ZER BLOG MOTA DA HAU?

Ortzadarra sutan

26 iruzkin:

Unknown erabiltzaileak esan du...

ORTZADARRA SUTAN (ANE BAYO 1.D)


Zortzi lagunen istorioa kontatzen digu. Hemezortzi urte zituztenean, ezagutu ziren (Alex, Imanol, Julen, Haritz, Alazne, Mirari, Arantxa eta Irene). Urte horretan, Donostian zegoen Imanolen anaiaren etxera joan ziren egun batzuk pasatzera, bertan mutilak eta nexkak elkartu ziren, harremana estutu zuten,... Opor horien ondoren, Julen eta Mirari alde batetik joan ziren, Alex bestetik, Imanol eta Alazne beraien harremana utzi zuten,... Hau da, taldea guztiz puskatuta gelditzen da. Hamabost urte pasa eta gero, dei bat jasotzen dute Imanolengan eta berriz denak elkartzen dira ermita txiki batean. Geldialdi horretan, jakingo dute, Alex gaixorik dagoela burutik. Beranduago Alex agertzen denean, beraiekin hitz egin, beraren gaixotasuna besteei berresan, eta ermitari sua ematen dio. Denek, taldeka lortzen dute ermita horretatik alde egitea eta salbu jartzea, Alex izan ezik. Lehenengo momentuetan, beste zazpi protagonistek pentsatzen dute, Alexek hil egin nahi zituela. Baina azkenik, konturatzen dira taldea berriz elkartzeko egiten duela hori.
Liburu hau asko gustatu zait, ez zait batere kostatu irakurtzea oso interesgarria izan bai da. Hala ere gustatu ez zaidan gauza bakarra hau izan da, liburuaren pertsonaiak hikaz hitz egiten zuten, horren ondorioz, batzuetan pixka bat kostatu zait beraien elkarrizketak jarraitzea. Fernando Morillo idazlearen lan hau, mundu guztiari aholkatuko nioke.

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

ARGUMENTUA:

18 urteko lau neska-mutilek udaldia pisu batean elkarrekin pasatzea erabaki zuten, eskolan ezagutuak ziren baina sakonago ezagutu nahi izan zuten . Elkar hobeto ezagutzen doazen heinean, laguntasuna, desioak, erokeriak, lehen sexu eta amodioa abenturak biziko dituzte. Elkarren berri izan gabe hamabost urte igaro ondoren, telefono dei batek denak elkartuko ditu berriro, eta bizitzaren ikuspegia aldaraziko dien gertaera biziko dute lagun batek prestatu dien sorpresagatik.
Historia bi gara desberdinetan gertatzen da, bata 1987an udaldia pisu batean pasatzen dutenean eta 2002 an 15 urte geroago telefono dei batek berriro elkartu egiten dituztenean. Nerabezarotik gaztarora eta gaztarotik nerabezarora saltona dabil momentu hori. Azpimarragarria da bi garaien arteko desberdintasuna, 18 urteetako bizitzeko grina, eta egunero bizitza krudela.

IRUZKINA:

Nire ustez liburu hau gazteen generokoa da, baina oso interesgarria. Liburuan zehar gertatzen den Urtez- urteko pertsonaien aldaketa ikaragarri gustatu zait. Liburua nahiko ona da eta ulertzeko oso erraza, batzuetan idazleak hitz asmatuak erabiltzen ditu gauzak menzionatzeko eta horrek pixka bat kolokan uzten zaitu. Liburuan zehar gertatutakoa erreala izan daiteke beraz gertakari batzuekin identifikatuta sentitu zaitezke. Oso ondo kontatuta dago eta barrea sorrarazten dizun liburuetako bat da.
Liburua irakurtzen zoaz heinean interesgarriagoa iruditzen zaizu eta ezin duzu irakurtzeari utzi, oso ondo sentitzen zara irakurtzen zoazenean.
Liburu hau edozein euskal irakurleri gomendatuko nioke, batez ere gazteei.
Asko gustatu zait liburuaren antolamendua. Kapituluka dago antolatuta eta kapitulu horien barruan azpi-kapitulu gehiagotan. Kapituluen tituluetan urtea jartzen dizu orduan badakizu gertakarietan kolokatzen eta flasbakak kontrolpean izaten. Azpi-kapituluen tituluak berriz bertan gertatuko den drama edo gertakariaren pista ematen dizu. Horrek kriston zirrara sortzen dizu.
Asko gustatu zait azken kapituluan izenburua azaltzen duelako.

Unknown erabiltzaileak esan du...

MAIDER MORENO 1.E
Argumentua:
Liburua zortzi lagunen (Irene, Arantxa, Alazne, Mirari, Alex, Imanol, Haritz eta Julen) gertaeraz hitz egiten du. Liburua bi zatitan banatuta dago. Lehenengo 18 urte zituztenean eta bigarrena 15 urte beranduago.
Hasieran 18 urte dituztenean gertatzen zaizkien gauzak kontatzen ditu: Udako oporretan Imanolen anaiaren etxera joaten dira egun batzuk pasatzera eta han gertatzen dena kontatzen du istorioa, hala nola: nola erlazionatzen diren, zeinekin izaten dituzten harremanak, eta abar. Uda hondoren beraien arteko harremana galtzen da, Mirari eta Julen alde batetik eta besteak bakoitzak bere aldetik.
Bigarren zatia, 33 urte dituztenean, Alexek tumore bat dauka eta Imanoli eskatzen dio lagun guztiak berriz elkartzeko. Ermita batean elkartzen dira eta Alexek bere bizi esperientziak kontatzen dizkie. Kontatzerakoan berak aurretik jarritako lehergailu bat eztanda egiten du. Guztiak salbatzen dira bera izan ezik eta bere lagunek konturatzen dira lehergailu horrekin guztiak berriro lagun izatea lortu nahi zuela.

