ZER BLOG MOTA DA HAU?

Orbe auziaren ingururkoak


8 iruzkin:

Unknown erabiltzaileak esan du...

IRUZKINA
“ Orbe auziaren inguruak ” liburua irratsaio batekin hasten da,irratsaio horretan Joseba Orbe izeneko idazle batek bere liburuari buruz hitz egiten hari da,liburua hildako eta bortxatutako gizon bati buruz hitz egiten du,seguruenik ETA-ko kideren batzuk gauzatua.
Irratsaioak deskarga dezente izaten ditu landu den gaiarengatik.Joseba Orbe bere emazte eta semearekin bizi da.Nahiz eta bere inguruko pertsonek kontuz ibili beharko zuela esan,hark ez dio garrantzirik ematen egindako irratsaioari.
Egun batean,Joseba korrika egitera ateratzen denean,pertsona batzuk hil egiten dute mendi-bide batean,aizkora eta aizto batekin.
Egunak pasa ahala,hilketaren egileak 16-17 urteko bi mutil izan direla jakiten da,Oier eta Egoitz.Biek onartzen dute drogak hartu zituztela da,eta drogen menpe zeudenean,Joseba Orbe hil egin zutela,baina inolako intentziorik eta planeatu gabe.
Bi gazteek zentro batzuetan -bakoitzak batean- egon ondoren,etxera bueltatzen dira espetxeratuak izan gabe.
Etxera itzuli eta egun pare batzuk geroago Egoitzen aitari,Pablo,diru mordoa eskatzen diote bere semeak eta Oierrek egindako hilketaren bideoa zabaldu ez dadin,bideo horretan argi ikusten baita ez zeudela drogen menpe,eta dena burutua zegoela.
Azkenik,Pablok diruaren kontu guzti hau bere semeak burutu duela konturatzen da,baina ez dio poliziari ezer esaten.

IRITZIA
Nik ez dut oso gustuko izan liburu hau.Egia da irakurtzen erraza dela,baina bat-batean gauza batetik bestera pasatzen da ia inolako abisurik gabe.Liburua gehienbat lehenengo bi kapituluetan kontatzen dela ematen du,baina liburua irakurtzen joan ahala,gauzak argitzen doaz.Bestetik ,liburuaren bukatzeko modua ez zait batere gustatu,ez duelako ezer konkreturik esaten,eta liburuaren garapenean ia parte hartu ez duen pertsonaia batekin amaitzen delako.Azkenik,Espainiako ultraeskuineko irrati-tertulia atzerakoiei egiten zaien parodia modukoa gustuko izan dut,liburu guztian zehar bezala,nahiko erreala delako.



Izena: Jagoba GOnzalez
Gela: 1.G

Unknown erabiltzaileak esan du...

IRUZKINA

"Orbe auziaren ingurukoak" liburu hau hasieran, kontatzen du idazle baten bizitza, Joseba Orbe, eta irratsaio batean egin dizkoiten galdera sorta argitaratuko duen liburuari buruz. Baina, liburu honek polemika gehiegi dauka, zeren ETA-ko kide batzuei buruz dihoa. Irratsaioa deskarga mordoa izan ondoren, eta jende askok liburuaren kontra jarri ondoren, Josebak beti bezala, korrika egitera joan egin zen ilunabarrean. Korrika egiten zegoen bitartean, kotxe bat bere parean gelditu zen eta bat-batean kotxetik bi pertsona jaitsi ziren, gidaroa aizkora batekin eta bestea aizto batekin. Joseba ez zen etxera bueltatu gau hartan. Hortik aurrera, jakiten zoaz nortzuk ziren hiltzaileak eta bi mutil 16 urte dutenak, drogen eraginpean zeudela aitortu zuten eta horregatik ia askeak geldtitzen dira. Denbora pasa ahala, hiltzaile baten gurasoari iristen zaio hilketaren bideoa eta postan irakurri zuen 30.000 euro ordaindu beharko zuela bideoa komunikabideetan ez jartzeko, baina gero konturatzen da bere semea izan zela dirua behar zuena eta hori egin zuen lortzeko.

IRITZIA

Nire ustez, liburu hau oso liburu ona da, baina batzuetan irakurtzeko zailtasunak daude,zeren kapitulu baten barnean istorio ezberdinak kontatzen ditu ezer esan gabe baino bestela, liburu hau oso interesgarria da eta hitz egiten duen gaia intriga asko sortzen dizu. Liburu hau, ez da irakurri ditudan liburuetatik hoberena baina ez da atzean geratzen.

Unknown erabiltzaileak esan du...

