naiz ni” liburua argitaratu zuen. Hasteko, liburu honek 181 orrialde ditu eta hamabi atales osatuta dago. Atal bakoitza, istorio bat azaltzen du, beraz hamabi istorioz osatuta dago. Gainera, istorioak ez daukate zerikusirik beraien artean. Dena delarik ere, istorio guztietan pertsonai nagusia edo gaia, emakumeei buruzkoa da. Ildo beretik, Karmelek eleberri honetan emakumeen indarra transmititzen digu. Lehenengo hariari jarraituz, emakume hauek berrogei urtekoak dira (gutxi gorabehera) eta istorio guztiak gaur egungoa dira.
Hori ikusi eta gero, orain eleberriaren lehenengo atalaren laburpena eskainiko dizuet; Patiotik datozen usainak.

Patiotik datozen usainak
Leire eta Txomin Jardines de Olarizu urbanizazioan etxe berri bat erosi dute. Nahiz eta aukeratzeko garaian etxe bat baino gehiago zeuden, Leirek hau aukeratu zuen (garestiagoa izan arren) urbanizazioan parke bat zegoelako. Leire txikia zenean amarekin bizi zen. Amak mandatuak egiterako orduan Marianjeselekin uzten zuen Leire. Marianjeles auzokoa zen eta haren alaba Miriamekin jolasten zuen Leire, etxeko patioan. Leirek txikitan ez zituen harreman askorik izan, beraz pentsatu zuen urbanizazioko parkea ondo etorriko zitzaiola bere semeek harremanak izateko eta jolasteko. Bere etxe berria estreinatu zuenetik, egunero parkera joaten zen; semeak eskolan zituela eta senarra lanean. Bere seme jaioberriarekin airea hartzera jeisten zen. Bertan beste neska bat zegoen; Maria izenekoa. Maria haurdun zegoen eta beste seme bat zeukan. Hasiera batean ez zuten eleketan egiten, baina denborarekin elkar agurtzen hasi ziren eta azkenean egunero lorategian hitz egiten zuten. Biei literatura gustatzen zitzaien eta egunero literatuari buruzko gaietaz hitz egiten zuten, eta hori Leireri asko gustatzen zitzaion. Egun batean, Mariak semea izan zuen eta horren ostean etxean gelditu izan behar zuen indarrak berritzeko. Gainera, bere aita hil egin zen eta ama bakarrik ez uzteko berarekin bizitzera joan zen. Adelina zuen izena. Hortik aurrera, Leirek parkera jeistean berarekin topo egiten zuen. Adelinarekin elkarrizketak mantentzea ez zuen gustoko. Horren ondorioz, erabaki zuen bere semearen urtebetetzea parkean ospatzea, urbanizazioko gurasoekin berbetan aritzeko eta Adelinari jaramonik ez egiteko. Beraz, urtebetetzerako dena prestatuta zeukanean, etxera igo zen patata tortila batzuk egitera. Igogailuan zihoala; parkera, konturatu zen luxuzko urbanizazio batean bizi zela eta han edonork etxe bat ezin duela erosi. Beraz, igogailuaren ateak zabaldu bezain laster, indarrez atera zen Leire lorategirantz.

Liburu hau irakurtzea asko gustatu zait. Erran beharra daukat, eleberria istorio desberdinak dituenez, hasiera batean iruditu zitzaidan aspergarria izango zela. Edozein modutan ere, hamabi istorio daudenez, istorio bakoitzak 10-15 orrialde ditu, beraz ez daude deskribapen askorik. Gainera, lehen esan dudanez, istorioak gaur egungoak direnez, oso errealak dira. Istorio askotan amaiera min izan nuen, ez duelako argi uzten nola bukatuko ote den. Nolanahi ere, eleberri hau pertsona guztiei gomendatuko nioke, erraz irakurtzen delako eta oso interesgarria delako.