Iritzia:
Nire ustez Fernando Morillo idatzitako liburu hau oso ongi dago gazteentzat, hauei aholkatuko nieke. Nahiko erraz irakurtzen da elkarrizketak hikaz idatzita egon arren. Niri istorioa asko gustatu zait, gaia gazteei buruzkoa delako,eta guk istorioarekin identifikatu al garelako. Niretzat gaia oso erakargarria da.

Unknown erabiltzaileak esan du...

ARGUMENTUA:
Liburu honek, zortzi lagunen istorioa kontatzen digu, Imanol, Alex, Julen, Haritz, Alazne, Irene, Mirari eta Arantzarena. Gazte garaietan ezagutu zuten elkar, hemezortzi urte zituztela. Denak hobeto elkar ezagutzeko eta harremanak sendotzeko, bidai bat egin zuten Imanolen anaiaren etxera, Donostiara. Aste batez egon ziren bertan, eta lehen sexu harremanak, desioak, lagun onak etab sortu ziren. Opor horietatik bueltan, bik bakarrik jarraitu zuten euren erlazioa, Julenek eta Mirarik, beste guztiek izandako harremana galdu zuten , taldea guztiz hautsi zen. Hamabost urte pasa ondoren, Imanolen dei batek elkartzen ditu guztiak berriz eta ermita batean biltzen dira. Alex izan zen elkartzearen arrazoia, burutik gaixo zegoen eta bere bizitzaren azken minutuetan taldea berriz elkartzeko ahalegin guztiak egin zituen.
IRITZIA:
Liburu hau asko gustatu zait. Oso interesgarria iruditu zait eta irakurtzen nioan heinean geroz eta gehiago irakurtzeko gogoa sortzen zitzaidan. Oso gai interesgarriak azaltzen ditu eta nire ustez gure adinean gai horiei buruz hitz egiteak interesa pizten digu. Asko gustatu zaidan beste gauza bat denboraren eragina da, gaztetan izandako bizi grina nola itzaltzen dioan. Hori dela eta irakurtzea oso erraza egin zait. Ez diot inolako gauza txarrik ikusi liburuari eta nire adineko guztiei gomendatzen diet, gure adineko abenturekin oso lotuta baitago.

Unknown erabiltzaileak esan du...

Maialen Etxegarai 1.A
Sinopsia:
Liburu honek zortzi neska- mutilen gaztetako gertaerak kontatzen dizkigu. Alazne, Imanol, Alex, Julen eta Mirari dira petsonaia nagusiak, Haritz, Irene eta Arantxa berrz bigarren maialako pertsonaiak. Alazne eta Imanolek elkar ezagutzen dute, gelakideak baitira. Egun batean, Alex eta Aratxa tabernan zeudela, opor egun batzuk egitea pentsatu zuten. Imanolen anaiaren Donostiako etxean pasatu zituzten egun batzuk, honek ezer jakin gabe. Horrela, zortzi lagunak elkarren artean ezagutzeaz gain, harreman sexualak tarteko, bikoteak sortu ziren. Herrira bueltatzean haien arteko harremanak galdu zituen gehiengoak, Mirari eta Julenek ezik. 15 urte pasata kide baten gaixotasunak taldea berriro elkartzea lortuko du, ezusteko amaiera batekin batera.
Iritzia:
" Ortzadarra sutan" liburua, oso interesgarria iruditu zait. Irakurketa ez zait batere astuna egin eta egun gutxitan bukatzea lortu dut. Hiztegiaren aldetik ere erraza izan da, eta bestalde, ez dut orrialde bat bi aldiz irakurri beharrik izan. Gaiak ere interesgarriak direla iruditu zait, eta hau dela eta gazteentzat oso liburu egokia dela uste dut.

maialencespe.blogspot.com erabiltzaileak esan du...

Maialen Céspedes, 1.A
“Ortzadarra sutan” liburua zortzi lagunen gertaerei buruzko liburu bat da. Liburuak hemezortzi urte zituzteneko gertaerak eta hamabost urte geroagoko gertaerak tartekatzen ditu kapituluen laguntzaz. Hasieran, taldea bi zatitan banatuta dago, alde batetik neskak daude (Irene, Arantxa, Alazne eta Mirari) eta bestetik mutilak (Alex, Imanol, Haritz eta Julen). Taldeak elkartu egiten dira ezagutzeko egiten duten bidai baten ondorioz. Guztiak Imanolen anaiaren Donostiako etxera joaten dira egun batzuk pasatzera. Bertako gertaerak kontatzen dituzten ahala, 15 urte geroago gertaera kontatzen da. Imanolek guztiak elkartzen ditu Alexek hau eskatzen diolako. Alexen guztiak batzeko planari esker, daramaten bizitzari buruz pentsatzea eragiten die.
Niri “Ortzadarra sutan” liburua gustatu egin zait, gazteei buruzko liburu bat delako, eta hau askotan gehiago erakartzen digulako liburu bat irakurtzeko orduan. Asko gustatu zait lehengo bizitza eta orain dutena kontatzen duelako. Gainera, oso erraza da irakurtzeko eta niri behintzat ez zait batere astuna iruditu.

