ZER BLOG MOTA DA HAU?

ni, Vera


1 iruzkin:

Unknown erabiltzaileak esan du...

ni, Vera

Itxaso Martinek “ni, Vera” izeneko nobela honetan Martina deitzen den pertsona baten gorabeherak kontatzen dizkigu. Azken aldian, Martinaren bizitza zeharo aldatu da. Eromenaren ertzean dagoela dirudi eta besteontzat arruntak diren gauzak egitea oztopoz beteriko arazo bihurtzen zaizkio. Egoera ikusirik, gertatzen zaiona ulertu nahian, psikologo batera joatea erabakitzen du eta egindako bisitan, familian bera bezalako beste kasurik izan ote zen galdetzen dion momentutik aurrera, Martina bere birramonari gertatutako guztia argitzen saiatuko da. Protagonistak inoiz ezagutu ez zuen birramona, Vera, hainbat urtetan eroetxe batean bizi izan zen eta Martina ere eromenean sartzen den bitartean, edo hori uste duelarik, Veraren bizitzan murgilduko da biei gauza berdinak gertatzen zaizkielakoan.

Nobela honi buruz gehien gustatu zaidan gauzetako bat, idazleak erabilitako ahots desberdinen konbinaketa izan da. Hasieran, bigarren pertsona anonimo batek hitz egiten du. Ondoren, Martina izango da gertatzen dena kontatzen jarraituko duena, berak bertan ordenagailuan idazten duen guztia azaltzen delako. Eta azkenik, Veraren ahotsa nagusitzen da, birramonak bertan berari gertatutakoa kontatzen du. Gaiari dagokionez, interesgarria iruditu zait eta oso erraz irakurtzen den liburu bat da, edonori gomendatuko niokena.







Naiara Olaizola 1.F