ZER BLOG MOTA DA HAU?

Zenbaki lehenen bakardadea


5 iruzkin:

Unknown erabiltzaileak esan du...

Ebaluaketa honetan irakurri dudan liburuak Zenbaki Lehenen Bakardadea du izena, Paolo Giodaniok idatzita. Liburu hau bi istorio ezberdinekin hasten da, Aliceren eta Mattiaren bizitzen kontakizunekin hain zuzen ere. Hasieran, bi pertsonai hauek lotzen dituen gauza bakarra beraien izateko modu berezia da. Izenburuak dioen bezalaxe, Alice eta Mattia ez dira bere adineko jendea bezalakoa, ezberdinak dira eta bakardadearekin oso lotuta bizi dira. Txikitan jasan zituzten momentu batzuen ondoren, idazleak bi istorioak bat bihurtzen ditu Alice eta Mattia eskola berera joaten direnean. Alicek hasiera batetik gustuko zuen Mattia, Denisekin batera pasabideko izkina batean ikusi zituenean. Alice bere lagun Violarekin zegoen, eta honek lagunduta, Violaren urtebetetze festara gonbidatzen dituzte. Hemendik aurrera, elkarrekin bizitzen dituzten hainbat istorio kontatzen dira. Alice anorexikoa da, eta Mattiak berriz objektu zorrotzekin bere azala irekitzea du gustuko. Ezaugarri hauek beraien bizitza zertxobait markatuko dute handik aurrera. Liburua aurrera doan heinean, Mattiaren eta Aliceren artean maitasun kontu bat badagoela sumatzen dute. Honi buruz ez dute inoiz hitz egingo, eta nolabait honen erruz, beraien bizitzak bananduta bukatuko dute.

Nire iritzia ematearren, liburua behin bukatuta, gustatu zaidala esan behar dut. Hasieran, bi istorio bananduen kontua ez zait asko gustatu, baina behin istorioak elkartzen direnean hasi naiz liburua arretaz irakurtzen. Nire ikuspuntutik, liburua oso ondo antolatuta dago, egileak gauzak noiz esan aurrez prestatu balitu bezala. Istorioaren edukia oso entretenigarria da, eta ez dira zuk espero dituzun gauzak pasatzen, beraz ez da aspergarria egiten, eta honegatik guztiarengatik liburua edonori gomendatuko nioke.

Koldo Berridi 1.G

Unknown erabiltzaileak esan du...
Egileak iruzkina kendu du.
Sandra Isasa erabiltzaileak esan du...

ARGUMENTUA
Liburu honek, Mattia eta Alicen istorioak kontatzen dizkigu. Mattiak, bere arreba bikia haurra zenean, gauez kalean bakarrik utzi zuen eta ordu batzuk beranduago haren bila joan zenean, hau dagoeneko ez zegoen utzitako tokian. Orduandik, Mattia ez zen besteak bezalako pertsona izan; oso bakarti bihurtu zen, eta gainera, gorputza mozteari nolabaiteko gustua hartu zion. Bestalde Alice dugu, txikitan eskiatzen zegoela istripu bat izan eta herren gelditu zen, honek bere bizitza betirako baldintzatuz, eta pertsona bakartia bihurtuz. Horretaz gain, Alicek janariarekin arazoa du. Mattia Alice doan eskolara aldatzean elkar ezagutzen dute, eta momentu horretatik aurrera haien bizitzak behin eta berriz topatzen eta banatzen dira. Bien bakardadeak elkartzen dituela esan dezakegu. Izenburuak, bi pertsona hauen bakardadea Mattiak bizitzako momentu batean zenbaki lehenei buruz egindako azterketa batekin lotzen du.
IRITZIA
Hasteko, istorioa asko gustatu zaidala esan behar dut. Hasieran zerikusirik ez duten bi pertsonen bizitzak elkartzeko modua desberdina iruditzen zait, eta horrek liburu interesgarria egiten du. Gainera, baten bizipenak eta bestearenak txandakatuz doanez gero, irakurterraza da eta ez du batere astuna egiten. Bestalde, kontatzeko moduak, lehen momentutik istorioan sartzea lortzen du. Horregatik guztiagatik, gomendatuko nuen liburua da.