Unknown erabiltzaileak esan du...

Liburu honen pertsonaiak, bi gazte taldetan banatuak daude, 18 urteko bi gazte taldetan hain zuzen ere. Mutilen taldea, Imanol, Alex, Haritz eta Julenek osatzen dute, neskena berriz, Mirari, Alazne, Irene eta Arantxak. Istorioan, haien arteko harremana azaltzen da.
1987ko udan, neska mutil taldeak, Imonolen anaiaren etxera joan ziren egun batzuk pasatzera, nahiz eta anaiak ez baimenik eman. Bertan haien harremanak estutu zituzten eta bikoteak eratu ziren. Baina egun horiek pasa eta gero, arazoak sortu ziren. Julen eta Mirari izan ezik, gainontzeko guztiak banandu egin ziren.
15 urte beranduago, Alexen dei bat jaso zuten, berriro guztiak elkartzeko asmoz. Ermita batean elkartu ziren, bertan, elkartzearen arrazoia zein zen jakin zuten eta ustegabeko gertakizun batekin amaitzen da istorioa.

IRITZIA:
Nahiko liburu ona iruditu zait, gainera, irakurtzen erraza da. Entretenigarria da, gure adineko gazteen eguneroko gertakizunak eta arazoak kontatzen baititu. Batere espero ez nuen amaiera izan du eta hori ere gustatu egin zait.
Gure adineko gazteei aholkatuko nieke Fernando Morilloren liburu hau.

Eneritz Etxeberria erabiltzaileak esan du...

Ortzadarra sutan liburuak, zortzi neska mutilen istorioa kontatzen digu, Imanol, Alex, Julen, Haritz, Alazne, Irene, Mirari eta Arantxarena. Hemezortzi urte zituztelarik ezagutu zuten elkar, eta denon artean hobeto ezagutu eta harremanak sendotzeko, bidai bat egitea erabakitzen dute, Imanolen anaiaren etxera, Donostiara. Aste batez egon ziren bertan, eta lehen sexu harremanak, desioak, lagun erlazioak etab sortu ziren. Opor horietatik bueltan, lagun taldea bananu egin zen. Julen eta Mirarik izan ezik, beste guztiek izandako harremana galdu zuten. Imanolek eta Alaznek haien arteko erlazioa utzi egin zuten, Alex bere aldetik joan zen, Arantxa beretik eta honela taldea guztia. Hamabost urte geroago, Imanolen dei batek lagun talde guztia elkartzen du berriz, ermita txiki batean. Alex izan zen elkartzearen arrazoia, gaixo zegoen, burutik gaixo, eta bere bizitzaren azken minutuetan taldea berriz elkartzeko ahalegin guztiak egin zituen, ermita erreaz. Denok taldetxoetan handik irtetea lortu zuten, Alexek izan ezik. Lagunek alexek hil egin nahi zuela pentsatu zuten, baina azkenean taldea berriro elkartu nahi zuela konturatu ziren.

IRITZIA:
Liburu hau asko gustatu zait. Oso interesgarria iruditu zait eta irakurtzeko erraza. Gai interesgarriak ukizen ditu, hau da, nire ustez gure adinekoei interesatzen zaizkigun edo, gai horiei buruz hitz egiteak interesa pizten dizkigun gaiak. Asko gustatu zaidan beste gauza bat denboraren antolaketa da. Liburua bi zatitan banandua dagoela esan daiteke, 1987 eta 2002.urtea, eta urte batetik bestera salto egitean, zer gertatuko den jakitearen gogoarekin uzten du liburuak, eta honek irakurtzeko gogo gehiago eman dit niri. Ez diot gauza txarrik ikusi liburuari, eta nire adineko gazteei gomendatzen diet.

Unknown erabiltzaileak esan du...

Sara Mariezkurrena 1.E
Oliburu hau bi urtre desberdinetan gertatzen da. Lehenengo zatia 1987. urtean gertatzen diren gauzak dira, eta beste zatia 2002. urteko gauza batean oinarritzen da. Liburuko protagonistak lau neska; Alazne, Irene, Aranxa eta Mireiak dira eta baita lau mutil; Imanol, Haritz, Alex eta Julen ere, neska talde bat eta mutil talde bat. 18 urte dituzteneak hasten da abentura delako hau, eta zortzi lagunak Imanolen anaiaren pisura doaz laupabost egun pasatzera hobe ezagutzeko. Han dauden denboran, haien artean gertatzen diren erlazioak eta mugimentduak kontatzen ditu. Etxera itzultzean, Julen eta Mirea elkarrik joaten dira, era hau da taldea separetzen duen arrazoietako bat. 2002. urtean berriz, 15 urte geroago hain zuzen ere, denak berriro ere alkartu egiten dira. Arrazoia Alex da eta buruan aurkitu dioten tumorea. Alexek nahi zuen bakarra berriro elkarrik egotea zen eta haiek bizitza gehiago bizitzea ere.
Iritzia.
Librua pila bat gustatu zait. Egia da ez ditudala Fernando Morilloren liburu gehiegi irakurri baina hone k ikutzen dituen gaiak oso interesgarria da. Liburua oso hizkuntza sinplean idatzia dago eta horreak aurrera egitera eramaten zaitu eta dena hobe ulertzera. Pertsonaiak gure adinaren inguruak izatea ere ona da identifikatua senti zaitezkelako. Liburu honen hariak eraman egiten zaitu. Gomendagarria nerabezaroan dauden gazteei.

