ZER BLOG MOTA DA HAU?

Lagun Izoztua

6 iruzkin:

Unknown erabiltzaileak esan du...
Egileak iruzkina kendu du.
Unknown erabiltzaileak esan du...
Egileak iruzkina kendu du.
Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Amaia Aranburu 1.A

Goio Ugarte, 42 urteko erizaina da. 1936.urtean, Gerra Zibila zela eta, Euskal Herritik ihes egin zuen eta Nikaraguako kostaldetik hurbil, Bluefieldsko herrian erbesteratu zen. Nahiz eta legezko paperik ez izan, herritarren babesarekin kontatzen du. Halako batean, Goio izoztuta gelditu da, hots; ez du inorekin mintzatzen, ez da ezertaz oroitzen ezta ezagutzen ere.

Istorio hau, hiru narratzaile ezberdinek kontatzen dute: Batik Maribel, 36ko gerran Ekuadorren erbesteratu zena eta Goiok sendatzeko, Andoniri deitzea erabakitzen du. Bestetik, Andoni Martinez, Kalaportuko Jesuiten ikastetxean ezagutu zuena gaztea izanda eta Goiok behin sendatuta, Antartikako espedizio batera joatea gonbidatzen du eta azkenik, narratzaile orojakile bat, Goiok sendatu dela aurresaten gaituena.
Hiru narratzaile hauek Goiorekin bizitako une batzuk kontatzen dituzte eta hauen batura, Goioren bizitzako istoria.

Erbesteratutako erizain baten istorioa kontatzeaz gain, maitasunaz eta laguntasunaz mintzatzen da liburu honetan, adibidez Goio eta Maribel maitemintzen direnean eta Andonik gaztetako kontakizunaz oroitzen dituenean. Liburuan ikus ditzakegu Sarrionandiak, sentimenduen eta bihotzaren jarrera jarraitzekoaren alde egiten duela. Honekin lotuta, familiarekiko,nerabezaroko istorioak eta heriotzaren aurreko sentimenduak jorratzen ditu liburu honek, alegia, Goiok txikia izanda, haren amarekin soilik bizitzen zen eta bere aita ez zuen ezagutu.

Lagun izoztuta liburua paregabea iruditu zait. Alde batetik, istorioa kontatzeko modu bitxia iruditu zait Sarrionandiak erabili duena, alegia, liburu gehienetan ohikoa ez delako. Beste aldetik, oso polita iruditu zait, beste hizkuntzetan aipatzen dituen esaldiak. Baina Lagun izoztua liburuari buruz gehien gustatu zaidana, beste ikuspegi bat bereganatu dudala izan da.

Unknown erabiltzaileak esan du...

Liburu honetan Goioren bizitza kontatzen digu, baina modu berezi batez eta hiru zatitan. Hasierako historioa Maribelek kontatzen digu bere ikuspuntutik. Zati honetan Goio, protagonista, izoztuta moduan geratzen da, memoria galtzen du eta ez da mugitzen. Maribelen laguntzarekin zentro mediko batera eramango dute eta han pixkana-pixkana memoria berreskuratuko du. Guztiz edo ia guztiz sendatutakoan ihes egin beharko dute polizia bere bila datorrelako eta bananduz bakoitzak bere bizitza jarraitzen dute.

Bigarren historioa Goio txikia zenekoa da. Hau Andoni izeneko mutil batek kontatzen digu, bere laguna. Goio bere amarekin bizi da, eta bere aita ez du ezagutzen. Zati honetan kontatzen digu nola kurtso hasieran irakasle berri bat agertzen da, frantsesekoa eta nola Goiok berataz maitemintzen den. Egun batean portuan dagoen itsasontzi abandonatu batera sartzen da eta han poltsa bat aurkitzen du eta barruan armak eta gutun bat dauka. Egun batean Goio itsasontzian zegoela guardia zibilak herriko batzuei tirokatzen diete eta herrian terroristak dauden zurrumurruak zabaltzen dira. Goio bere frantseseko irakaslearen etxera joaten da baina hondartzara joan dela esten diote. Hondartzara iristean emakume arropa aurkitzen ditu lurrean eta itsasontzi bat urrunean, baina ez du arrastotik Arianetaz, Frantseseko irakaslea. Beranduago, Arianeren gutun bat ematen diote eta barkamena eskatzen dio eta jakiten du zerikusia duela armen poltsarekin.

