ZER BLOG MOTA DA HAU?

Soinujolearen semea


1 iruzkin:

Unknown erabiltzaileak esan du...

Liburu hau, Obaban garatzen da, protagonistaren herrian, ez da espazio bakarra baina bai garrantzitsuena.
Pertsonaiei dagokionez, bi bereiztuko ditugu, David protagonista dena, hau da soinujolearen semea eta bere lagun mina, Joseba.
David, AEB-etan bizi den euskalduna, hil egiten da eta bere emazteak, Mary Ann-ek, Josebari Davidek euskaraz idatzitako liburua ematen dio berak Obabako liburutegian entregatu aurretik irakur dezan. Bertan bere txikitako herrian, Obaban bizitutako guztia kontatzen du : lehenengo amodioak, lagunak, etxeko liskarrak, traizioak , idealogia ezberdinak, politika etab. Horregatik, Daviden pentsamentu guztiak lehengo pertsonan dakizkigulako, ematen diogu liburuari antza autobiografikoa.

Asko gustatu zait liburu hau, batez ere, mutil euskaldun baten oroitzapenetan murgilduta egotean, lantzen diren ohiturak eta politika gaiak ezagunak egin zaikidalako eta horrek irakurtzerako orduan erraztasun handia eman dit. Bestalde, egia da, liburua hau, beste Bernardo Atxagaren liburu askotan oinarritzen dela eta pertsonaiak lehendik ere ezagutu ditzazkegula, baina besteak ez irakurri izana ez da arazo bat izan.