Unknown erabiltzaileak esan du...

Bi lagun taldeen istorioa kontatzen digu liburu honek. Alde batetik, Mirari,Irene,Arantxa eta Alazne, eta bestetik Haritz, Alex,Julen eta Imanol. Liburu hasieran bide desberdinetatik agertzen dira, baina istorioa aurrera dihoala bi lagun talde hauek erlazionatu eta elkartu egiten dira, bidai bat egitera iritsi arte; Imanolen anaiak Donostian duen pisu batera astebete igarotzeko asmoz. Bertan haien arteko lehen harremanak, erlazio eta amodioak.. gertatzen dira. Liburuan zehar tartekatuz, denbora saltoak egoten dira, 1987. urtean ezagutu zirenean, eta 2002.ean momentuko bizitzan elkar jarraitzen dutela azaltzeko. Ezagutu zirenetik 15 urtera, telefono dei bat jasotzen dute, aspaldiko lagunak berriro elkartzeko asmoz eta bertan daramaten bizitza elkartrukatu eta pentsatzera etamaten die.
IRITZIA:
Gustoko izan dut liburu hau, irakutzeko erraza izan delako eta gure adinerako gai interesgarriak izan dituelako baita ere. Kapitulo motzak ditu eta honek errazago egiten du irakurketa, gainera denbora salto horiek gehiago barneratzen dute pertsona irakurketan. Ez zait batere aspergarria iruditu eta momentu oro kontzentratua egotera eramaten duen liburua delako, gomendatu egingo nuke.

Unknown erabiltzaileak esan du...

ARGUMENTUA: Istorio honetan zortzi lagunen bizipenak kontatzen dira. Lagun talde hau lau mutilek(Julen,Haritz,Imanol eta Alex) eta lau neskek (Mirari,Arantxa,Alazne eta Irene) osatzen dute eta Donostira joaten dira Imanolen anaiaren etxera egun batzuk pasatzera eta haien harremanak sendotzera. Bertan, batzuentzat gauz garrantzitsuak gertatuko dira eta beste batzuk desilusio handiak eramango dituzte. Lagun taldea sakabanatu egingo da, eta 15 urte geroago berriz elkartuko dira Alexen nahia lortzeko. Alex gaixo zegoen eta haren azken minutuetan taldea berriz elkartzea nahi zuen.Modu berezi eta tristean lortuko du lagun taldea elkartzea eta haien guztien artean berriro baloratzea.
IRITZIA: Liburu hau asko gustatu zait gure nerabezaroa asko identifikatzen duelako. Jende askok lagunak eta gauzen balorazioak alde batera uzten ditu eta azken finean gauz garantzitsuenetariko bat da hori. Liburu hau jende guztiari gomendatuko nioke,bainan batez ere gure adinakoentzat.

Unknown erabiltzaileak esan du...

Argumentua

Liburu honek, 18 urteko neska talde baten eta adin berdineko mutil talde baten arteko istorioa kontatzen du, baina 15 urte geroago. Alex, Imanol, Haritz eta Julen alde batetik eta Alazne, Mirari,Irene eta Arantxa bestetik.Hasieran, Imanol eta Alazne bakarrik ezagutzen zuten elkar, klase beran baitzeuden; baina Alexi, guztiak bidai bat egitea proposatzen die,haien arteko harremana hobetzeko.Imanolen anaia Donostian duen etxea libre egongo zenez,5 egunez han geratzea erabakitzen dute.Han esan bezala, hobeto ezagutzen hasten dira lagun bihurtuz eta sexu harreman batzuk ere gertatzen dira.Hala ere, hau guztia bukatu eta gero,denborarekin, zortzikotea banatzen da, Mirari eta Julen izan ezik.
Hortik 15 urtera,Imanolen dei baten ondorioz, zortziak Astigarribiako ermita batean afaltzeko elkartzen dira.Han tentsioz betetako mahai baten inguruan esertzen dira, inork ez daki zertarako ote zen afari hori, baina azkar jakingo dute.

Iritzia

Nire ustez, liburu oso ona da , gai interesgarria irudituz aparte, idazleak garai aldaketa (1987-2002)erabiltzen duelako irakurlea intrigarekin uzteko,irakurtzen segitzeko irrikaz eta hori nik behintzat asko baloratzen dut liburua arintzen baitu.Gainera, irakurtzeko erraza da eta ez oso luzea. Bukatzeko idazleak emandako misterio puntu hori asko gustatu zait, azkeneraino nola bukatuko duen ez jakitea.

Jurgi Sarasola

Odei Martin erabiltzaileak esan du...

