ZER BLOG MOTA DA HAU?

Ispilu gainean lotan


7 iruzkin:

S Cipitria erabiltzaileak esan du...

ISPILU GAINEAN LOTAN

Diegoren osaba, Benjamin, minbiziaz hil zen. Bere amonak esan zion bere etxera joateko, Benjamin hilobiratzeko arropa eta paper batzuk hartzeko. Orduan, bere aitonaren gutun batzuk aurkitu zituen; baina gutun hauek aitona “hilda” zegoen garaikoak ziren, Kubatik bidalitakoak.
Gurasoei baimena eskatu zien eta hauek utzi egin zioten.
Kuban, lehenengo egunean, buelta bat eman eta bere osaba Martinek eman zion helbide batera joan zen. Hemen, ez zegoen bere aitonaren arrastorik. Diego etxe hartatik ateratzean, Tania izeneko neska hurbildu zitzaion, eta paseo bat ematera joan ziren. Gutunetan agertzen zen helbidera joan ziren biak, eta han bere aitonaren familia bat ezagutu zuten. Azkenik, aitonaren azken emakumearen etxera joan ziren. Baina honek ez zekien aitona non zegoen. Tania eta Diego hotelera joan ziren, eta han, agente batzuek Diego hartu zuten…


Izenburuaren izenburua izan zen niri atentzioa deitu zidan lehenengo gauza. Orokorrean, liburua oso entretenigarria eta polita izan da. Hasieran gehiegi deskribatzen duela iruditu zait, baina azkenean azkar irakurtzen da. Gehien gustatu zaidana bukaera izan da.

Unknown erabiltzaileak esan du...

Istorio hau honela hasten da. Benjamin, Diegoren osaba minbiziaz hiltzen da. Amonak Diego bere etxera bidaltzen du. Diego amonaren armairua irekitzen du eta bere aitonaren gutunez betetako kaxa bat lurrera erortzen da. Diegok gutun bat hartu eta konturatzen da gutun hori bere aitona hilda zegoenean bidalitakoak direla. Diegok informazioa bilatu ondoren, konturatzen da bere aitona bizirik dagoela Kuban eta helbide bat dauka. Diego Kubara doa eta lehenen egunean duen helbidera doa, baina han ez zen bere aitona bizi. Helbibe horretan Tania ezagutzen du 17urteko neska bat. Taniak Diegori laguntzen dio bere aitona bilatzen. Beste helbide bat lortzen dute, helbide honetan aitonaren emakume bat bizi zen. Emakume horrek argitzen die bizirik dagoela baina ez dakiela non.Handik bi egunera Diego eta Tania hotelera doaz. Hotelean daudenean bi pertsonek Diego hartu eta jeep batean sartzen dute. Jeep horrek Diego etxe batera eramaten du eta han…

Oso liburu interesgarria iruditu zait. Aitona non dagoen eta nolakoa den ez du bukaera arte argitzen, horregatik oso erraza egiten da irakurtzea beti misterio barruan zaudelako. Baina liburu honen hoberena bukaera da, ez nuen espero liburua horrela bukatzerik.
Ander Legazkue 1.G

Unknown erabiltzaileak esan du...

Istorioa Benjamin osaba minbiziaz hil eta gero amonak Diegori bere etxera bidaltzen dizkion errekatuak egiteko momentuan hasten da. Diegok, 19 urteko gaztea, amonaren etxean zegoela, kaxa bat gainean erortzen zaio, kaxa aitonaren gutunaz beteta dago. Baina etxean kontatu diotenez aitona duela asko hil zen. Gutunak irakurri ditu eta bizirik dagoela konturatu da. Kuban bizi da, norbait hil zulako joan zen. Diegok gurasoei udan kubara oporretara joango dela esan die, baina ez du esan aitona bilatzera joango denik, eta amonak diru laguntza ematen dio. Behin Kuban dagoela, eta Sevilla hotelean utzi dutela, lehenengo gauza, lortutako helbideetatik batera joaten da. Aitonaren arrastrorik ez dago, baina lagun berri bat ezagutu du Tania, volleybaleko 17 urteko jokalari gaztea. Taniak diego laguntzen du bere aitona bilatzen, eta helbide berri bat lortzen dute, helbide hontan aitonaren emakume bat bizi da, bizirik dagoela aitortzen du, baina ez daki nun. Tania eta Diego hotelean daudela, bi tipo Diego hartu eta kotxean sartzen dute eta…