Orbe auziaren ingurukoak, iruzkina:

-Laburpena:
Liburu honi hasiera emateko, Joseba Orbe izeneko idazle bati elkarrizketa bat egiten diote irratsaio batean argitaratuko duen liburu berriari buruz hitz egiteko.Liburuaren gaia nahiko polemikoa da, ETA-ko kide baten gorpua aurkitzen dute eta bortxatua izan dela jakiten dute.Joseba bere emaztea eta semearekin bizi da Gernikan, emazteak kontuz ibiltzeko eskatzen dio bere elkarrizketa interneten izugarri zabaldu zelako, egun horretan bertan bi gazteek Joseba hiltzen dute aizkora eta aizto batekin.Lekuko bati esker Poliziak hiltzaileak topatzen ditu, Oier eta Egoitz 16-17 urteko bi mutil, hauek aitortzen dute drogen menpe hil zutela ezer planeatu gabe.
Denboraldi bat egoten dira zentro batzuetan eta azkenean epaileak ateratzen uzten die epaiketa izan arte.Egun batean, Egoitzen aitari(Pablo) bideo bat bidaltzen diote bertan bere semeak egindako hilketa agertzen da, eta argi ikusten da dena planeatuta zegoela eta ez zeudela drogen menpe aitortu zuten bezala.Bideo hau ez zabaltzeko dirua eskatzen diote eta Pablok badaki bere semearen ideia zela baina ezer ez esatea eta korrontea jarraitzea erabaki zuen.
-Iritzia:
Oso originala iruditu zait liburu hau planteatuta dagoen modua.Liburuaren hasieratik “protagonista” hiltzen dute eta badakigu nortzuk diren hiltzaileak eta zergatia.Hau jakin eta gero idazleak, liburu osoan zehar, pentsarazten digu dena badakigula pertsonaiei eta haien izaerari buruz beraz bukaera aurreikusi dezakegula pentsarazten digu.Baina bukaerako kapituluan idazleak pentsatuta geneukan guztiari buelta ematen dio eta harrituta uzten gaitu.

Mikel Mariño 1.G

Unknown erabiltzaileak esan du...

Iruzkina:

Liburu hau Joseba Orbe izeneko idazle bati egindako elkarrizketa batekin hasten da, bertan idazten hari den liburuari buruz hitz egiten du.Liburuaren gaiak polemika handia sortu zuen, ETA kide baten hilketa eta bortxaketak aipatzen ditu liburu horretan. Josebaren emaztea oso beldur da josebari zerozer gertatuko zaion eta egun horretan, bi gazteek,Oier eta Egoitz, Joseba hiltzen dute bide-ertzean eta neskalagunak bideoan grabatzen du. Oierrek eta Egoitzek poliziari aitortzen diete drogen menpe hil zutela ezer planeatu gabe. Baina hori gezurra dela ikusten da historian aurrera egin ahala, Pablori, Egoitzen aitari, bideo bat iristen zaio, hilketaren video eta bertan dirua eskatzen diote bideo hori argitara ez ateratzeko eta Pablok egoitz eta oierren hobebeharrez ordaindu egiten du.


Iritzia:


Liburua oso interesgarria eta polita iruditu zait baina oso arraroa egin zait lehen kapitulutik hilketa eta hiltzaileak topatzea, baina irakurri ahala planteamendu bitxi baina ona iruditu zait, irakurtzea gomendatzen dut, motza eta gainera irakurtzeko oso erraza den liburua da hau.




Mikel Toledo 1.G

Unknown erabiltzaileak esan du...
Egileak iruzkina kendu du.
Unknown erabiltzaileak esan du...

IRUZKINA
“ Orbe auziaren inguruak ” liburua irratsaio batekin hasten da,irratsaio horretan Joseba Orbe izeneko idazle batek bere liburuari buruz hitz egiten ari da,liburua hildako eta bortxatutako gizon bati buruz hitz egiten du,seguruenik ETA-ko kideren batzuk gauzatua.
Irratsaioak deskarga dezente izaten ditu landu den gaiarengatik.Joseba Orbe bere emazte eta semearekin bizi da.Nahiz eta bere inguruko pertsonek kontuz ibili beharko duela esan,hark ez dio garrantzirik ematen egindako irratsaioari.
Egun batean,Joseba korri egitera ateratzen denean,pertsona batzuek aizkora eta aizto batekin hil egiten dute mendi-bide batean.
Egunak pasa ahala,hiltzaileak 16-17 urte arteko bi mutil izan direla jakiten da,Oier eta Egoitz.Biek onartzen dute drogak hartu zituztela ,eta drogen menpe zeudenean,Joseba Orbe hil egin zutela,baina inolako intentziorik eta planteamendurik gabe.
Bi gazteek zentro batzuetan -bakoitzak batean- egon ondoren,etxera bueltatzen dira espetxeratuak izan gabe.
Etxera itzuli eta egun pare batzuk geroago Egoitzen aitari,Pablo,diru mordoa eskatzen diote bere semeak eta Oierrek egindako hilketaren bideoa zabal ez dadin.Bideo horretan argi ikusten baita ez zeudela drogen menpe,eta dena buruturik zegoela.
Azkenik,Pablok diruaren kontu guzti hau bere semeak burutua izan dela konturatzen da,baina ez dio poliziari ezer esaten.