ODEI MARTIN 1.B


Ortzadarra Sutan liburuak, zortzi lagunez osatutako koadrila baten istorioa kontatzen du. Mirari, Irene, Haritz, Julen, Alazne, Alex, Arantxa eta Imanol, gazte zirela ezagutu ziren, hemezortzi urterekin. Urte horretan, Imanolen anaiaren etxean bai neskak bai mutilak elkartu ziren (Donostian) eta haien harremanak estutu egin ziren. Handik aurrera parejak sortu ziren eta haien arteko tira birak, eta azkenik koadrila zeharo bananduta gelditu zen. Hamabost urte pasa ondoren, koadrila berriz elkartzen da Imanolen bidez, Alexek eskatuta. Momentu hortatik aurrera, zortzi lagunek egoera berri bati aurre egin behar diote Alexen gaixotasun batengatik.

Fernando Morilloren liburu hau asko gustatu zait, oso erraza egin zait irakurtzea, idazle honen liburu guztiak bezala. Alde batetik, errealista iruditu zait Fernandok pertsonaiei ematen dien elkarrizketa eta Euskara maila, gure adinekoa da. Eta bestetik nabarmendu behar det zortzi pertsonaien artean dagoen laguntasuna. Guztioi aholkatzen dizuet liburu hau.

Carolina Sánchez erabiltzaileak esan du...

Carolina Sánchez 1.B

ARGUMENTUA:
Liburu honetan bi talde ageri dira, nesken izenak Alazne, Irene, Arantxa eta Mirari dira eta mutilenak Alex, Imanol, Julen eta Haritz dira. Bi historia kontatzen dira modu batean esanda, alde batetik hemezortzi urte zituztenean eta bestetik hamabost urte ondoren. Hemezortzi urterekin, Alazne Imanoltaz maiteminduta dago, elarrekin egoteko proposatu nahi dio eta Ireneren ahizparen laguntzaz mutilen atzetzik joaten dira. Imanol Alexi kontatzen dio Alazne maite duela eta Alex Arantxarekin hitz egiten du haiek elkartzeko eta Donostian daukan pisu batera denak joateko. Mirari Alazneri esaten dio Alex maite duela baina justu Julen Mirariz maiteminduta dago eta Alex lagun bat bezala ikusten du Mirari. Mirari eta Julen elkarrekin ateratzen dira eta Alazne eta Imanol ere. Denboratxo bat pasata, Alex eta Alazne sexu-harremanak izaten dituzte eta Imanol ikusten die eta Alazneri agur esaten dio. Hamabost urte geroago, Mirari eta Julen elkarrekin bizi dira eta Imanolen dei bat jasotzen dute lehengo koadrilakoak elkartzeko Astigarribiako ermitan. Bileraren eguna iristen, hara joaten dira eta Imanolek harrera ematen die, bertan denak daude Alex ezik. Alex gaixo zegoen eta beredesira zen denak berriz elkartzea.

IRITZIA:
Hasieran kostatu zait liburua ulertzea bi istorio kontatzen direlako, hemezortzi urterekin hasten da, gero hamabost urte ondoren, berriz hemezortzi urterekin eta horrela bukatu arte. Liburua irakurtzen hasi nintzenean harritu zitzaidan nola kontatzen zen alde batetik mutilena eta bestetik neskeena, baina laburbilduz liburua asko gustatu zait gazteentzako istorio entretenigarria iruditu zaidalako.

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Argumentua:

Liburu honek Irene, Alazne, Arantxa eta Mirari izeneko lau neskaren, eta adin bereko Julen, Alex, Haritz eta Imanol izeneko beste lau mutilen harteko gertakariak kontatzen ditu, 18 urte zituztenean eta 15 urte geroago. Hasieran Imanol eta Alazne ziren elkarren hartean arremana zuten bakarrak, gainerakoak, Alexek izan zuen burutapenagatik estutu zituzten haien harteko arremanak, Imanolen anaiaren etxean elkarrekin bost egun pasa baizituzten. Handik aurrera gazte talde hontan bikoteak sortzen hasi ziren. Geroago, bakoitzak bere bideari ekin zion Mirari eta Julenek izan ezik. Hamabost urte beranduago, taldea Imanolen bitartez eta Alexek eskatuta elkartu egiten da, honen gaixotasuna dela eta bizitzako azken momentuak haiekin pasa nahi dituelako. Astigarrako ermitan biltzen dira afaltzeko, eta han denak jabetzen dira pertsonak barrutik begiratu behar direla eta ez kanpotik.

Iritzia:

Nire ustez liburu polita eta irakurterreaza da. Horrez gain, uste dut, Fernando Morillok, liburuaren idazleak, oso lan hona egin duela liburuaren egitura egiterakoan, denboran aldaketak eta etenak txertatu dituelako liburu osoan zehar, istorioari emozio gehiago emateko. Bukatzeko, iruzkindu nahi dut, liburuaren gaia oso interesgarria eta egokia irutzen zaitela.

Unknown erabiltzaileak esan du...

