ZER BLOG MOTA DA HAU?

Hiru gutun Iruñetik


3 iruzkin:

Unknown erabiltzaileak esan du...

Sara Calzada 1.A

Historioa Bigarren Mundu Gerran kokatzen da, eta bi lagunen (Gabriel eta Rafael) historioa kontatzen du. Bi adiskide hauek, Gerra hasterakoan, honen gertaerak pairatzen dituzte, hau da, Rafael atxilotu egiten dute esklabu bezela erabiltzeko eta Gabriel soldadu bezela jarduten du. Barne egituta begiratuta, liburu hau hiru ataletan zatituta dago eta atal bakoitza hainbat kapituluetan. Honek nire ustez, asperdura kendu egin dio. Pertsonai nagusiak, lehen esan dudan bezela, Gabriel eta Rafael dira. Bigarren mailako pertsonai bezela Luzia eta Juana agertzen dira lehen atalean, Luzia Gabrielen neskalaguna bezela eta Juana, berriz, Rafaelena. Bigarren eta hirugarren ataletan, Vasco Antiaréreo (horrela izendatzen zioten bertakoek) eta Gabino dira, Hauek Rafaelen lagun minak egiten dira atxilotuta daudenean.


Nire iritzi pertsonala da, ez zaidala liburua gustatu. Kontatutako gaia ez da nire gustokoa baina aitortu beharra da, euskeraren erabilera oso egokia dela eta ondo kontatzen du historioa, naiz eta zenbait uneetan ez ulertu. Liburu hau historia gustatzen zaion pertsona bateri gomendatzen diot, Bigarren Mundu Gerrako egoera eta gertaerak kontatzen baititu.

Unknown erabiltzaileak esan du...

Laida Caballero 1.A
Liburu honen argumentuan, Bigarren Mundu Gerraren gertakariak bizitzen diztuten bi lagunei buruz doa. Bi lagun hauek Rafael eta Gabriel dute izena. Rafael esklabu bezala bizitzen du gerra, eta Gabriel, berriz, soldadu bezala. Azken honek, Rafaeli ospa egiten laguntzen dio. Aipatu behar dira beste bi pertsonaien parte hartzea, Juana eta Luzia.
Gustuko izan ez den liburua da, Bigarren Mundu Gerraren gaia ez zaidalako gustatzen, horregatik nahiko aspergarria iruditu zait. Ez dut gogorik jarri liburua irakurtzen gaia dela eta. Horren ondorioz zati batzuk ez ditut asko ulertu baina hizkuntzaren aldetik egokia iruditu zait.

Unknown erabiltzaileak esan du...

Sara Calzada 1.A (berria)


Istorioa Bigarren Mundu Gerran kokatzen da, eta Gabriel eta Rafaelen bizitza kontatzen du. Bi adiskide hauek, Gerra hasi baino lehen gutunak bidaltzen dira, Gabriel Melillan baitago soldaduska egiten eta Rafael Billaprankan, txikitako herrian. Denbora pasa ahala, adiskide hauen erlazioa aldatzen doa, pentsamendu politiko ezberdinak izaten hasten baitira. Honez geroztik, kartak bidaltzeari uzten diote eta harremana guztiz galtzen dute. Gerra hasterakoan, honen ondorioak pairatzen dituzte baina ez modu berean, Rafael atxilotu egiten dute esklabu bezela erabiltzeko eta Gabriel berriz, soldadu bilakatzen da. Urte batzuk pasatzen dira hauek bi ikusten ez direla, baina bapatean berriro elkartu egiten dira, baina ez dira ezer esaten. Rafael gaixotzen da eta Gabrielek hau ikusita laguntzak bidaltzen dizkio baina ez dio inoiz esaten bera dela. Azkenean, Rafael sendatzen da baina ikusten du bizitza txiro eta irtenbide gabekoa duela, ondorioz, bere buruaz beste egiten du. Gabriel hori ikusita, asko atxekabetzen da.




Nire iritzi pertsonala da, ez zaidala liburua gustatu. Kontatutako gaia ez da nire gustokoa baina aitortu beharra da, euskeraren erabilera oso egokia dela eta ondo kontatzen du historioa, naiz eta zenbait uneetan ez ulertu. Liburu hau historia gustatzen zaion pertsona bateri gomendatzen diot, Bigarren Mundu Gerrako egoera eta gertaerak kontatzen baititu.