ZER BLOG MOTA DA HAU?

Bilbao-New York-Bilbao


9 iruzkin:

eskola.inklusiboa erabiltzaileak esan du...

“Bilbao-New York-Bilbao” nobela Bilbo eta New Yorkeko JFK aireportuaren arteko bidaian Kirmen protagonistak kontatzen duen historia da. Tarteka e-mail edo egunerokoen zatiak jarriz, bere familiako hiru belaunaldiren historiak kontatzen ditu. Kirmenen aitonak, Liboriok, hil baino lehen izandako azken nahia Artetaren artelana ikustea izan zen. Kirmenek, zenbait urte beranduago artelana ikusi eta bere aitonak itsasoan bizitako pasarteak azalera ateratzea erabakitzen du. Bere gurasoen garaiko historioak ere kontatzen ditu, dana New York hirira iristen den bitartean.

Liburu hau irakurtzerako garaian astunegia iruditu zait. Nire ustez, gai aldetik oso erakargarria ez denez, liburuak berak ez zaitu irakurtzera bultzatzen eta kapituluen barnean historia desberdinak kontatzen dituenez, batzutan zaila egin zait ulertzea. Liburu hau ez nieke gure adineko gazteei gomendatuko, baina bai mota honetako liburuak gustatzen zaizkien helduei.

Unknown erabiltzaileak esan du...

Kirmen, liburu honen protagonista da, eta Bilboko eta New yorkeko aireportuen arteko bidaian bere familiaren hainbat istorio kontatzen ditu. Horren barnean, bere aitonak hil aurretik egin zuen azken gauza, Artetaren koadroa ikusi. Protagonistak, berrogeita bost urte beranduago erabakitzen dut hau ikustea, eta horrela, Kirmenek erabakitzen du bere aitonak bizi izan zuen guztia kontatzea. Bere gurasoen istorioak aipatzen ditu batzuetan ere, bidaian dijoalarik. Istorio hauen artean, batzuetan hainbat eguneroko, eta eskutitz agertzen dira, beste pertsonai batzuen nolabaiteko gertaerak kontatuz.

Oso liburu interesgarria iruditu zait, historia barnean kontakizunen aldaketa joko moduko horrek intriga handiarekin uzten zaitu eta. Ez dut arazo handirik izan ulertzeko orduan, ondo azaldua dagoelako. Liburu hau ez nieke lagunei gomendatuko, baina gurasoei edo aitona-amonei berriz bai, beraien gusturako oso egokia iruditzen zaidalako.

Unknown erabiltzaileak esan du...


''Bilbao-New York-Bilbao''

Liburua Kirmen idazlearen hiru belaunaldiren istorioa kontatzen du (bere aitonarena, bere aitarena eta bere istorio propioa). Hau Loiuko aireportutik ateratzen den eta New Yorkera iristen den hegazkin baten hegaldian kontatzen du. Kirmenek bere aurreko belaunaldien istorioa kontatu ahal izateko, hauei buruzko informazio biltzen hasten da, familiaren lagunengana joz. Liburuan bildutako pasadizoak eta bere arbasoen bizipenak kontatzen ditu bere bizipen propioekin bateratuz. Hau egitean, Espainiako historiaren fragmentu bati, arteari eta itsasgizonen bizimoduari egiten dizkio aipamenak. Artea liburuan garrantzi asko hartuko du; izan ere, liburuaren hastapena Liborioren (bere aitonaren) hil baino lehenagoko azken nahiarekin ematen da. Artetaren artelan bat ikustea izan zena.


Nire uste apalean, liburuari mamia falta zaio. Ez nuke liburua gomendatuko istorio salto gehiegi dauzkalako eta azken finean ez duelako ezer kontatzen. Flashback gehiegi erabiltzen ditu, beraz burua istorioan kokatzea batzuetan oso zaila egiten da. Pentsatzen dut liburua beste era batera kontatua egongo balitz asko irabaziko lukeela eta gehiago gustatuko litzaidakeela; izan ere, familia baten 3 belaunaldiren istorioa kontatzea oso interesgarria izan daitekeelako era egoki batez egiten bada.

Unknown erabiltzaileak esan du...

Liburu honen protagonista Kirmen da eta Bilbotik New Yorkerako bidean dagoen bitartean istorio bat kontatzen du, baino istorio horren barruan beste hainbat ere. Bere aitonak hil aurretik Artetaren koadro bat ikusi nahi zuen, orduan hori egitea erabakitzen du. Horrez gain, bere familiaren istorio asko antzeman ditzakegu liburu honen barnean, bidaiatzen ari den bitartean.

Liburu hau oso astuna egin zait, ez du liburua irakurtzeko gogo asko ematen. Nire ustez, liburu honek behar duena akzio pixka bat da, hori izaten delako liburu bat irakurtzeko gogoa ematen duena, edo behintzat misterio pixka bat ere. Egia esan, nik ez nuke liburu hau nire adineko jendeari asko gomendatuko, helduagoentzat egokiagoa dela uste dut.