Miren Arranz, 1.A

ARGUMENTUA:Ortzadarra sutan neska eta mutil talde batzuen harremanari buruzko liburua da. Mutilen taldea Alexek, Imanolek, Julenek eta Haritzek osatzen dute. Neskena, berriz, Alaznek Mirarik, Irenek eta Arantxak osatzen dute. Hauek, Donostiako alde zaharreko pisu batera doaz, egun batzuk igarotzera. Imanol eta Alazne bikote bihurtzen dira. Julenek Mirari gustuko du baina Mirarik, Alex gustuko du. Mirarik eta Alexek sexu harremanak dituzte baina, Alexek esaten dio lagun moduan ikusten duela. Egun horietan zehar, Alex jokabide arraroa dauka,askotan bakarrik egoten da eta ile txuridun neska bat ikusten du, baina gero, beti desagertzen da. Itzultzerakoan, Alaznek eta Alexek sexu harremanak dituzte, beraz, Imanol ohartu orduko Alazne uzten du. 15 urte ondoren, Julen Mirarirekin bizi da eta Immanolen deia jasotzen dute. Denak elkartu egiten ermita batean , Alex izan ezik. Imanolek dio, Alexek garunean tumor bat duela eta eskizofrenia sintomak dituela, horrek arrazoitzen du ile zuriduna existitzen ez dela. Alex agertzerakoan eztanda bat dago eta denak aterako dira, Alex izan ezik.
iRITZIA: orokorrean gustatu zait istorioa gure adineko pertsonen giroa azaltzen delako. Irakurtzeko ez zait batere zaila iruditu, ezta astuna ere. Ondorioz, gure adineko edozein pertsonari gomendatuko nioke, izan ere, edonorri gustatuko litzaiokelako.

Unknown erabiltzaileak esan du...

"Ortzadarra sutan" liburuak bi lagun taldeen istorioa kontatzen du. Alde batetik neska taldea dago; Mirari, Arantxa, Alazne eta Irene osatzen dutena. Beste aldetik, mutil koadrila dago eta honek Haritz, Imanol, Alex eta Julen osatzen dute. Bi talde hauek ez dira oso ondo ezagutzen, baina laitara elkartu eta lagun onak egingo dira. Horretarako, Donostiara joaten dira egun batzuk pasatzera, hain zuzen ere Imanolen anaiaren etxera. Hemen, bikoteak sortuko dira eta beraien lehenengo sexu-harremanak ere. Baina taldea azkar banatuko da eta denborarekin bakoitza bere aldetik joango da. Mirari eta Julen izan ezik, hauek elkar biziko dira nahiz eta beraien arteko harremana bikaina ez izan. Hamabost urte geroago denek jasotzen diten dei baten bidez berriro elkartuko dira.

IRITZIA
Liburua asko gustatu zait. Nire ustez, gure adinerako pertsonentzat oso egokia da guri gustatzen zaizkigun gaiak ukitzen dituelako. Askotan identifikatua sentitu naiz liburuko pertsonai batzuekin eta beraien gogoeta eta ekintzekin ados egon naiz. Kapitulu laburrak ditu eta hori irakurketa arina izatea eta oso ondo ulertzea, nahasia izan gabe, eragiten du. Nerabeei gomendatuko nieke liburu hau.

Unknown erabiltzaileak esan du...

Iritzia:
Nik liburu hau gustukoa izan dut. Niretzat istorioak kontatzen zuen argumentua oso interesgarria izan da. Liburuak bere baitan bildu nau eta irakurtzen uzteari oso zaila egin zait. Liburua nire adineko edonori gomendatuko nioke. Aipatzekoa da, erabilitako euskara maila oso egokia dela eta elkarrizketetan gazteen hizkera mota adierazten duela; hikaz idatzia. Azkenik, liburuak daukan amaieran ez nuen bat ere espero.

Argumentua:
Liburuak Imanolek, Haritzek, Julenek, Alexek, Alaznek, Irenek, Arantxak eta Mirarik gazte garaian osatzen zuten koadrila, Donostiara egindako bidaiaz hitz egiten digu. Bertan Imanolen anaiaren etxera joaten dira. Haien arteko bizimodua hobetzen doa, baita beraien harremana ere. Baina Imanolen anaiak harrapatzen ditu eta etxera itzuli behar dira. Bidaia ostean, Julen eta Mirari besteengandik urruntzen dira. Alaznek eta Imanolek harreman bat hasten dute, baina Alaznek Alexekin harremanak izaten ditu, beraz, Imanol eta Alaznek moztu egiten dute. Aipatzekoa da, taldearen harremana asko eteten dela.
Donistiarako bidaia eta 15 urte geroago, Imanolen dei batek koadrila guztia elkartzen ditu. Guztiak ermita batean biltzerakoan adostu zuten. Bileraren arrazoia Alex zen. Gaixotasun larri bat zeukan eta bere azkeneko nahia taldearen elkarketa zen.

hezkuntzaemozionala-hliteratura erabiltzaileak esan du...

MARTA GUERRERO 1.B

ARGUMENTUA:
Liburu hau zortzi lagunen gertaerak kontatzen dizkigu.Alde batetik neskak daude: Arantxa, Alazne,Irene eta Mirari eta beste aldetik;Alex,Julen,Haitz eta Imanol.Lehenengo 1987. urtean kokatzen da liburua 18 urte dituztela.Zortziak ondo ezagutzen ez direla,Imanolen anaiaren Donostiako etxera joaten dira egun batzuk pasatzera.Egun hauetan, bikoteak sortzen dira eta sexu-harremanak ere.Alazne eta Imanol bikote bihurtzen dira.Baina egun batean Imanol, Alex eta Alazne ikusten ditu harreman sexualak izaten eta orduan Imanol Alazneri betiko agur esaten dio.Beste aldetik,Julenek Mirari gustuko du baina Mirariri hasieran Alex gustatzen zaio.Alex Mirari lagun bat bezala ikusten du bakarrik.Azkenean,Julen eta Mirari ateratzen hasten dira. Baina egun horiek bukatu zirenean lagun taldea banatu zen arazo batzuen ondorioz.Julen eta Mirari izan ezik,besteak banandu egin ziren. 2002an,hamabost urte pasata,Mirari eta Julen elkar bizi dira.Egun batean, Imanol deitzen die koadrilako guztiak leku batean berriro elkartzeko.Denak, Astigarribiako ermitan elkartzen dira.Hor konturatzen dira Alex burutik gaixo dagoela eta Alexek nahi zuen bakarra denak berriro elkartzea zela.