Unknown erabiltzaileak esan du...

¨Zenbaki lehenen bakardadea¨ izeneko liburu honen izenburuak azaltzen digu badaudela pertsona bereziak eta emandako gertakizun zehatz batzuengatik pertsona hauek bakardadea soilik ezagutzen dutela. 
Mattia eta Alice iraganean gertatutako zenbait gertakarien ondorioz, balditzatuak zeuden pertsonak ziren. Alice eskiatzen galdu zenean eta hanka apurtu zuenean eta Mattiak bere arreba galdu zuenean eta ez zuenean inoz berriz ere ikusi.
Mattia eta Alice maitasun harreman bat zuten, baina harreman ezberdin bat zen. Bi pertsonai hauek sentimendu bera sentitzen dute, bakardadea.
Bertan Mattiaren eta Aliceren bizitzak behin eta berriro elkar lotzen dira baina aldi berean urruntzen diren gertakizunak agertzen dira.

Nire ustez, istorio polita da, baina hasieran asko kateatzen zaitu eta istorioa aurrera doala interesa galtzen hasten zara. Mattiaren eta Alicen kontakizuna oso polita iruditu zait, biak gutxi gorabehera berdinak direla eta maite direla esan dezakegu, horregatik oso tristea iruditu zait nahi izanez gero ezin direlako elkarkin egon. Hasieran, bi pertsonen arteko istorioa zela eta azkenean elkatzen zirela ikusi nuenean nahastuko nintzela pentsatu nuen, baina azkenean oso ondo konpondu nahiz istorioa ulertzeko.
Hizkuntzari dagokionez erraza egin zait ulertzea eta erraz jarraitu dut haria, honetaz gain batzuetan nahastu egin naiz zegoen izen ugariengatik.
Bitxia iruditu zait liburua eta irakurri ahala pentsatzatzen eginten dizula gustuko izan dut, horrexegatik gomendatuko nukeen liburu bat da.

Unknown erabiltzaileak esan du...

Nik, Paolo Giordanoren “Zenbaki lehenen bakardadea” liburua irakurri dut. Izenburuak esaten duen modura, egileak eleberri honetako bi protagonistak (Mattia eta Alice) zenbaki lehenekin konparatzen ditu. Idazleak horrela aurkezten dizkigu bi protagonistak. Mattia mutiko xume eta lotsatia da. Txikitan bere arreba autista galdu egin zuen, lagun baten urtebetetzera joan eta parke batean bakarrik utzi zuenean. Mattia parkera bueltatu zenean, arreba ez zegoen han. Alicek, eski estazio batean izandako istripu baten ondoren hanka apurtu egin zuen. Bi pertsonaia hauek elkar ezagutzen dute institutuan. Mattiak lagun bat egiten du, Denis. Homosexuala da eta denborarekin Mattiasi bere sentimenduak azaldu arren, biok lagunak izaten jarraitzen dute. Alice, aldiz, institutuko neska talde batean sartzen saiatzen da. Talde horretan Viola dago. Alice eta Viola lagunak egiten dira eta Alicek Mattia gustuko duela esaten dio Violari, eta hau jeloskor jarri eta koadrilatik bota egiten dio. Orduan da Mattia eta Alice elkar ezagutzen diren unea. Haiek mantentzen duten harremana ez da ohikoa. Nahiz eta biok elkar maitemindurik egon ez dute elkar esaten.
Nire ustez liburua irakurri beharrekoa da. Hizkuntzaren aldetik ez da zaila ulertzeko eta ez ditu hitz konplikatuak erabiltzen.Oso ondo antolatua dago istorioa. Paolok bi gazte hauen bizitzak kontatzeko eta erlazionatzeko ahalmena ikusgarria da eta eleberriaren hasieratik izan dut gehiago irakurtzeko gogoa. Gomendagarria.