Hirugarren istorioa Goio behin sendatuta gertatzen zaionekoari hitz egiten du. Narratzaile orojakile bat kontatzen du. Behin sendatutakoan lagun bat ikustera joaten da eta Antartikara bidaia egitea proposatzen dio mediku bezala. Behin bidaian agure bat zaindu behar medikazioa emanez. Antartikara iritsi baino lehen zaindu behar zuen agurea bere buruaz beste egiten du, aingura bati helduta itsasora botaz. Antartikara iristean, hilabete batzuk pasata itzuli behar zutenean beraien itsasontzia izotzean harrapatuta geratzen da. Laguntza eskatzen dute eta helikopteroz beste itsasontzi batera eramaten dituzte. Goio konturatzen da bere dokumentazio guztia besta itsasontzian utzi duela. Ushuaia izeneko herri batean geratzen da bizitza berri bat hasteko gogoarekin, baina egun batean Maribelekin topatzen da berarekin hasten bizitza berri hori.

Liburua asko gustatu zait, nahiz eta luzea izan. Oso entretenigarria da, hasieran pixka bat deskolokatuta hasten zara hiru historia desberdin direlako, baina laster hartzen duzu haria eta bukaeraraino mantentzen zaitu irakurtzen. Gainera oso erraz irakurtzen da eta irakurterraza da idazkeraren aldetik. Baina zerbait txarra atera beharko banu, liburuaren eta hiru istorioen bukaera gutxi iruditu zait zerbait gehiago gertatu beharko balu bezala. Baina horregatik ez zait gutxiago gustatu, Lagun Izoztua gomendatzen dut.

Sara Justo 1.A

Liburu hau Goio Ugarteren bizitza kontatzen du, bere haurtzarotik heldua den arte. Historia hiru zatitan bezala banatuta dago: zati bat Goioren haurtzaroa kontatzeko, beste bat Goio gaixotzen denean eta izoztua geratzen denean ezer gogoratu gabe nola sendatzen den azaltzeko eta hirugarrena Goioren bidaia Antartikara kontatzeko.

Bere haurtzaroa Andonik kontatzen du Goiorekin ikastetxean egon zen lagun min bat. Goio Kalaportun bizi zen bere amarekin, bere aita Ingalaterran zegoen bere ama eta biek bakarrik utzi eta gero.
Goio ikastetxera joaten hasten da eta han bere lagunekin abenturak eta misterioak biziko ditu eta maitasuna zer den ikasiko du.
Bere bizitzaren etapa horretan (Gerra zibila eta gero) oso ondo ikusiko da nola zen bizitza Francoren garaian gazte batzuen ikuspegitik.

Gero Goio, lanbidez erizaina, Amerikara erbesteratu egingo da eta han zenbait urte pasa eta gero izoztua geratuko da, ez du ezer gogoratuko.
Bere laguna Maribel lagunduko dio bere gaixotasunarekin eta azkenean Goio sendatu egingo da.

Sendatu eta gero Goio Antartikara joango da bere haurtzaroko laguna Andoni proposaturiko bidaian.

Liburu hau alde batetik gustatu zait, batez ere bere haurtzaroa kontatzen duen zatia. Baina beste alde batetik ez zait gustatu pixka bat aspergarria iruditu zaidalako zati batzuetan. Gainera nahiz eta oso zaila ez izan irakurtzeko, niretzat behintzat ezagutzen ez nituen hitz asko zituen.