ZER BLOG MOTA DA HAU?

Musika Airean


5 iruzkin:

Andrea Ostolaza erabiltzaileak esan du...

Musika airean liburua bizitzari eta gizakien sentimuendu eta arazoei buruz berri ematen duen obra da,zahartaroan dagoen Elena anderearen eta bere inguruan dauden pertsonen bizipenetan oinarriturik.
Liburu biografikoa da Elenaren bizitza osotik ibilbide bat egiten duelako eta eman diren sekretu, maitasun,gorroto, adiskidetasun.. etabar azaltzen dituelako. Elenak egun osoa leihora begira ematen du,ez da kalera irteten bere lagun izan zen Carmenekin duen haserrea handituz doan ahala, gainera bere seme Sabinek Ekuadorreko neska bat ekarri dio zaintzeko eta neska horrek Elenak bizitza ikusteko duen modua guztiz aldatzen du.
Gainera Elenaren inguruko pertsonek dituzten arazoak azaltzen ditu eta azkenean gauza guztiak argitzen direnean inork espero ez duen amaiera ematen da.

Liburu hau oso sakona eta polita iruditu zait, pertsona guztiei gertatzen zaizkigun buruhausteak eta bizitzaren inguruan ditugun hainbat galderen erantzunak ematen dituelako. Gainera nahiz eta bizitzan hainbat akats egin, arazoak konpondu daitezkeela argitzen du, dena posiblea dela.

Maialen erabiltzaileak esan du...

Musika Airean Karmele Jaioren liburua da. Liburu honetan protagonista Elena da, bere senarra hil zenetik egunak lehioari begira pasatzen dituena. Seme alabek harengatik preokupatuta ekuadorreko neska bat ekartzen diote, Beatriz izenekoa. Liburuaren haria, bere lagun minarekin Carmen haserretuta dagoela da, batez ere. Historian zehar Elenaren oroitzapenak kontazten dira eta asikidetasunean eta maitasunean oinarritzen da liburua. Musikari garrantzi handia ematen diote zeren eta, liburuan esaten duten bezala, bizitza musika bezalakoa da. Iraganera salto asko egiten ditu Elenaren bizipenak kontatzeko, eta horiek, azaltzen dute zergatik dagoen orain hain triste.
Liburua gustatu zait, haren oroitzapen batzuk oso politak iruditu zaizkidalako. Oso interesgarria da, hasieran ez dakizulako zergatik haserretu diren biak eta, horrek, gehiago irakurtzeko gogak ematen dizkizu.

Unknown erabiltzaileak esan du...

Musika airean, Karmele jaioren liburuetako bat da. Liburu hau bizitzari, adiskidetasunari, maitasunari eta abar hitz egiten du , istorio hau Elena izeneko adineko emakume bati gertatzen zaion eta gertatu izan zaion gauzei, istorioei eta bizitakoari buruz doa. Emakume hau bizi izan dituen abenturak, gehienbat oroitzapenak kontazen ditu, txikitan bizi izan zituen momentuak, lagunekin igarotakoak. Elena orain ez da inoiz etxetikan ateratzen, beti leihoari begira dago eta ez da ezertarako jaisten, gehienbat bere lagun minarekin, Carmenekin hogeita hamar urtez hitz egiten ez delako, biak haserretu egin zirelako gizonen kontuengatik. Bata uzte zuen bestea bere senarrarekin oheratu egin zela eta hauetako kontakizun gehiago kontatzen dira istorio honetan. Gainikera bere semea Ekuadorreko neska bat ekartzen dio Elenari laguntzeko eta etxean ere lagundu al izateko.

Liburu hau asko gustatu zait, gehienbat kontakizunengatik, eta lagunen arteko eta bizitzako kontakizunak gaur egungoen antzekoak direlako, gauza asko gertatzen direlako eta dena konpondu al delako.Baina adibidez nire kasuan istorioa harrapatzea edo ulertzea lehendabiziko kontakizunetan zaila egin zait, zeren eta iraganera salto asko egiten ditu eta kontakizunak denen ahoetatik igarotzen direlako ere bai. Baina azkenean dena kokatu egin dut eta irakurri ahala geroz eta gehiago gustatu zait.

Maialen erabiltzaileak esan du...

Musika Airean Karmele Jaioren liburua da. Liburu honen protagonista Elena da, bere senarra hil zenetik egunak lehioari begira pasatzen dituena. Seme alabak harengatik kezkatuak daude, ondorioz, Beatriz izeneko ekuadorreko neska bat dakarte etxean lagun diezaion. Liburuaren hari nagusia, bere lagun minarekin, Carmenekin, haserre dagoelakoan datza. Istorian zehar Elenaren oroitzapenak kontazten dira eta adiskidetasunean eta maitasunean oinarritzen da liburua. Musikari garrantzi handia ematen diote zeren eta, liburuan esaten duten bezala, bizitza musika bezalakoa da. Iraganera salto asko egiten ditu Elenaren bizipenak kontatzeko, eta horiek azaltzen dute zergatik dagoen orain hain triste. Baina, liburu honetan ez da beti Elenaren bizitza kontatzen, batzuetan ere, beste pertsonai batzuen bizitzei buruzko zertxobait ere kontatzen da.

Liburua gustatu zait, haren oroitzapen batzuk oso politak iruditu zaizkidalako. Oso interesgarria da, hasieran, lagunak haserretzearen arazoa ezagutzen ez duzunez, irakurtzen jarraitzeko gogoa pizten dizulako. Batzuetan irakurtzeko zaila iruditu zait, iraganera jauzi asko egiten baitu, baina azkenean haria harrapatu dut eta gusturua bukatu dut liburua. Gure adineko jendeari gomendatuko nioke, gaur egungo gauzak kontatzen dituelako.

Maialen erabiltzaileak esan du...

Musika Airean Karmele Jaioren liburua da. Liburu honen protagonista Elena da, bere senarra hil zenetik egunak leihotik begira pasatzen dituena. Seme alabak harengatik kezkatuak daude, ondorioz, Beatriz izeneko ekuadorreko neska bat dakarte etxean lagun diezaion. Liburuaren hari nagusia, bere lagun minarekin, Carmenekin, haserre dagoelakoan datza. Istorioan zehar Elenaren oroitzapenak kontatzen dira eta adiskidetasunean eta maitasunean oinarritzen da liburua. Musikari garrantzi handia ematen diote zeren eta, liburuan esaten duten bezala, bizitza musika bezalakoa da. Iraganera salto asko egiten ditu Elenaren bizipenak kontatzeko, eta horiek azaltzen dute zergatik dagoen orain hain triste. Baina, liburu honetan ez da beti Elenaren bizitza kontatzen, batzuetan ere, beste pertsona batzuen bizitzei buruzko zertxobait ere kontatzen da.


Liburua gustatu zait, haren oroitzapen batzuk oso politak iruditu zaizkidalako. Oso interesgarria da, hasieran, lagunak haserretzearen arazoa ezagutzen ez duzunez, irakurtzen jarraitzeko gogoa pizten dizulako. Batzuetan irakurtzeko zaila iruditu zait, iraganera jauzi asko egiten baitu, baina azkenean haria harrapatu dut eta gusturua bukatu dut liburua. Gure adineko jendeari gomendatuko nioke, gaur egungo gauzak kontatzen dituelako.