ZER BLOG MOTA DA HAU?

Zeru horiek


3 iruzkin:

Unknown erabiltzaileak esan du...

Liburu honetan Bernardo Atxagak kartzelan egon den andere bati buruz hitz egiten du. Irene du izena, eta Bartzelonako kartzela batean lau urtez egon ondoren, autobus bat hartzen du Bilboruntz. Ametsak izaten ditu eta bere pentsamenduak kontatzen ditu.
Autobusean bertan bi monja atsegin ezagutzen ditu, baina bidaia ezatsegina bihurtzen da bi polizia hurbiltzen zaizkionean. Xantaia egin nahi ziote: babesa eskaintzen dote informazio jakin baten truke. Bi polizia horietako bat modu atseginean hurbildu zitzaion, baina bestea, berriz, mehatsuka. Hala ere, Irenek ez du onartzen.
Bidaiaren amaieran, monjek beraien etxean gelditu nahi duen galtetzen diote, han babesa edukiko duelako eta ongi pasako dutelako. Hasiera batean Irenek onartu egiten du, baina hobeto pentsatu eta Bilbon gelditzea erabakitzen du.

Liburu hau nire ustez nahiko motela da. Gauza gutxi gertatzen dira eta guztiak autobusean. Liburu hau irakurri dut gomendatu egin didatelako, eta hobea izango zela espero nuen. Egia esan, akzio gehiago duten liburuak gehiago gustatzen zaizkit. Azken finean, liburu honek ez nau uste nuen bezainbeste erakarri.

Unknown erabiltzaileak esan du...
Egileak iruzkina kendu du.
Unknown erabiltzaileak esan du...

Zeru horiek” liburuan,Bernardo Atxaga egileak,Irene izeneko andere baten istorio kirtenei buruz hitz egiten du.Hau, istorio osoan zehar protagonista izango da non ETA-ko banda terroristan parte hartzen duen,honengatik lau urte pasa ditu kartzelan.Irenek bere iraganaz ahaztea erabaki du eta erabaki honek bakardadera eraman du,adibidez,Andonirekin zeukan harreman onaz ahaztu egin dela uste du.Bartzelonatik Bilborako bidaia bakardadean pasatu ondoren, bi monjeekin topo egiten du autobusean.Hauek,oso atseginak izan dira Irenerentzat,baina ondo egote honek bi poliziek hautsi egiten dute,non bietako bat mehatxuka hurbildu zitzaion Ireneri. Bidaia aurrera doan ahala,monjeekin duen harremana handituz doa eta halako batean,batek,bere etxea eskaintzen dio.Irenek baietz esaten du, bera momentu horretan bakardadean dagoelako,baina beranduago, gehiago pentsatu ondoren,monjeei ezetz esan zien Bilbon geratu nahi zuelako.Hemen,Bilbon,aitarekin elkartu egin zen eta oso pozik jarri ziren biak,azken finean ondo aita izan zen monjeekin ez gelditzearen arrazoia.

Nire iritziz,liburua interesgarria da baina espazio konkretu batean kokatu egiten da ia istorio guztian zehar eta azkenean astuna egiten da.Liburua ulertzeko erraza da eta gainera nahiko laburra,laburregia agian.Pertsonaiak gutxi agertzen dira istorioan eta ez dago intrigarik.Kontakizun guztia hain jarraia denez,astuna egiten da zenbait momentutan.Ondorioz,liburu hau ez nioke inori gomendatuko niretzako astunegia iruditu zaidalako espazio itxi batean kontatuta dagoelako batik bat.