IRITZIA:
Liburu hau gure adineko gazteei gomendatuko nieke.Liburu hau asko gustatu zait nola dagoen antolatuta, Fernando Morillok garai aldaketak erabiltzen dituelako irakurlea intrigarekin uzteko eta irakurtzen jarraitzen eragiten dizulako.Bestalde,istorioa asko gustatu zait gure adinekoei gertatzen zaizkien gertaerak direlako. Horregatik,identifikatuta sentitu naiz hainbat gertaerekin. Gainera, irakurtzeko erreza da eta ez da astuna.

Unknown erabiltzaileak esan du...

EVA ARANGUREN 1-D

Argumentua:
"Ortzadarra sutan" liburuak, gai nagusi bezala, 8 neska-mutilen arteko harremanak kontatzen dizkigu. Donostiara egiten duten bidai batean, beraien arteko harremanak estutzen dituzte. Bertan, harreman-sexualak, gezurrak, beldurrak, kezkak etabar aipatzen dira. Urteak pasa ondoren, berrelkartzea erabakitzen dute kuadrilako kide baten gaixotasuna dela eta.

Iritzia:
Liburu hau izugarri gustatu zait hainbat arrazoiengatik. Lehenik eta behin, hizkuntza maila nahi egokia eta ulerkorra da. Gaiari dagonkionez, eguneroko gaiak direnez oso interesgarriak iruditu zaizkit. Azkenik, gure adina duen jendeari gomendatuko nieke, liburuan gertatzen diren gertakizunak gure eguneroko bizitzan gertatzen baitira.

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Ayumi Aguirre 1.A

Liburu hau donostin gertatzen da, bi mutil neska talde baten hartean. Denborarekin ezagutzen dira eta beraien hartean maitasun kontuak egiten dute. Kontakizun hau 1987ko udan gertatzen da eta irakurtzen joan ahala, denbora salto bat gertazen da gertakizun bat ondoren. 15 urte pasatzen da eta gauzak aldatu ziren, pertsonai batek errudun sentitzen da arazo baten gatik, eta konpontzea erabiki zuen. Berriz kuadrilla elkartzea pentsatu zuen eta astigarragan gelditu ziren. Lagun honek tumore bat aurkitzen zaio buruari, eta azkeneko agurra esatea erabaki zuen bere laguneei. Ermita orretan egonda, bat batean eztanda bat entzuten dute eta ermita sutan hasten da. Denok ihes egitea lortzen dute, gaixo dagoen laguna izan ezik, Orduan kunturatu ziren pertsonak begiratu behar dugula nola garen ere barrutik, eta ez eman garrantzia azaleko itsura bakarrik.

Gomendatuko nuke liburu hau, maitasun mundia gustatzen zaionari eta gure arteko gazteentzat. Nire iritziz, ez zait asko gustatu liburu hau, baina azkeneko atala polita iruditu zait. Liburuan gauzak gertazen dira, baina pisutsu egin zait. Hiztegi aldetik erraza izan dela uste dut.

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Beñat Dorronsoro 1.A

iritzia:
niretzat liburu hau pixka bat astuna egin zait, baina aipatzekoa da ere bere mezu edo argumentua interesgarria dela. libur u hau geure adineko pertsonei gomendatuko nioke, bertan gertatzen diren historia askorekin identifikatuta sentituko ahal direlako, eguneko bizitzan gertatzen zaigun gauzak gertatzen zaielako protagonistei

argumentua:
liburuak Julenek, Haritzek, Arantxak, Irenek, Alexek eta Alaznek koadrilakoei gertatzen zaien gertaerak.bai amodiozkoak, bai festetan edo beste lekuetan. Liburu honetan bi espazio eta denbora daude, lehenegoa donostin da, eta bigarrena 15 urte geroago kokatzen gaitu, alexek koadrilako guztiak elkartzen ditu, beraiei zerbait esateko daukalako.

Unknown erabiltzaileak esan du...

ARGUMENTUA: Istorio honetan 18 urteko zortzi lagunen bizipenak kontatzen dira. Lagun talde hau lau mutilek(Julen,Haritz,Imanol eta Alex) eta lau neskek (Mirari,Arantxa,Alazne eta Irene) osatzen dute eta Donostira joaten dira Imanolen anaiaren etxera egun batzuk pasatzera eta haien harremanak sendotzera. Bertan, batzuentzat gauz garrantzitsuak gertatuko dira eta beste batzuk desilusio handiak eramango dituzte. Opor hauek eta gero lagun taldea sakabanatu egiten da,alde batetik Julen eta Mirari elkar joango dira, eta Imanol eta Alazne aldiz, haien erlazioa utziko dute bizitzaren tentazioengatik. Sakabanatu ondoren, 15 urte geroago berriz elkartuko dira Alexen nahia lortzeko. Alex gaixo zegoen eta haren azken minutuetan taldea berriz elkartzea nahi zuen.Modu berezi eta tristean lortuko du lagun taldea elkartzea eta haien guztien artean berriro baloratzea.
IRITZIA: Liburu hau asko gustatu zait gure nerabezaroa asko identifikatzen duelako. Jende askok, lagunak eta gauzen balorazioak alde batera uzten ditu bizitzaren tentazioengatik eta momentu on bat pasatzeagatik, eta azken finean gauz garrantzitsuenetariko bat da hori. Tentazioak momentu baterako dira soilik,aldiz lagunak eta maite dugun jendea betirako. Liburu hau jende guztiari gomendatuko nioke,bainan batez ere gure adinakoentzat.

