ZER BLOG MOTA DA HAU?

Behi euskaldun baten memoriak


3 iruzkin:

Unknown erabiltzaileak esan du...
Egileak iruzkina kendu du.
Unknown erabiltzaileak esan du...

Behi euskaldun baten memoriak Bernardo Atxagak idatzitako eleberri bat da. Mo da eleberri honen protagonista, Euskal Herrian bizi den behi bat. Kontakizuna eguneroko bat da, orainaldian iraganean bizitakoa kontatzen duena. Baserri batean bizi dela kontatzen digu, beste behi batzuekin, horietako bat bere lagun bitxia La Vache qui Rit, basurde izan nahi duelakoan dagoelarik. Baserrian gauza arraro batzuk gertatzen ari direla ikusten du Mo-k eta hori ikertzen saiatzen da. Azkenean behiek baserritik alde egin behar dute eta hortik aurrera abentura txikiak bizitzen dituzte Mo eta La Vache qui Rit-ek. Hala ere, azkenean Mo bakarrik gelditzen da bere laguna basurde batzuekin utzi ondoren.

Eleberria irakurtzeko erraza iruditu zait. Istorioa gustatu egin zait, bai lehengo pertsonan idatzia dagoelako eta bai pertsonifikazioa erabili duelako. Gainera, eleberrian zehar atsotitzak erabiltzeak eta elkarrizketa ugari izateak errazago egin du irakurketa. Nire ustez liburu gomendagarria da.

Unknown erabiltzaileak esan du...

Behi euskaldun baten memoriak eleberria, Bernardo Atxagak idatzia da. Nobela honetan behi baten ikuspegitik kontatzen zaigu istorioa. Zehazki, Mo izeneko behi baten bizi-gertaerak kontatzen dizkigu idazleak, gerra-osteko denbora tartean, oraina eta iraganaren artean saltoak eginez. Nahiz eta behi baten pertsonifikazioaz baliatu gertaerak kontatzeko, pentsaera filosofikoak edo pentsaraztea egiten duten gogoetak ageri dira.
Istorioa, Mo behiak bere bizipenak idaztea erabakitzen duenean hasten da, Setatsuak aginduta (barne ahotsak). Mo Balantzategi baserrian jaio zen, eta hazten doan heinean, baserriko jardueretaz jabetzen da (kontrabandoa... ) azkenean La Vache qui Rit eta biek alde egin behar duten arte. Handik aurrera hainbat abentura izango dituzte haien bideak banantzen diren arte.

Horregatik, nire ustez eleberri ederra da. Kontaera xume batetik -behi baten bizitza- gerra bezalako gaia jorratu eta aldi berean gogoeta filosofikoak elkartzen dituelako; eta behietan pertsonek maiz izaten ditugun arazo (fisiko nahiz psikologiko) islatzen ditu. Honi, idazlearen prosa eta baliabide literarioak erabiltzeko gaitasuna gehitzen zaio.