IRITZIA
Nik ez dut oso gustuko izan liburu hau.Irakurtzen erraza da,baina bat-batean gai batetik bestera salto egiten du inolako abisurik gabe.Liburua osoa lehenengo bi kapituluetan kontatzen dela ematen du,baina liburua irakurtzen joan ahala,gauzak argitzen doaz.Bestetik ,liburuaren bukatzeko modua ez dut batere gustuko izan,ez duelako ezer konkreturik esaten eta liburuaren garapenean ia parte hartu ez duen pertsonaia baten elkarrizketarekin amaitzen delako.Azkenik,Espainiako ultraeskuineko irrati-tertulia atzerakoiei egiten zaien parodia gustuko izan dut,liburu guztian zehar bezala,nahiko erreala delako.



Izena: Jagoba Gonzalez
Gela: 1.G

Unknown erabiltzaileak esan du...

• Iruzkina:
Iñaki Irasizabalen liburu hau, Orbe auziaren ingurukoak, Joseba Orbek eskainiko irratsaio batekin hasten da. Irratsaio horretan bere liburu berria aurkezten du. Bere liburuak gizon bati buruz hitz egiten du. Gizon hori bortxatu eta hil egin zuten. ETA-ko kideren batek egina. Liburuak polemika asko izan du bere gaiagatik. Ere irratsaioak deskarga asko izan zituen Internetetik.
Egun batean, Joseba korrika egitera joan zen eta bat batean bi mutil, Oier eta Egoitz, hil egin zuten. Egun batzuk geroago hiltzaileak agertu egin ziren. Bi mutilak 16 eta 17 urtekoak ziren. Baina beraiek esan zuten drogen menpean zeudela eta hilketa ez zeukatela lehendik pentsatua. Mutilak libre gelditu ziren.
Beranduago Egoitzek, bere aitari dirua eskatu zion. Oier hilketa grabatu egin zuen eta dirua ez bazion ematen, bideoa Internetera igo egingo zuen. Bideo horretan argi eta garbi ikusten da hilketa guztiz pentsatua izan zela eta drogen menpe ez zeudela. Azkenean, Egoitzen aita konturatu egin zen ez zegoela inongo xantaiarik, bere semeak guzti hori pentsatu zuen bere aitari dirua ateratzeko.

• Iritzia:
Liburu hau asko gustatu zait eta irakurtzeko oso erraza iruditu zait. Liburuaren ia istorio osoa hasieran ematen da eta liburua irakurtzen nuen bitartean gauza guztiak argitzen joaten dira. Nire ustez, hau izan da liburutik gehien gustatu zaidana. Gainera, liburua, irakurtzeko erraza izan da eta intriga asko sortzen dizu, hurrengo orrialdean ea zer gertatzen den jakiteko intriga sortzen dizu.

Unknown erabiltzaileak esan du...



IRUZKINA
“ Orbe auziaren inguruak ” liburua irratsaio batekin hasten da, irratsaio horretan Joseba Orbe izeneko idazle bat bere liburuari buruz hitz egiten ari da, liburua hildako eta bortxatutako gizon bati buruz hitz egiten du, seguruenik ETA-ko kideren batzuk gauzatua.
Irratsaioak deskarga dezente izaten ditu landu den gaiarengatik. Joseba Orbe bere emazte eta semearekin bizi da. Nahiz eta bere inguruko pertsonek kontuz ibili beharko duela esan, hark ez dio garrantzirik ematen egindako irratsaioari.
Egun batean, Joseba korrika egitera ateratzen denean, pertsona batzuek aizkora eta aizto batekin hil egiten dute mendi-bide batean.
Egunak pasa ahala, hiltzaileak 16-17 urte arteko bi mutil izan direla jakiten da, Oier eta Egoitz. Biek onartzen dute drogak hartu zituztela, eta drogen menpe zeudenean, Joseba Orbe hil egin zutela, baina inolako intentziorik eta planteamendurik gabe.
Bi gazteak zentro batzuetan -bakoitzak batean- egon ondoren, etxera bueltatzen dira espetxeratuak izan gabe.
Etxera itzuli eta egun pare batzuk geroago Egoitzen aitari, Pablo, diru mordoa eskatzen diote bere semeak eta Oierrek egindako hilketaren bideoa zabal ez dadin. Bideo horretan argi ikusten baita ez zeudela drogen menpe, eta dena buruturik zegoela.
Azkenik, Pablok diruaren kontu guzti hau bere semeak burutua izan dela konturatzen da, baina ez dio poliziari ezer esaten.

IRITZIA
Nik ez dut oso gustuko izan liburu hau. Irakurtzen erraza da, baina bat-batean gai batetik bestera salto egiten du inolako abisurik gabe. Liburu guztia lehenengo bi kapituluetan kontatzen dela ematen du, baina liburua irakurtzen joan ahala, gauzak argitzen doaz. Bestetik, liburuaren bukatzeko modua ez dut batere gustuko izan, ez duelako ezer konkreturik esaten eta liburuaren garapenean ia parte hartu ez duen pertsonaia baten elkarrizketarekin amaitzen delako. Azkenik, Espainiako ultraeskuineko irrati-tertulia atzerakoiei egiten zaien parodia gustuko izan dut, liburu guztian zehar bezala, nahiko erreala delako.



Izena: Jagoba Gonzalez
Gela: 1.G