Unknown erabiltzaileak esan du...

Nerea Illera 1.D

Liburu honek, zortzi gazteren istorioa kontatzen digu (Imanol, Alex, Julen, Haritz, Alazne, Irene, Mirari eta Arantza). Hemezortzi urte zituztela ezagutu zuten elkar. Denak hobeto elkar ezagutzeko eta harremanak sendotzeko, Alexek bidai bat egitea proposatu zien lagunei, Donostiara bidaia egitea. Imanolen anaiaren etxera aste bat pasatzera joan ziren eta bertan lehen sexu harremanak, desioak etab sortu ziren. Opor horietatik bueltan, bi gaztek bakarrik jarraitu zuten euren erlazioa, Julenek eta Mirarik, beste guztiek izandako harremana galdu zuten , taldea guztiz bananduz. Hamabost urte pasa ondoren, 2002. urtean, Imanolek elkartu egiten ditu guztiak berriz eta ermita batean biltzen dira. Alex izan zen elkartzearen arrazoia, burutik gaixo zegoen eta bere bizitzaren azken minutuetan taldea berriz elkartzeko ahalegin guztiak egin zituen. Alexek ermitari su ematen dio eta denak handik ateratzea lortzen dute bera izan ezik. Denek pentsatzen zuten Alexek hil egin nahi zituela baina momentu horretan konturatzen dira denak berriro elkartzeko egin duela.

Liburu hau asko gustatu zait. Irakurtzeko oso erraza den liburu bat da eta oso erraz ulertzen da. Interesgarria den istorioa kontatzen digu zeren eta gaur egungo gai bat da, gure adineko jendeari gertatzen zaizkion kontuak direlako. Liburu hau gure adineko edozein pertsonari gomendatuko nioke, gai hau interesgarria iruditzen zaion edonori gomendatuko nioke.

Unknown erabiltzaileak esan du...

Eider Encinas de Miguel.
1A.

Argumentua:

Liburuak 18 urteko 8 neska-mutilen istoria kontatzen digu; hain zuzen, Alazne, Mirari, Arantxa, Irenek, Alex, Imanol, Julen eta Haritzek duela 15 urte udaran bizi izandakoa. Eta ez hori bakarrik, gaur egun zer nolako egoera nahiz harremana duten ere kontatzen digu.

Alazne eta Imanol klasekideak dira, eta haien lagunek badakite elkar maiteminduta daudela. Hortaz, Alexek eta Arantxak, taldeko kementsuenek, egun gutxitako bidaia bat antolatuko dute Imanolen anai nagusiaren Donostiako pisura. Bertan, lagun talde honek espero ez dituzten abenturak biziko dituzte, bere lagunen sekretuez jabetuko dira eta ikuspuntu berri batetik ezagutuko dituzte, gainera, zenbait sexu-harreman eta bikote berri sortuko dira. Herrira itzultzerakoan ordea, haien guztien harteko harremanak eten egingo dira, baina 15 urte barru inork espero ez duen topaketa izango dute, liburuari ezusteko bukaera bat emango dionak.

Iritzia:

Bukatzeko eta nire iritzia azaltzeko, esan beharra dut liburua ez zaidala gehiegi gustatu. Morillok jorratu dituen gaiak, bere gainontzeko liburu gehienetan bezala, oso ohikoak iruditu zaizkit. Hori dela eta, hizkuntza maila eta liburuaren haria errazegiak iruditu zaizkit gure adina duen edonorentzako. Liburua bera ez dago gaizki, baina beharbada, adin txikiagoko jendeari aholkatuko nioke, bai eta liburu erraz bat irakurri nahi duen edonori.

Unknown erabiltzaileak esan du...

ARGUMENTUA:
Liburuak duela hamabost urte gazte talde batek bizitako istorioak kontatzen ditu. Hemezortzi urteko lagun hauek udako egun batzuk haiena ez den Donostiako etxe batean pasatzea erabakitzen dute eta bertan daudela, euren artean abenturak biziko dituzte. Donostian igarotako egun horien ondoren, pisu hartan hasitako kontuekin jarraituko dute eta betirako bikoteak sortuko dira, baina baita haserre eta dezepzioak ere eta taldea banatuta geratuko da inork espero ez duen dei batek berriro elkarrarazi arte.

IRITZIA:
Nire ustez gure adineko jendearentzat oso liburu egokia da. Gaia interesgarria da, gazteon gora beherak kontatzen direlako eta horrek irakurketa erraztu egiten du. Gainera, hizkuntza aldetik oso erraz ulertzen den liburua da, elkarrizketak hikan idatzirik egon arren nik behintzat ez dut arazorik izan eta dudarik gabe, edonori gomendatuko nioke.