Jordik idatzitako liburu hau asko gustatu zait. Hasieratik gustora hartu det, gaia oso interesgarria delako. Nola diegok bere aitona bilatzeagatik edozer egiten duen, borrokatzen duen guztia. Misteriotsua dela esango nuke. Bukaera on batekin istoria amaitzen da. Beñat Rekarte 1.G

Unknown erabiltzaileak esan du...
Egileak iruzkina kendu du.
Unknown erabiltzaileak esan du...

Diego,19 urte dituen mutikoa da.Bere osaba minbiziaz hil egiten da eta egun batean,amonaren etxera bakarrik joan zenean,kaxa batean zeuden gutun batzuk irakurtzen ditu.Bere aitonarenak ziren baina,Diegori txikitatik esan zioten bere aitona hilda zegoela,honi buruz ikertu ondoren Kuban bizi dela jakiten du.Gurasoei baimena eskatu ondoren,aitonaren bila joaten da Kubara.

Kuban zegoenean,Tania,neska gazte eta eder bat ezagutzen du.Honek,Diegori laguntzen dio bere aitona bilatzen.Helbide bat lortu zuten eta han aitonaren azken emakumea bizi zen baina ez zegoen aitona.Tania eta Diego hotelera joaten zirenean bi ezezagun Diego harrapatzen dute eta etxe batera eramaten dute.Han…


Liburua asko gustatu zait,batez ere bukaera espero ez nuelako.Gainera,oso erraz irakurtzen eta interesa mantentzen du istorioa guztian zehar,lehenengo kapituluak izan ezik deskribapen asko daudelako.Pertsonalki,ikasle guztiei animatuko nuke liburu hau irakurtzera.

Unknown erabiltzaileak esan du...

Istorioa Benjamin osaba minbiziaz hil eta gero amonak Diego bere etxera hainbat arropa bila bidaltzen duenean hasten da. Diegok, 19 urteko gaztea, amonaren etxean zegoela, kaxa bat gainean erortzen zaio, kaxa aitonaren gutunaz beteta zegon. Baina etxean kontatu diotenez aitona duela asko hil zela. Gutunak irakurri zituen eta bizirik dagoela konturatu zen. Kuban bizi da, norbait hil zuelako joan zen. Diegok gurasoei udan kubara oporretara joango dela esan die, baina ez du esan aitona bilatzera joango denik, eta amonak dirua ematen dio. Behin Kuban dagoela, eta Sevilla hotelean utzi dutela, lehenengo gauza, lortutako helbideetatik batera joaten da. Aitonaren arrastrorik ez dago, baina lagun berri bat ezagutu du Tania, volleybaleko 17 urteko jokalari gaztea. Taniak diego laguntzen du bere aitona bilatzen, eta helbide berri bat lortzen dute, helbide hontan aitonaren emakume bat bizi da, bizirik dagoela aitortzen du, baina ez daki nun. Tania eta Diego hotelean daudela, bi tipo Diego hartu eta kotxean sartzen dute eta…

Jordik idatzitako liburu hau asko gustatu zait. Hasieratik gustora hartu det, gaia oso interesgarria delako. Nola diegok bere aitona bilatzeagatik edozer egiten duen, borrokatzen duen guztia. Misteriotsua dela esango nuke. Bukaera on batekin istoria amaitzen da. Beñat Rekarte 1.G

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Bukaeran dental hiltzen dira