Unknown erabiltzaileak esan du...

Liburu honetan kirmen Uribek idazten ari den nobelaren bitartez bere familiaren hiru belaunaldiri buruz hitz egiten digu; bere familia eta ezagunen bidez bere aita eta aitonaren inguruko kontu eta bizipenak bilduko bereak kontatzen dituen bitartean; hau dena Bilbotik New Yorkerako hegaldian azaltzen du. Bere familiako kontuez gain, XX. mendeko egoera eta historia agertzen zaigu; eta baita arkitektura, pintura eta literatura. Arrantzari lotutako bizitzaren bilakaera ere agertzen zaigu eleberrian, izan ere, bere familia itsasoko bizitzari oso loturik egon da.

Liburuaren antolamenduagatik nahiko zail edo arraroa iruditu zait; eta ez dirudi ezer asko kontatzen dizunik, liburua bukatu eta ezer irakurri ez banu bezala sentitu naiz. Nik liburu hau historia edo artea gustatzen zaion norbaiti gomendatuko nioke.

Unknown erabiltzaileak esan du...
Egileak iruzkina kendu du.
Aritz Dorronsoro erabiltzaileak esan du...

Liburu honek Kirmen Uribe bera du protagonistatzat. New Yorkerako hegazkin bat hartzeko prest dago aireportuan bere familiarekin zerikusia duten istorio desberdinak kontatzen hasten denean, bere aitonak 45 urte lehenago ikusi zuen Artetaren koadroarekin hasten direnak. Bere familiako hiru belaunaldiren (berea, bere gurasoena eta aurrekoen gurasoena) istorioak gurutzelarkatuz egiten du aurrera liburuak. Haren kontakizunek hiru “mundu” guztiz desberdin deskribatzen ditu: bere aiton amonen gerraurrekoari buruz dakiena, bere gurasoek frankismoan ikusi zutena eta berak oraingo mende hontan bizi duena. Guzti hau gutunen, e-mailen, egunerokoen eta antzekoen laguntzarekin kontatzen du.

Liburu hau nire gusturako astuna da. Egia da istorioa kontatzeko modu oso originala erabiltzen duela, eta dituen lagungarriek irakurketa errazten dute, baina ez da beti jarraitzeko erraza. Informazio asko dauka, gehiegi agian, eta batzuetan egokitu gabea: hasieran Rockalli buruz Wikipediako sarrera bat ere jarri du, artista edo idazle bat aipatzean haren bizitza ia osoa azaltzen du, etab. Istorioa ere nahiko motela da. Ez nuke gomendatuko nire adineko jendearentzat, baina ziurrenik helduagoa den norbaitek gustora irakurriko luke.

Unknown erabiltzaileak esan du...

Liburu honen protagonita Kirmen da, eta honek bidaia bat egiten ari den bitartean, zehazki Bilbotik New Yorkera, istorio bat kontatzen du, baino istorio horren barruan beste hainbat ere. Esan dezakegu dena bere aitonak hil aurretik esandakoaren ondorioz hasten dela, hau da, Artetaren koadroa ikusi nahi zuela, eta orduan hori egitea erabakitzen du. Horrez gain, bere familiaren istorio asko antzeman ditzakegu liburu honen barnean, bidaiatzen ari den bitartean. Liburuan zehar, hainbat pertsona ezagutzen ditu istorioan parte hartzen dutenak.

Liburu hau oso astuna egin zait, ez du liburua irakurtzeko gogo asko ematen. Nire ustez, liburu honek behar duena akzio pixka bat da, hori izaten delako liburu bat irakurtzeko gogoa ematen duena, edo behintzat misterio pixka bat ere. Egia esan, nik ez nuke liburu hau nire adineko jendeari asko gomendatuko, helduagoentzat egokiagoa dela uste dut.

Unknown erabiltzaileak esan du...

“Bilbao-New York- Bilbao” liburuaren protagonista Kirmen da eta bidai batean oinarritzen den istorioa da , Bilbotik-New York-era. Bidaia egiten duen bitartean istorio bat kontatzen du, baina aldi berean familiako beste hiru kontatzen ditu. Kirmenen aitonak, Artetaren koadro bat ikusi zuen hil baino lehen, orduan Kirmenek beranduago, koadroa ikustea erabaki zuen, horregatik aitonaren bizitza kontatzea erabaki zuen. Bidaian zehar, aitonaren istorioaz aparte, bere gurasoen istorioak kontatzen ditu New York-era iritsi arte.

Liburu hau ez zait batere gustatu, astuna eta aspergarria iruditu zait, informazio asko ematen du, nire ustez ez ditu gauza interesgarriak kontatzen eta gainera liburua irakurtzerakoan zaila iruditu zait ez dudalako oso ondo ulertu .Ez nuke gure adineko gazteei gomendatuko baizik eta liburu mota hauek gustatzen zaizkien jendeari .