ZER BLOG MOTA DA HAU?

Aulki Jokoa


1 iruzkin:

Unknown erabiltzaileak esan du...

Ane Villa 1.A

Aulki-Jokoa liburuak, Teresa, Martiña eta Eulalia gazte zireneko gertakizunak kontatzen ditu. Teresa, Martiña eta Eulalia jada zaharrak direnean, Ixabelen gozotegian elkartzen dira herriko beste zaharrekin, eta bertan, haurrak zireneko kontuak gogoratzen dituzte. Hauek kontatzen dijoaz bitartean, egungo kontuak ere nahasten dira.
Teresa Eulaliari laguntzen dio, hau erabat gorra dago-eta, eta Eutimio Martiñari, bere emazteari, tronbosia duela.
Kontakizun gehienak gerra aurrekoak dira, hala nola, Teresaren bortxaketa soldaduak Kantoira iritsi zirenean, lanerako bidean txurreroari bisitak galtzetan pixa nola egiten zuen ikusteko, Martiña eta Eulalioren erlazioa...Baina, lehen esan bezala, orainalditik kontatuta dago, beraz, gozotegian izaten dituzten eztabaidak ere agertzen dira.

Liburua zerbait korapilotsua iruditu zait, denborak eta narratzaileak nahasten dituelako. Baina, hala ere, irakurtzeko erraza izan da, eta ez oso luzea. Euskararen aldetik ere ez da zaila izan ulertzea, naiz eta elkar hizketetan euskeraren erabilera zerbait aldatu. Dena den, liburua gustura irakurri dut, eta gustatu zait.